Jon Uriarte
2023/06/01 - 13:09
Iraia Iturregik Athleticeko emakumezkoen taldeko entrenatzailea izateari utzi dio, Basconian aritzeko
Bizkaitarra Bittor Llopisek zuzenduko duen teknikarien taldean hasiko da lanean; Llopisek Athleticeko gazte mailako taldea entrenatu du orain arte. Iturregik bi denboraldi eta erdi eman ditu klub zuri-gorriaren lehen taldea zuzentzen.
2023/05/29 - 19:47
Maite Zubietak beste bi denboraldi jokatuko ditu Athleticen
Busturiakoa 2018-2019an hasi zen kadete gisa, eta abenduaren 3an egin zuen debuta lehen taldearekin, Madril CFF taldearen aurka.
2023/05/29 - 18:51
Carlos Gurpegui izango da Bilbao Athleticen entrenatzailea
Nafarrak Basconia Athleticen harrobiko taldea zuzendu du, eta Federazioko Bigarren Mailarako igoera fasea jokatu du.
2023/05/18 - 22:45
Jon Uriarte, Athleticeko presidentea, taldearen egoeraz, Iñigo Martinezez eta kontratu berritzeez mintzatu da
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak elkarrizketa esklusibo bat eskaini dio ETBri, talde zuri-gorriaren gaurkotasuneko gaiei buruz hitz egiteko.
2023/05/18 - 16:24
Euskal Herriko txirrindularitza eta zaleak dira maiatzean Athleticen 125. urteurreneko enbaxadoreak
Biak ordezkatzeko, Athleticek Joane Somarriba eta Marino Lejarreta txirrindulari ohiei emango die 125. urteurreneko intsignia. Ekitaldia larunbatean izango da, San Mameseko palkoan, Athletic-Celta partidaren atarikoan.
2023/04/24 - 15:32
Paula Aranak 2025era arte luzatu du Athleticekin zuen kontratua
Talde zuri-gorriak azken asteetan berritu duen zazpigarren kontratua da.
2023/04/23 - 13:44
Lekue: ''Nire bizitzako klubean jarraitzea dena da niretzat''
Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak kontratua berritu du klubarekin 2025eko ekainaren 30era arte. Kontratu berria sinatu ostean adierazpen hauexek egin ditu. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/12 - 21:46
Thomas Hitzlsperger futbolari ohi alemaniarra da Athleticeko 125. urteurrenaren apirileko enbaxadorea
Bilboko klubaren iritziz, "aniztasunaren aldeko eta homofobiaren aurkako munduko erreferente handienetakoa" da, eta horregatik hautatu du.
2023/04/11 - 19:03
Naroa Uriartek 2025era arte berritu du Athleticekin
Atzelariak 22 urte ditu, eta 2016an fitxatu zuen Athleticek; 2020ko otsailean egin zuen debuta lehen taldearekin.
2023/04/03 - 19:21
Iribarrek San Mamesen izango duen eskulturaren kokalekua aurkeztu dute
Poza Lizentziatuaren eta Luis Briñas kaleak batzen dituen zabalgunean jarriko dute. Jon Uriarte Athleticeko Presidenteak, Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Iribarrek berak egin duten agerraldian adierazi dute eskultura urte bukaera baino lehenago jarriko dutela.
2023/03/22 - 12:51
Marianak Athleticekin zuen kontratua berritu du, 2025era arte
Zizur Nagusiko erdilariak, 22 urtekoa bera, bi denboraldiz luzatu du talde zuri-gorriarekin zuen kontratua. Denboraldi honetan, F Liga eta Kopa kontuan izanik, 22 partida jokatu ditu, eta jokalari garrantzitsua da Iraia Iturregi entrenatzailearentzat.
2023/03/14 - 15:04
Ane Azkonak 2026ra arte jarraituko du Athleticen
Denboraldi honen amaieran bukatzekoa zen bere kontratua; beraz, hiru denboraldiz luzatu du harremana talde zuri-gorriarekin.
2023/03/06 - 14:47
Bibiane Schulze erdiko atzelariak 2025era arte berritu du Athleticen
2019-2020 denboraldian iritsi zen Bilbora Alemaniako FFC Frankfurt taldetik, eta aurtengo denboraldian postu finkoa izan ohi du Iraia Iturregiren hamaikakoan.
2023/02/27 - 14:39
Clara Pinedok 2026ra arte berritu du Athleticekin
Erdilari bilbotarrak, 19 urtekoa eta 20 urtez azpiko munduko txapelduna bera, luzatu egin du talde zuri-gorriarekin zuen kontratua; klubak eta jokalariak kontratua 2027ra arte luzatzeko aukera ere adostu dute.
2023/02/17 - 11:40
Valverde: ''Harro egoteko modukoa da Athletic zuzentzeko pertsona aproposa naizela pentsatzea''
Ernesto Valverdek Bilboko taldeko entrenatzailea izaten jarraituko du datorren denboraldian ere. Klub zuri-gorriak elkarren arteko lotura luzatzea adostu dute 2024ko ekainaren 30era arte.
2023/02/17 - 10:19
Valverdek beste denboraldi baterako berritu du Athleticekin zuen kontratua
Horrela, entrenatzaile zuri-gorriak 8 denboraldi egingo ditu Bilboko taldearen aulkian, hiru arotan banatuta.
2023/02/06 - 13:47
Jokin Altuna izango da Athleticen bigarren enbaxadorea, klubaren 125. urteurrenean
Jokin Altuna pilotaria hautatu dute Athletic Cluben 125. urteurreneko otsaileko enbaxadore izateko, Jon Rahm golf-jokalariaren lekukoa hartuta. Guztira 12 enbaxadore egongo dira, hilabete bakoitzeko bat, Bilboko taldearen urtemuga hori ospatzeko ekintzen barruan.
2023/01/14 - 17:29
Partida gogorra aurreikusten dute Realeko eta Athleticeko presidenteek
Jon Uriarte eta Jokin Aperribay ETBrekin egon dira usadiozko zuzendaritzen arteko bazkariaren aurretik. Biak ilusioz, partida gogorra aurreikusi dute.
2023/01/04 - 19:02
Jon Rahm, Athleticeko 125. urteurreneko 12 enbaxadoreetako lehena
18 urte zituela egin zen Athleticeko bazkide, eta beti nabarmendu da "bozgorailu zuri-gorri handia" izateagatik, "gure mugetatik harago", dio klubak. "Gainera, gure markaren erreferentea da, mundu osoan".
2022/11/29 - 16:51
Athleticek Mikel Gonzalez aurkeztu du klubeko futbol zuzendari gisa
Athleticek, Jon Uriarte presidentearen eskutik, Mikel Gonzalez aurkeztu du talde zuri-gorriko futbol zuzendaritzat.