Jose Javier Zabaleta
2023/03/04 - 20:55
Irribarriaren ibilbide profesionaleko azken tanto ikusgarria: pilota errebotean sartu du!
Iker Irribarriak agur esan dio pilota profesionalari. Atano III.a frontoian jokatu du profesional mailako bere azken partida eta garaipena bereganatu du Zabaletarekin bikotea osatuta Altuna III.aren eta Martijaren aurka (18-22). Aramakoak tanto ikusgarriarekin itxi du neurketa.
2023/02/19 - 22:34
Elordik eta Zabaletak geldiezin jarraitzen dute eta 12. garaipena eskuratu dute Larrazabal-Albisuren aurka
Baikoko bikoteak ez dizkio gauzak erraz jarri sailkapeneko liderrei. Are gehiago, 16-14 aurretik egon dira. Elordik eta Zabaletak, ordea, partidari buelta ematea lortu eta beste garaipen bat erdietsi dute.
2023/02/14 - 18:35
Elordi-Zabaletak eta Larrazabal-Albisuk igandeko partidarako materiala aukeratu dute, Bilbon
Binakako Txapelketako ligaxka azken-aurreko jardunaldian sartzear da eta gaur, Bilbon, Larrazabal-Albisu eta Elordi-Zabaleta bikoteak aritu dira iganderako pilotak hautatzen.
2023/02/11 - 21:59
Elordik eta Zabaletak 11. puntua batu dute Laso eta Eskirozen aurka (22-11)
Elordik eta Zabaletak hasieratik izan dute aginte makila. Lasok eta Eskirozek ez dute partida txarra egin baina ezin izan dute ezer egin liderren aurrean.
2023/02/06 - 18:03
Elordi eta Zabaleta, finalerdietarako sailkatuta
Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta Binakako Txapelketako 11 jardunaldietatik 10 irabazi dituzte. Hartara, Aspeko bikotea dagoeneko finalerdietara sailkatu da eta orain, hilabete bat dauka finalerdietako ligaxkarako prestatzeko.
2023/02/04 - 21:40
Elordi eta Zabaletak haien nagusitasuna erakutsi dute Peña eta Eskirozen kontra (22-11)
Binakako Txapelketako sailkapen nagusiko liderra den bikoteak hamargarren garaipena lortu dute larunbat honetan. Peñak eta Eskirozek ezin izan dute haien hirugarren garaipena eskuratu geldiezin dabilen bikotearen aurka.
2023/02/01 - 17:59
Elordi-Zabaleta eta Peña-Mariezkurrena bikoteek larunbaterako materiala hautatu dute, Idiazabalen
Azken bi partidetan baja izan ostean, Jon Mariezkurrenaren asmoa da berriko jokatu ahal izatea hamaikagarren jardunaldian. Elordik eta Zabaletak, alegia, liderrek, hamargarren garaipena eskuratu nahi dute; Peña eta Mariezkurrena seigarren daude, bost garaipenekin.
2023/01/28 - 21:55
Elordi eta Zabaletak bolada onean jarraitzen dute, P. Etxeberria eta Rezusta ere garaituta (22-18)
Sailkapeneko liderrek erraz menderatu dituzte aurkariak, 10 puntuko aldea ere lortuz. Azken unean Etxeberria eta Rezustak ia ezustekoa eman arren, ez dute irabaztea lortu.
2023/01/21 - 15:35
Irribarria eta Zabaleta aise nagusitu dira Ezkurdia-Martija bikotearen aurka (22-11)
Irribarriak eta Zabaletak mendean hartu dituzte Ezkurdia eta Martija 22-11ko emaitzarekin Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko partidan. Elordi ordezkatu du Irribarriak, eta maila ona eman du.
2023/01/20 - 17:35
Ezkurdia-Martija eta Irribarria-Zabaleta bikoteak lehiatuko dira ostiral honetan Binakakoan
Urdulizen Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko bigarren partida jokatuko da ostiral honetan. Behar gorrian diren Ezkurdiak eta Martijak Elordiren tokia hartuko duen Irribarria eta Zabaleta izango dituzte parean.
2023/01/16 - 20:08
Partida gogoangarria eskaini du 8. jardunaldiak: Altuna-Tolosa vs Elordi-Zabaleta
Altuna-Tolosa vs Elordi-Zabaleta neurketa 2023ko Binakako Txapelketak orain arte eskaini duen norgehiagoka ederrenetakoa izan da. Zirraraz betea egon zen, eta zaleek ondo gozatu ahal izan zuten.
2023/01/16 - 17:23
Elordi baja izango da 9. jardunaldian, eta Irribarriak ordezkatuko du
Mallabiko aurrelariak ezingo du jokatu Ezkurdiaren eta Martijaren aurka ostiral honetan, Urdulizen, Binakako Txapelketari dagokion partidan.
2023/01/15 - 21:54
Altuna III.ak eta Tolosak amaitu dute Elordiren eta Zabaletaren bolada onarekin (22-21)
Lehenengo jardunaldian Elordi eta Zabaletak ez zuten Altunaren aurka jokatu amezketarra min hartuta zelako. Orokorrean, gorriak izan dira nagusi. Azkenean, Elordi-Zabaleta bikotearen bolada ona 8. jardunaldian amaitu da.
2023/01/10 - 17:22
Hautatu dute Altuna III.a-Tolosa vs Elordi-Zabaleta partidarako materiala
Binakako Txapelketako bigarren itzuliko lehen jardunaldiko azken partida izango da Bilbokoa. Elordi eta Zabaleta liderrak dira partida guztiak irabazita. Altunak eta Tolosak, berriz, bostgarren garaipena lortu nahi dute.
2023/01/09 - 21:45
Elordi eta Zabaleta, garaiezin lehen itzulian
Zazpi partidatan zazpi garaipen lortu dituzte Elordik eta Zabaletak. Pilotari gutxiren eskuetan izan den lorpena da. Antzekoak aurkitzeko gutxienez zortzi urte egin behar dugu atzera.
2023/01/07 - 15:30
Elordik eta Zabaletak zazpitik zapi partida irabazi dituzte lehen itzulian
Elordik eta Zabaletak zazpi garaipenekin itxi dute Binakako Txapelketako lehen itzulia, urtarrilaren 6an Peña II.a eta Morgaetxebarria mendean hartu ostean (22-11), 7. jardunaldian.
2023/01/05 - 17:36
Ikusi zein izan diren esku pilota profesionalak 2022an utzi dituen estatistika esanguratsuenak
Zein pilotarik jokatu ditu partida gehien? Nor izan da garaipenik gehien lortu dituena. Horiek eta beste zenbait datu bideo honetan ikusgai.
2022/12/31 - 21:49
Elordik eta Zabaletak garaipena soilik ezagutuz itxi dute urtea Binakakoan
Elordik eta Zabaletak seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan. Aurrekoetan ez bezala, liderrei kosta egin zaie irabaztea: 22 eta 21 garaitu dituzte Jaka eta Aranguren.
2022/12/26 - 21:45
Elordi eta Zabaleta, nagusi Lasoren eta Imazen aurka (22-8)
Liderrek ez dute hutsik egin eta erraz menderatu dituzte iazko azpitxapeldunak. Lehen etenaldira 12 eta 2 aurretik joan dira urdinak eta gorriek ezin izan dute ezer egin.
2022/12/21 - 21:30
Laso eta Imazek bi pilota hautaketa izan dituzte
Laso eta Imazek Urteberri egunerako materiala aukeratu dute Eibarko Astelena frontoian. Ondoren, Tolosako Beotibarren agertu dira, astelehenean, abenduaren 26an, Elordi eta Zabaletaren kontra jokatuko duten 5. jardunaldiko azken partidarako pilotak bereizteko.