Jose Javier Zabaleta
2022/09/15 - 19:26
Caixabank Mastersaren finalaurrekoak aurkeztu dituzte Iruñean
Egun eta toki berean jokatuko dira bi finalerdiak, Nafarroa Arenan. Hilaren 30ean, ostirala, jokatuko dira. Ezkurdia eta Mariezkurrena Jaka eta Zabaletaren aurka arituko dira lehenengoan; bestean, Altuna eta Imaz Irribarria eta Albisuren aurka.
2022/09/10 - 17:07
Irribarriak eta Albisuk Caixabank Masterseko finalerdietarako txartela lortu dute
Zestoan jokatutako lehian 22 eta 17 gainditu dituzte Jaka eta Zabaleta, Jon Ander Albisuren partida bikain baten ostean.
2022/09/08 - 21:27
Sei bikote San Mateo torneoan, horietako bat Dario-Zabaleta
San Mateo feria hilaren 18tik 25era jokatuko da. Zortzi jaialdi antolatu dituzte: zazpi, torneokoak eta zortzigarrena, ardoaren desafiokoa. Sei bikote arituko dira: A multzoan, Altuna-Martija, Dario-Zabaleta eta Urrutikoetxea-Imaz. B multzoan, Laso-Albisu, Ezkurdia-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena.
2022/08/21 - 22:47
Lasok eta Mariezkurrenak Atuna-Zabaleta bikotea hartu dute mendean (22-10)
Bikote gorria aise nagusitu da Zarautzen. Altunak min hartu du bosgarren tantoan, eta hortik aurrera, amezketarra ez da berdina izan.
2022/08/13 - 16:45
Jaka eta Zabaleta lider, Irribarriari eta Albisuri 22 eta 15 irabazita
Irribarria eta Albisu hobeto hasi baziren ere, Jakak eta Zabaletak garaipena lortu zuten Los Arcoseko frontoian. Gorriak 22 eta 15 gailendu ziren.
2022/08/11 - 00:12
Zabaleta,''Etxarrengo bonbarderoa'', Ogetan errege
Jose Javier Zabaletak Andre Maria Zuriaren Torneoko txapela jantzi zuen Joseba Ezkurdiarekin bikotea osatuta. Finalean mendean hartu zituzten Unai Laso eta Ander Imaz, 11 eta 22. Zabaletak erakustaldia eman zuen.
2022/08/10 - 16:10
Ezkurdiak eta Zabaletak nagusitasunez bereganatu dute 2022ko Andre Maria Zuriaren txapelketa
Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak bereganatu zuten astearte honetan Andre Maria Zuriaren txapelketako finala, Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako partidan, Unai Lasori eta Ander Imazi 11-22 irabazita.
2022/08/10 - 13:45
Ezkurdia eta Zabaleta, garaile Andre Maria Zuriaren txapelketan
Nagusitasunez gainditu zuen Lasok eta Imazek osatutako bikotea (11-22)
2022/08/07 - 23:10
Ezkurdia eta Zabaleta Andra Maria Zuriaren finalera, Altuna III.a eta Rezusta 22 eta 13 garaituta
Andra Maria Zuriaren bigarren finalerdia irabazi dute Ezkurdia eta Zabaletak. 22 eta 13 irabazi dute partida Altuna III.a eta Rezusta mendean hartuta. Lasoren eta Imazen aurka jokatuko dute finala.
2022/08/04 - 00:22
Egungo pilotari onenak egongo dira Donostia Hiria Torneoan
2022ko Donostia Hiria Torneoa aurekeztu dute. Aurten finalerdi bakarra izango du, Laso-Zabaleta eta Altuna III.a-Albisu bikoteek jokatuko dutena abuztuaren 28an. Irabazleek finala jokatuko dute Ezkurdiaren eta Mariezkurrena II.aren aurka, irailaren 2an.
2022/07/31 - 22:55
Jaka eta Zabaleta bikotea playoffetarako sailkatu da, 22 eta 20 irabazita
Jakak eta Zabaletak 22 eta 20 garaitu dituzte Urrutikoetxea eta Rezusta CaixaBank Masterseko 3. jardunaldiko azken partidan.
2022/07/28 - 12:41
Jakak eta Zabaletak CaixaBank Txapelketako lehen puntua bildu dute (22-15)
Jaka eta Zabaletak 22-15 irabazi diete Laso eta Martijari, eta, hartara CaixaBank Masterseko lehen puntua bildu dute Huercanosen (Errioxa) jokatu den bigarren jardunaldiko azken partidan.
2022/07/12 - 16:46
Labritek, zutik, ''El Rey'' abestu zion Zabaletari
Labriteko harmailetara bertaratutako zaleek "El Rey" rantxera ezaguna abestuz agurtu zuten Jose Javier Zabaleta, Irribarriarekin batera Altunaren eta Rezustaren aurkako neurketa amaitu ostean.
2022/07/12 - 16:46
Altuna eta Rezusta, sanferminetako binakako torneoko finalera
Jokin Altunak eta Beñat Rezustak 22-18 irabazi zieten Irribarriari eta Zabaletari, eta, era horretan, ostiralean jokatuko den sanferminetako binakako torneoko finala jokatzeko sailkatu ziren.
2022/07/08 - 18:24
Irribarria eta Zabaleta, nagusi San Fermin Torneoaren binakako txapelketako estreinakoan
Iruñeko Labrit frontoian, Irribarria-Zabaleta bikoteak 22-21 irabazi du torneoaren lehenengo partida. Urrutikoetxea eta Imaz aurkariek jardun ona izan dute, baina ez da nahikoa izan norgehiagokoa bereganatzeko.
2022/06/28 - 18:43
Sei bikote lehian CaixaBank Mastersean
CaixaBank Mastersa uztailaren 15ean hasiko da Balmasedan eta finala urriaren 2an jokatuko da Nafarroa Arenan. Laso-Martija, Altuna III.a-Imaz, Urrutikoetxea-Rezusta, Jaka-Zabaleta, Irribarria-Albisu eta Ezkurdia-Mariezkurrena II.a bikoteek parte hartuko dute.
2022/05/28 - 21:58
2022ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2022ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da.
2022/05/09 - 00:51
Ezkurdia vs Jaka eta Altuna vs Laso izango dira Buruz Buruko finalerdietako kanporaketak
Partidak datorren larunbatean eta igandean jokatuko dira. Dena den, oraindik argitu egin behar da Unai Laso jokatzeko moduan izango den, eskuin besoan duen lesioa dela-eta.
2022/05/07 - 22:45
Altuna aise gailendu zaio Zabaletari (22-5), eta finalerdietan izango da
Garaipen horrekin, Jokin Altuna Buruz Buruko txapelketako finalerdietara sailkatu da, eta Unai Lasoren aurka neurtu beharko da finalerako txartela eskuratzeko, aurrelari nafarra sendatzen bada.
2022/05/07 - 16:40
Altuna eta Zabaleta, finalerdietarako txartelaren bila
Gaur, 17:15etan, Atano pilotalekuan, final-laurdenetako ligaxkako azken partida erabakigarria jokatuko dute Altunak eta Zabaletak. Irabazten duenak finalerdietarako txartela eskuratuko du. Partida ikusteko aukera, ETB1en eta eitb.eusen.