Jokin Altuna
2023/08/01 - 17:13
Joseba Ezkurdia Altunaren atzelari aritu da: ''Ahal dudana egiten saiatu naiz''
Joseba Ezkurdiak esperientzia berria izan du Azpeitiako pilotalekuan: profesionaletan lehen aldiz atzelari aritu da, Jokin Altunarekin bikote eginda. Arbizuakoak maila txukuna eman du eta garaipena lortu dute Elordi eta Zabaletaren aurka.
2023/08/01 - 17:05
Donostia Hiria Torneoa, enpresen arteko bikote mistorik gabe, 12 urte eta gero
Donostia Hiria Torneoa aurkeztu dute astearte honetan, eta aurtengo berritasun nagusia izango da ez dela enpresen arteko pilotari nahasterik egongo bikoteak osatzerako garaian. Enpresa bakoitzak bi bikote aurkeztuko ditu, abuztuaren 29an hasi eta irailaren 1era arte jokatuko den txapelketan.
2023/07/29 - 16:15
Bigarren puntua, Altuna-Imaz bikotearentzat (22-12)
Larrazabal eta Zabaleta 5 eta 11 aurreratu ziren, baina bikote gorriak emaitza iraultzea lortu zuen 17 eta 1eko partziala eginda.
2023/07/28 - 14:51
Jokin Altuna, partida non erakustaldia han
2023an sei hilabetetan 23 partida jokatu ditu eta gaur gauekoa Jokin Altunaren hamargarrena izango da uztailean. Azkenaldian, erakustaldi bat bestearen atzetik ari da sinatzen. Besteak beste, azken zazpi partidak irabazi ditu eta zortzigarren garaipena jarraian lortzen saiatuko da gaur Oiartzunen.
2023/07/23 - 17:52
Altuna III.ak eta Imazek Jaka eta Martija menderatu dituzte, 22-21, Caixabank Mastersean, lehen puntua lortuta
Barakaldoko pilotalekuan larunbat gauean jokatutako partida ez zen oso ona izan; urdinak, neurketan zehar, atzetik izan ziren markagailuan, baina, azkenean, garaipena erdietsi zuten.
2023/07/17 - 17:19
2023ko Aste Nagusiko Torneoa aurkeztu dute
2023ko Aste Nagusiak baditu bertako pilota txapelketan izango diren bikoteak. Hala, abuztuaren 24ko lehen finalerdian Urrutikoetxea-Imaz eta Larrazabal-Mariezkurrena II lehiatuko dira. 25eko bigarren finalerdian, berriz, Elordi-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta izango dira aurrez aurre.
2023/07/14 - 22:23
Altuna eta Rezusta, Sanferminetako binakako txapeldunak
Altunak eta Rezustak irabazi dute San Fermin Torneoko binakako finala, Larrazabal eta Mariezkurrenari 22-11 irabazi ondoren.
2023/07/12 - 17:34
Altunaren eta Elordiren arteko Buruz Buruko Txapelketako finalaren errebantxa bertan behera geratu da
Jokin Altunak gainkarga du eskuin bizkarraldean. Amezketako pilotariaren egoeran buruz buru lehiatzea arriskutsua denez, lesioa gehiagora joan daitekeelako, gipuzkoarrak erabaki du ez jokatzea uztailaren 18rako aurreikusita zegoen neurketa.
2023/07/07 - 15:13
2023ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan.
2023/07/06 - 22:21
Sanferminetako Lau t'erdiko finala, ostiral honetan, eitb.eus-en eta ETB1en
Ostiral honetan, uztailak 7, Sanferminetako Lau t'erdiko txapelketako finala jokatuko da. Bertan, Jaka eta Altuna III. A arituko dira nor baino nor gehiago. Partida zuzenean ikusi ahalko da, 11:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/07/06 - 20:05
Ezkurdiak eta Zabaletak txapela defendatuko dute Andre Maria Zuriaren Pilota Txapelketan
Txapelketaren lehen finalerdia abuztuaren 4an izango da; bigarrena, hilaren 6an, eta finala bi egun geroago, abuztuaren 8an.
2023/07/02 - 12:46
Altuna III.a Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketako finalerako sailkatu da, Ezkurdiari gailendu ostean
Jokin Altunak garaipena lortu du Joseba Ezkurdiaren aurka Lau t'erdiko San Fermin Txapelketako finalerdian, 13-22ko emaitzarekin. Ondorioz, Altuna III.a da lehen finalista.
2023/06/29 - 22:55
Altuna nagusitu da Elordiren aurka final-laurdenetako norgehiagokan (22-15)
Jokin Altunak 22-15 irabazi dio Aitor Elordiri Sanferminetako 4 t'erdiko txapelketako final-laurdenetan, eta Ezkurdiaren aurka lehiatuko da finalerdietan. Hala, amezketarrak Buruz Buruko finalaren errebantxa hartu du.
2023/06/27 - 18:05
Sei bikote San Fermin Torneoan, uztailaren 7tik 14ra
2023ko San Fermin Torneoa uztailaren 7tik 14ra bitartean jokatuko da, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hamabi pilotari arituko dira bertan (Baikoko sei eta ASPEko sei) sei bikotetan banatuta.
2023/06/27 - 17:25
2023ko San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Finalerdietako ligaxka uztailaren 7ko gauean hasiko da, eta finala uztailaren 14an izango da, Labriten.
2023/06/21 - 19:08
CaixaBank Mastersa uztailaren 21ean hasi eta urriaren 1ean amaituko da
Aurkeztu dute 2023ko CaixaBank Mastersa. Sei bikote ariko dira lehian: Elordi-Albisu, Ezkurdia-Mariezkurrena II, Peña II-Rezusta, Altuna III-Imaz, Jaka-Martija eta Larrazabal-Zabaleta. Txapelketako lehen partida Urrestillan jokatuko da uztailaren 1ean, eta finala urriaren 1ean Nafarroa Arenan.
2023/06/05 - 00:41
Harrera beroa egin diote Aitor Elordi txapeldunari Mallabian
Herrikideek txalo eta kantu artean hartu dute Aitor Elordi Buruz Buruko txapeldun berria. Elordik Jokin Altuna faboritoa mendean hartu du, ezustean, txapelketako final handian.
2023/06/04 - 23:18
Giro bikaina eta emozioa nagusi Bizkaia frontoian, Buruz Buruko finalean
Aitor Elordik eta Jokin Altunak Bizkaia frontoian jokatutako finala maila handikoa izan da, baita harmailetan bizitako giroa ere. Elordik jantzi du txapela, baina bi pilotariek zein zaleek ikuskizun bikaina eskaini dute.
2023/06/04 - 22:44
Jokin Altuna: ''Elordik askoz gehiago jokatu du. 22-18 amaitu da, baina jokoan alde handiagoa izan da''
Amezketako aurrelaria "triste" azaldu da, prentsaurrekoan, Buruz Burukoaren finala amaituta. Haren iritziz, aurkariak, Aitor Elordik, hobeto jokatu du, berak baino, eta merezita irabazi du txapela.
2023/06/04 - 22:30
Aitor Elordi, Buruz Buruko errege
Bizkaitarra Jokin Altuna faborito nagusiari gailendu zaio Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean 18-22.