Jokin Altuna
2024/02/28 - 19:23
Altuna-Martija eta Peio Etxeberria-Zabaleta, finalerdietako ligaxkako lehenengo jardunaldiari begira
Altuna-Martija eta Peio Etxeberria-Zabaleta bikoteek jokatuko dute finalerdietako ligaxkako bigarren partida Gasteizen. Peio Etxeberria ez da inoiz heldu horren urruti Binakakoan, eta, adierazi duenez "tximeletak" beti daude baina final bat jokatu izanak balio izango diola "presio hori eramateko".
2024/02/23 - 01:19
Jokin Altuna eta Julen Martija, Binakako Txapelketako finalerdietara
22-11 menderatu dituzte, ostegunean, Tolosan, Mikel Urrutikoetxea eta Ander Imaz. Iñaki Artolak eta Imazek beste aukera bat izango dute, Elordi-Rezusta edo Peña II-Albisu aurkari, finalerdietarako sailkatzea eskuratzeko.
2024/02/22 - 20:12
Mikel Urrutikoetxeak pilotakada ikaragarria jaso du hankan
2-8 tantoan Ander Imazi ihes egin dio pilotak eta zaratamoarraren eskuin hankan jo du, bikien inguruan. Mikel Urrutikoetxeak ez du arazorik izan Beotibar frontoieko kantxan jarraitzeko Altuna-Martija bikotaren aurkako neurketan.
2024/02/22 - 15:39
Finalerdietarako sailkapena jokoan, Urrutikoetxea-Imaz Altuna-Martija partidan
Eskuz Binakako Txapelketako finalaurrekoetarako txartela izango dute jokoan ostegun arratsaldean Altuna-Martija eta Urrutikoetxea-Imaz bikoteek. Artolak ezingo du jokatu, gastroenteritisak jota.
2024/02/21 - 20:56
Urrutikoetxeak Artola ordezkatuko du, ostegunean, play-offeko partidan, Tolosan
Iñaki Artolak, gastroenteritisak jota, Baikok iragarri duenez, ezingo du jokatu Beotibarreko neurketan. Bertan zehaztuko da zein den Binakako Txapelketako finalerdietarako sailkatzen den hirugarren bikotea.
2024/02/20 - 16:32
Finalaurrekoetarako txartela jokoan dute Altuna-Martija eta Artola-Imaz bikoteek
Eskuz Binakako Txapelketako finalaurrekoetarako txartela izango dute jokoan ostegun honetan Altuna-Martija eta Artola-Imaz bikoteek. Astearte honetan egin dute material aukeraketa.
2024/02/19 - 21:34
Ligaxkak azken unera arte eutsi dio emozioari
Elordi-Rezustak kostata lortu dute garaipena eta play-offa jokatuko dute azkenean. Etxeberria-Zabaleta zuzenean saikatu dira finalerdietara. Nabarmentzekoa da, gainera, Zabalaren lana, errioxarrak ondo bete du Altuna III.aren hutsunea.
2024/02/13 - 23:43
Altunak eta Martijak bi aukera dituzte finalaurrekoetara sailkatzeko, Zabalaren eta Martijaren garaipenarekin
Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk, ordea, bi partida irabazi beharko dituzte finalaurrekoetan izateko, Tolosan 22-16 galduta. Javier Zabala Jokin Altunaren ordez aritu da, beste behin, eta ez du partidarik galdu Binakako Txapelketan jokatu dituen lau neurketetan.
2024/02/11 - 15:18
Altuna III.ak ez du jokatuko Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko partida
Jokin Altunak minduta du ezker eskua, eta ez da prest egongo otsailaren 13an Tolosan Peña II-Albisu bikotearen kontra lehiatzeko. Zabalak ordezkatuko du Amezketakoa, eta bikotea osatuko du Martijarekin Beotibarren.
2024/02/07 - 19:17
Artola-Imaz eta Zabala-Martija gustura larunbaterako material hautaketarekin
Binakako Txapelketako hamahirugarren jardunaldian Zabala-Martija eta Artola-Imaz aurrez aurre arituko dira larunbatean, Labrit frontoian. Bi bikoteak matematikoki play-offetarako sailkatuta egon arren, "gogotsu" agertu dira neurketara begira. Javi Zabalak ordezkatuko du beste behin Jokin Altuna.
2024/02/06 - 16:23
Altunak ez du larunbatean jokatuko; Mariezkurrenak bai, astelehenean
Jokin Altunak baztertu egin du asteburu honetan 13. jardunaldiko partida jokatzea, eskuko mina dela eta. Astearteko partidarako zalantzan dagoela adierazi du, gaur Beotibarren egindako pilota-aukeraketan. Mariezkurrenak jokatuko duela baieztatu du.
2024/02/05 - 23:14
Gauza asko erabakitzeke, azken bi jardunaldiei begira
Artolak eta Imazek boadan jarraitzen dute, seigarren garaipena jarraian erdietsi dute asteburuan. Playoffak ez dira azken ardunaldira arte erabakiko.
2024/02/01 - 20:58
Zabaletak jokatu egingo du ostiralean Zornotzan, eta Altuna III.a baja izango da igandean Donostian
Mariezkurrena II.ak, aldiz, ostiralean erabakiko du igandean Atano III.a pilotalekuan izango den ala ez. Partida horretan, Zabalak ordezkatuko du Altuna.
2024/01/31 - 20:26
Altunak, Mariezkurrenak eta Zabaletak ostegunean erabakiko dute jokatzeko moduan dauden ala ez
Binakako Txapelketako 12. jardunaldian, Jaka-Mariezkurrena eta Altuna-Martija bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago Donostian, eta, Zornotzan, Lasok eta Urrutikoetxeak Peio Etxeberria eta Zabaleta izango dituzte aurkari; pilotak hautatu dituzte, asteazkenean.
2024/01/29 - 21:15
Artola eta Imaz, sekulako joko boladan
Zazpi garaipen dituzte; azkenengo bostak, jarraian lortutakoak, eta sailkapeneko bigarren postuan dira, Etxeberria eta Zabaletarekin berdinduta. Asperentzat asteburu beltza izan da, partida guztiak galdu dituzte eta Altunak eta Zabaletak arazo fisikoak dituzte.
2024/01/27 - 21:59
Laso eta Urrutikoetxea nagusi Bilbon jokatutako partida gorabeheratsuan (20-22)
Altuna eta Martija gainditu dituzte berdintasuna nagusi izan den neurketan.
2024/01/22 - 16:17
Binakako Txapelketaren playoffetako borroka estutu egin da
Altunak eta Martijak bost garaipen dituzte, Elordik eta Rezustak adina; Artola-Imaz bikoteak sei ditu, eta Peio Etxeberria-Zabaletak zazpi, Jakak eta Mariezkurrenak baino bat gutxiago.
2024/01/21 - 21:41
Altuna III.ak eta Martijak irabazi egin diote Ezkurdia-Tolosa bikoteari (13-22), eta 5. garaipena lortu dute
Altuna III-Martija bikoteak irabazi egin du Ezkurdiaren eta Tolosaren aurkako Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko partida, 13-22ko emaitzarekin. Altuna III.ak eta Martijak 5. garaipena lortu dute; Ezkurdiak eta Tolosak, berriz, hiru garaipenekin segitzen dute.
2024/01/14 - 21:38
P. Etxeberriak eta Zabaletak zazpigarren garaipena poltsikoratu dute, Altuna III-Martija bikotea menderatuta
Peio Etxeberriak eta Zabaletak garaipena bereganatu dute Binakako Txapelketako 9. jardunaldian, Altuna III.ari eta Martijari 19-22 irabazita. Ondorioz, zazpigarren garaipena eskuratu dute. Altuna III.ak eta Martijak lau garaipenekin segitzen dute.
2024/01/06 - 21:05
Altuna eta Martija garaile, Elordiren eta Rezustaren aurka jokatutako partida zirraragarrian (18-22)
Bi bikoteak sailkapenean berdinduta dira orain, launa garaipenekin. Eibarko Astelena pilotalekuan izan diren ikusleek gogotik gozatu dute lau pilotariek kantxan emandako ikuskizunaz.