Jokin Altuna
2024/06/03 - 16:32
Jokin Altuna: ''Urte guztiko lanaren emaitza da txapela''
Jokin Altuna, Unai Lasori irabazitako finalaz, bere palmaresari buruz eta ondorengo festaren gainean aritu da prentsaurrekoan.
2024/06/03 - 13:26
2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2024ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 5ean hasi zen, eta ekainaren 2an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2024/06/03 - 01:34
Hainbat senidek eta lagunek harrera beroa egin diote Jokin Altunari Amezketan, Buruz Burukoa irabazita
Dozenaka lagun zebiltzan, igande gauean, herrian, Altuna III.aren zain, Amezketako pilotariak bere ibilbideko hirugarren Buruz Burukoa eskuratu duela ospatu nahirik.
2024/06/02 - 22:33
Buruz Burukoaren finaleko tantorik onena
2024ko Buruz Burukoaren finaleko tantorik onena Jokin Altunak egin du dejadaz. Amezketarrak 12-1ekoa jarri du markagailuan tanto horrekin.
2024/06/02 - 22:22
Jokin Altuna, jaun eta jabe Buruz Burukoaren finalean (22-5)
Amezketarrak ez dio aukerarik eman Unai Laso nafarrari, eta bere ibilbideko bederatzigarren txapela jantzi du, Buruz Burukoan hirugarrena.
2024/06/02 - 22:19
Unai Laso: ''Segi egingo dut lan honekin, eta seguru iritsiko naizela beste final batera''
Unai Lasok bigarren postua eskuratu du 2024ko Buruz Buruko Txapelketan Jokin Altunaren aurka. Finalaren inguruko adierazpen hauek egin ditu.
2024/06/02 - 21:45
Buruz Burukoaren finaleko azken tantoa (22-5)
Jokin Altunak bere ibilbideko bederatzigarren txapela irabazi du, Buruz Burukoan hirugarrena, Bilbon jokatutako finalean, Unai Laso 22 eta 5 mendean hartuta. Partidako azken tantoa jaso dugu bideoan.
2024/06/02 - 21:43
Altuna, Laso eta Artola, 2024ko Buruz Buruko Txapelketaren podiumean
Jokin Altunak irabazi du Buruz Buruko Txapelketa, Bizkaia frontoian, Unai Laso mendean hartuta (22-5). Hirugarren postua Iñaki Artolarentzat izan da, finalaurrekoa Altunaren aurka galdu zuen pilotariarentzat. Jose Angel Iribarrek txapeldunaren kamiseta eman dio Altunari.
2024/06/02 - 21:43
Jokin Altuna: ''Hirugarren txapela irabaztea ikaragarria da''
2024ko Buruz Burukoaren txapeldunak hitz bereziak izan ditu familiarentzat eta zaleentzat. Hunkituta agertu da bere ibilbideko bederatzigarren txapela eta Buruz Burukoan hirugarrena irabazita.
2024/06/02 - 21:26
Jokin Altunak Buruz Buruko bere hirugarren txapela jantzi du, Unai Lasori 22-5 irabazita
Amezketarra jaun eta jabe izan da Bilboko Bizkaia frontoian jokatutako finalean. Lasok txapelketa osoan galdutako lehen partida izan da.
2024/06/02 - 19:52
Unai Lasoren amama bilbotarra, urduri finalaren aurretik
Unai Lasoren amonetako bat Bilboko San Adrian auzoan bizi da, eta bilobak Jokin Altunaren aurka jokatu behar duen finala ikustera joan da. Aitortu duenez, oso urduri jartzen da bilobaren partidetan.
2024/06/02 - 17:54
Altunaren eta Lasoren zaleek argi dute nork irabaziko duen finala
Jokin Altunak eta Unai Lasok hainbat zaleren bultzada izango dute Buruz Burukoaren finalari begira, eta argi dute nork irabaziko duen neurketa.
2024/06/02 - 15:23
Nork irabaziko du Buruz Buruko Txapelketaren finala: Altuna III.ak ala Lasok?
Aitor Elordi pilotariak eta Oinatz Bengoetxea, Patxi Eugi, Iker Irribarria eta Aimar Olaizola pilotari ohiek euren pronostikoa egin digute.
2024/06/01 - 16:44
Altuna III vs Laso finala, botileroen ikuspuntutik
Buruz Buruko Txapelketako final handiaren atarian, Jokin Altunaren eta Unai Lasoren botileroekin hitz egin dugu, Gorka Altunarekin eta Jon Mariezkurrenarekin, hain justu ere.
2024/06/01 - 15:01
Altuna III.a eta Laso nor baino nor gehiago izango dira igande honetan, Buruz Burukoaren final handian
Unai Lasok txapelketako partida guztiak alde handiarekin irabazi ditu, eta Jokin Altuna bera ere mendean hartu zuen. Bi pilotariak maila onean iritsi dira finalera, eta partida ikusgarria espero da.
2024/05/31 - 16:49
Julian Retegi: ''Ez dago faborito argirik Buruz Buruko finalerako''
Julian Retegi pilotari ohiak EITB Mediarekin hitz egin u Buruz Buruko Txapelketako finalaz. Ez du faborito argirik ikusten. Jokin Altunaren eta Unai Lasoren jokoa aztertu du, eta berak jokatzen zuenetik gaur egunera arte pilotaren jokoak izan duen bilakaeraz ere mintzatu da.
2024/05/31 - 16:12
Buruz Buruko Txapelketako finala aztergai, gaur gauean, ''ETB Kantxa Solasean'' saioan
ETB1ek eta eitb.eus-ek, ostiralean, maiatzaren 31n, "ETB Kantxa Solasean" saioa emango dute 22:15etik aurrera. Xabier Euzkitzek eta Elena Azpeitiak aurkeztuko dute saioa eta Buruz Buruko finala izango dute aztergai. Idoate eta Barriola ere izango dira. Altuna III.ak eta Lasok parte hartuko dute.
2024/05/30 - 20:46
"ETB Kantxa Solasean" saioak Buruz Buruko Txapelketako igandeko finala izango du aztergai, ostiral gauean
Xabier Euzkitzek eta Elena Azpeitiak aurkeztuta, Mikel Idoaterekin eta Abel Barriolarekin, saioa ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:15etik. Jokin Altuna eta Unai Laso izango dira protagonistak, eta hainbat sorpresa izango dira; tartean, Julian Retegi txapeldun handiaren adierazpenak.
2024/05/30 - 17:04
Txema Laso: ''Finala irabaztea, eta gainera, Jokini, sari bikoitza izango litzateke''
Igande honetan Unai semeak Jokin Altunaren kontra jokatuko duen finalaren atarian, Txema Lasok elkarrizketa eskaini du. Unai nola hasi zen kontatu du, baita hark nola jarraitu duen ere.
2024/05/29 - 17:01
Buruz Buruko finalerako materiala hautatu dute Lasok eta Altunak
Igandeko Buruz Buruko materiala aukeratu dute asteazken honetan Lasok eta Altunak. Ondoren, bi finalistek adierazpenak egin dituzte prentsaurrekoan.