Ipurua zelaia
2025/03/16 - 21:50
Eibarrek Levante Badalona gainditu du postu lasaietan kokatzeko (1-0)
Ipuruan, Mireia Maseguerrek aurreratu du Eibar atsedenaldiaren aurretik (41. min) eta Levante Badalonak berdinketaren bila jo du bigarren zatian, baina gola nahikoa izan zen euskaldunen garaipena ziurtatzeko.
2025/03/07 - 23:59
Eibarrek bide onetik jarraitzen du Almeriari irabazita (1-0)
Partida hasi eta berehala, Matheusek aurretik jarri ditu armaginak, eta emaitzari amaierara arte eusten jakin dute.
2025/02/16 - 20:06
Eibarrek entrenatzaile kargutik kendu du Joseba Etxeberria
Horrela, Elgoibarko teknikariak Ipuruako taldea gidatzeari utzi dio, aurreko denboraldian heldu ondoren. Azken 15 urteetan Eibarrek kargutik kendu duen lehen entrenatzailea da.
2025/01/31 - 19:35
Arnau Comasek Eibarren jokatuko du, Basileak utzita
24 urteko erdiko atzelaria Suitzako Basilea taldetik dator, erosteko aukerarekin, denboraldi bukaerara arte.
2025/01/25 - 22:03
Golik gabeko berdinketa Eibarren eta Granadaren artean (0-0)
Eibarrek hutsean berdindu du Granadaren aurka F Ligako 16. jardunaldian. Granadako taldeak izan du baloiaren jabetza, baina bi taldeetako bat ere ez da fin ibili area barruan.
2025/01/18 - 21:39
Balio gutxiko puntua lortu du Eibarrek Ipuruan (1-1)
Armaginak partida hasi eta jarraian ipini dira aurretik markagailuan, eta abantaila handitzeko hainbat aukera izan dituzte lehen zatian. Alabaina, ez dituzte aukerak baliatu, eta, azkenean, Albacetek puntu bat eskuratu du Ipuruan.
2025/01/16 - 19:57
Alex Dominguezek Eibarren jokatuko du utzita
26 urteko atezaina Ligue 1 txapelketako Toulouse taldetik dator Ipuruara.
2025/01/03 - 14:39
Ivan Gilek Eibarren jokatuko du, Las Palmasek utzita
24 urteko erdilariak UD Las Palmasekin sinatu zuen iragan udan, eta orain utzita helduko da talde armaginera denboraldia amaitu arte. Halaber, Mariana Cerro jokalariak Eibarren jokatuko du denboraldia amaitu arte, Athleticek utzita.
2024/12/14 - 21:59
Eibarrek Zaragoza garaitu du 2-1 Ipuruan, eta sailkapenean gora begira dago berriro ere
Antonio Puertasek eta Madak sartu dituzte, 21. eta 53. minutuetan, Joseba Etxeberriaren taldearen golak, eta Lisok egin du, 80.ean, Zaragozarena. Talde armaginak merezitako garaipena eskuratu du, 27 puntu ditu sailkapenean, eta bi puntura ditu play-offeko postuak.
2024/12/08 - 17:49
Puntu bana Eibar eta Realarentzat (1-1)
Eibarrek eta Realak bana egin dute Ipuruan jokatutako derbian. Andrea Alvarez eta Amaiur Sarriegi izan dira golegileak.
2024/12/08 - 15:47
Eider Arana: ''Pozik nago taldeak egindako lanarekin''
Eibarrek eta Realak bana egin dute Ipuruan jokatutako F Ligako derbian. Golak Andrea Alvarezek eta Amaiur Sarriegik egin dituzte.
2024/12/07 - 20:16
Eibar-Reala eta Osasuna-Alaves, igandean EITB Median ikusgai
Abenduaren 8an, bi euskal derbi jokatuko dira: Eibar-Reala 12:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, eta Osasuna-Alaves 18:30ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.
2024/12/05 - 19:55
Anaitz Arbillari ebakuntza egin diote, pubalgia arintzeko
Eibar taldeko jokalariak hainbat partida daramatza jokatu ezinik; ebakuntza egin diote, eta, hortaz, bajan jarraituko du.
2024/12/03 - 18:48
Arene Altonaga: ''Uste dugu gai garela irabazteko, egun aproposa da''
Arene Altonaga Eibarko jokalariak F Ligako Realaren aurkako derbiaren inguruan hitz egin du. Altonagak uste du momentu onean heltzen direla eta badela garaia derbi bat irabazteko. Neurketa igandean jokatuko da Ipuruan, 12:00etan. Partida zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/11/16 - 18:15
Pascualek garaipenaren bidera itzuli du Eibar (2-0)
Lau porrot jarraian jaso ondoren (hiru Ligan eta bat Kopan), armaginaren bi golek Ipuruan utzi dituzte Racing Ferrolen aurkako partidako hiru puntuak.
2024/11/02 - 17:57
Eibarrek galdu egin du Ipuruan Elxen aurka (0-2)
Alvarezek eta Mouradek lehen zatiko azken minutuetan sartutako bi golek porrotera zigortu dituzte armaginak.
2024/10/23 - 23:31
Eibarrek Cadiz menderatu du, 1-0, Corpasen golari esker, eta gora begira dabil sailkapenean
Joseba Etxeberriaren taldeari garaipena eman dion gola 31. minutuan izan da. Armaginek fin egin dute lan, eta merezita nagusitu dira; garrantzitsuak dirahiru puntuak, Eibarrek sailkapenean aurrerapausoa eman baitu.
2024/10/13 - 17:07
Athleticek 1-2 irabazi dio Eibarri, Ipuruan
Irene Oguizak 92. minutuan buruz sartu duen golak eman die garaipena zuri-gorriei. Aurretik, lehen zatian, Clara Pinedok sartu du neurketako lehen gola, eta, bigarrenean, Arene Altonagak lortu du behin-behineko berdinketa armaginentzat.
2024/10/13 - 16:42
Irene Oguiza: ''Partida bikaina egin ez badugu ere, oso pozik gaude hiru puntu lortu ditugulako''
Eibar eta Athletic aurrez aurre aritu dira F Ligako 6. jardunaldiko partidan, eta zuri-gorriek eskuratu dute garaipena Ipurua futbol-zelaian jokatutako euskal derbian, 1-2, azken hatsean Irene Oguiza durangarrak sartutako gol bati esker.
2024/10/13 - 15:59
Athleticek bereganatu du Eibarren aurkako Ipuruako derbia, luzapenean (1-2)
Irene Oguizak 92. minutuan buruz egin duen golak eman die garaipena zuri-gorriei. Aurretik, lehen zatian, Clara Pinedok sartu du neurketako lehen gola, eta, bigarrenean, Arene Altonagak lortu du behin-behineko berdinketa armaginentzat.