Ipurua zelaia
2024/10/12 - 23:16
Eibar garaipenaren bidera itzuli da Eldense mendean hartuta (1-0)
Jon Bautistak lehen zatian sartutako gola nahikoa izan zaio hiru puntuak Ipuruan geratzeko, baina armaginak nagusi izan dira, eta markagailuko aldea handitu ahal izan dute.
2024/10/12 - 13:25
Eibarren eta Athleticen arteko derbia, zuzenean, ETB2n eta eitb.eus-en
2024-2025 denboraldiko lehen derbia Ipuruan izango da, igandean, urriaren 13an, 12:00etan hasita, F Ligako seigarren jardunaldian.
2024/10/11 - 20:00
Athleticen emakumezkoen taldeak Eibarren aurka jokatuko du 700. partida ofiziala igande honetan
Partida Eibarren izango da, Ipurua estadioan. Lehia ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 12:00etatik aurrera.
2024/10/09 - 14:28
Campos: ''Badakigu Athletic zelako taldea den, derbia da eta gogotsu gaude Ipuruan garaipena lortzeko''
Ane Campos Eibar taldeko jokalariak armaginek Athleticen kontra urriaren 13an jokatuko duten F Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du. Gipuzkoako eta Bizkaiko taldeen arteko neurketa ETB2n eta eitb.eus-en izango duzu ikusgai, igandean, 12:00etan, zuzenean.
2024/10/05 - 20:54
Gol bat bere atean sartuta galdu du Eibarrek Sportingen aurka Ipuruan (1-3)
Jon Bautistak egin du partidako lehen gola, baina Sportingek handik gutxira lortu du berdintzea, eta atsedenaldia heldu baino lehen irauli du markagailua, Corpasek gola bere atean sartuta. Hirugarrena 94. minutuan egin dute.
2024/09/23 - 01:59
Eibarrek berdindu du eta partida bat gutxiagorekin amaitu du Almeriaren aurka (2-2)
Edgar Gonzalezek bere atean sartutako gol batek eta Xeber Alkainen beste batek aurretik jarri dituzte armaginak markagailuan, baina Melamenek eta Rachadek berdinketa jarri dute. Luzapenean, bigarren txartel horia atera diote Sergio Alvarezi.
2024/09/14 - 22:55
Eibarrek bolada onean jarraitzen du Teneriferi irabazita (1-0)
Nolaskoainen gol batekin irabazi dute armaginek Ipuruan, eta orain arte jokatutako bost jardunaldietan puntuatu dute.
2024/09/04 - 22:04
Hashimoto: ''Asko lan egiten duen erdilaria naiz; baloiak lapurtzea da nire espezialitatea''
Eibarrek, asteazkenean, jokalari japoniarra aurkeztu du; hasi berri den denboraldirako egindako fitxaketetako bat da. Japoniako selekzioarekin internazionala bera, Kento Hashimoto Huescatik iritsi da: "Taldeari lagundu nahi diot, ahalik eta onen jardungo dut".
2024/08/17 - 21:03
Eibarrek Castello 1-0 garaituta ekin dio 2024-2025 denboraldiko Hypermotion Ligari
Armaginek 1-0eko emaitzarekin menderatu dute Valentziako Erkidegoko taldea Ipuruan, Hypermotion Ligako 1. jardunaldian. Jon Bautistak sartu du neurketako gol bakarra, 2. minutuan.
2024/07/17 - 15:43
Eibarrek Ibai Asenjo fitxatu du 2026ra arte
Athletic eta Eibar akordio batera iritsi dira Ibai Asenjo Eibarrera joan dadin.
2024/07/16 - 23:20
Eider Aranak beste denboraldi batez utzita jarraituko du Eibarren
Aurreko denboraldian jokalari garrantzitsua izan zen F Ligan, 30 partidetatik 28 jokatuta eta hiru gol sartuz.
2024/06/19 - 20:51
Amaia Gorostizak eta Cesar Palaciosek prentsaurrekoa eman dute azken denboraldiaren balantzea egiteko
Presidenteak eta kirol zuzendariak talde armaginaren azken denboraldiaren balorazioa egin dute, eta igoeratik kanpo egotearen etsipenarekin amaitu da. "Diru-sarreretara egokitzearen" garrantzia azpimarratu dute, zaleei dei egiteaz gain.
2024/06/18 - 21:22
Eibarrek iragarri du 10 jokalarik ez dutela hurrengo denboraldian jarraituko
Kontratua amaitzen duten armaginek ekainaren 30ean utziko dute kluba.
2024/06/15 - 16:59
Eibarrek galdu egin du Granadaren aurka, Ipuruan (0-2)
Eibarrek 0-2 galdu du Granadaren aurka larunbat honetan Ipuruan jokatu duen partida, eta 10. tokian amaitu du denboraldia. F Ligako azken jardunaldian, armaginek ez zuten ezer jokoan. Andaluziako taldeak, berriz, garaipena behar zuen mailari eusteko, eta lortu egin du bere helburua.
2024/06/13 - 13:22
Eibarrek galdu egin du Oviedoren aurka, 0-2, eta igoerako play-offetik kanpo gelditu da
Alemaok, 59. minutuan, eta Sebas Moyanok, 79.ean, bigarren zatian, Asturiaseko taldearen bi golak egin dituzte. Joseba Etxeberriak zuzendutako gizonek ahalegin handia egin dute, baina ezin izan dute golik sartu, eta Hypermotion Ligan lehiatuko dira 2024-25 denboraldian.
2024/06/03 - 01:00
Joseba Etxeberria: ''Taldea oso ondo dago; oso pozik nago taldearen irudiarekin, guztiarekin goaz''
Eibarreko entrenatzaileak, talde armaginak Real Oviedo 4-3 mendean hartuta, nabarmendu du Ipuruako partidak erakutsi duela Eibar eta Real Oviedo sasoi puntu onean daudela, play-offari begira.
2024/06/02 - 22:44
Eibarrek promozioan bilatuko du Lehen Mailarako igoera
Joseba Etxeberriaren gizonek Real Oviedo hartu dute mendean Ipuruan (4-3), baina Leganesen garaipenak Hypermotion Ligako hirugarren postuan utzi du talde armagina; Leganesek lortu du zuzenean igotzea EA Sports Ligara.
2024/05/05 - 18:24
Eibarrek Amorebieta jipoitu du (5-0)
Armaginek Lehen Mailara igotzeko aurrerapausoa eman dute, garaipen argia lortuta; Amorebietari, berriz, zaildu egin zaio mailari eusteko borroka.
2024/04/28 - 16:47
Ane Azkona: ''Hiru puntu hauek borrokan jarraitzeko konfiantza ematen digute''
Athleticek 0-2 irabazi dio Eibarri Ipuruan jokatutako F Ligako 25. jardunaldiko euskal derbia. Azkona izan da golegilea, Amezagarekin batera, eta garaipenaz hitz egin du EITB Mediarekin.
2024/04/28 - 16:14
Athletic garaile Eibarren aurkako euskal derbian (0-2)
Zuri-gorriek 0-2ko emaitzarekin menderatu dituzte armaginak Ipuruan jokatutako F Ligako 25. jardunaldiko partidan. Azkona eta Amezaga izan dira golegileak.