Ion Izagirre Insausti
2022/04/04 - 19:48
Roglicek erakustaldia eman du erlojupekoan eta Itzuliko lehen liderra da
Primoz Roglic da 2022ko Euskal Herriko Itzuliko lehen liderra. Esloveniarra nagusitu da lehen etapako erlojupekoan, eta bost segundo atera dizkio bigarren izan den Evenepoeli. Cavagna hirugarren izan da, 16 segundora. Ion Izagirrek Roglicek baino 20 segundo gehiago behar izan ditu.
2022/04/04 - 18:20
Thomasen eta Ion Izagirreren azken metroak
INEOS taldeko Geraint Thomasek eta egun Cofidisen dagoen Ion Izagirrek oso erlojupeko ona egin dute Hondarribian Itzuliko estreinaldian.
2022/04/04 - 14:11
2022ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Hondarribia – Hondarribia (7,5 km)
Probaren 61. edizioa Hondarribiko kaleetan zehar egingo den erlojupeko labur batekin hasiko da 14:26an. Test garrantzitsua izan daiteke garaipenaren borrokan zein txirrindulari egon daitezkeen ikusteko.
2022/04/04 - 01:15
2022ko Euskal Herriko Itzuliko parte-hartzaileen eta dortsalen behin betiko zerrenda ofiziala
Primoz Roglic 2018ko eta 2021eko edizioetako irabazlea izango da sailkapen nagusia lehiatzen dutenen aurkari nagusia. 156 txirrindularik parte hartuko dute, 23 taldetan banatuta.
2022/04/02 - 21:26
Warren Barguilek bereganatu du Miguel Indurain Sari Nagusia
Arkea taldeko frantziarrak Aleksander Vlasov gainditu du talde txiki bateko esprintean.
2022/04/01 - 16:17
Gorka Gerrikagoitia: ''Ion Izagirre oso ondo prestatu da''
2022ko Euskal Herriko Itzulia ez da erraza izango euskaldunak ez direnentzat, Gorka Gerrikagoitia Cofidis taldeko kirol zuzendariak esan duenez. Ion Izagirre, faboritoetako bat, oso ondo prestatu da aurtengo edizioa irabazteko.
2022/03/24 - 14:17
Roglic, Alaphilippe, Evenepoel, Pello Bilbao eta Izagirre anaiak, 2022ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Hondarribitik, eta izarrez betetako tropela izango du. Tadej Pogaçar ez da irteeran izango, eta Roglic iazko irabazlea izango da guztien aurkari nagusia.
2022/03/23 - 13:37
2022ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Leitza – Viana (207,9 km)
Aurtengo ekitaldiko jardunaldirik luzeena izango da, eta haizea agertzeko arriskua egon daiteke Lizarratik Vianara bitarteko tartean.
2022/03/21 - 12:18
Izagirrek balentria egin du Poloniako Tourra irabazita
Movistar taldeko txirrindulariak bi segundoko aldea atera dio Bart de Clercq belgikarrari.
2022/03/13 - 20:41
Roglic gailendu da Paris-Nizan, Simon Yatesen erasoari aurre eginda
Britainiarrak estutasun handia eragin dio esloveniarrari, zeinak Wout Van Aert taldekide belgikarraren laguntza behar izan duen lidergoari eusteko.
2022/03/12 - 20:03
Roglicek erabakita utzi du lasterketa Col de Turini gainean
Esloveniarrak garaipena lortu du azken metroetan erasoa jo eta faboritoak atzean utziz. Ion Izagirre 11. helmugaratu da.
2022/03/10 - 18:44
Paris- Nizako 5. etapako azken kilometroak
Bideo honetan bildu ditugu Paris - Niza lasterketako bosgarren etapako momentu esanguratsuenak.
2022/03/10 - 17:17
McNultyk irabazi du bosgarren etapa eta Roglic da lider berria
Brandon McNulty nagusitu da Paris - Niza lasterketako bosgarren etapan, ihesaldia garaipenarekin biribilduta. Primoz Roglicek liderraren elastikoa jantzi du. Ion Izagirre sailkapen nagusiko 10.postuan da.
2022/03/05 - 14:20
Roglicen eta Quintanaren arteko lehia, zuzenean, EITB Median
Martxoaren 6tik 13ra bitartean jokatuko da lasterketa. Izagirre anaiak eta Erviti, bertan izango dira.
2022/03/05 - 13:47
Quintana, Roglic, Schachmann eta Ion Izagirre, igandean hasiko den Paris-Niza lasterketan
Martxoaren 6an hasi eta 13an amaituko da 2022ko Paris-Niza lasterketa, etapaka lehiatzen den lehen proba handia. Etapa guztiak ikusgai izango dira, zuzenean, ETBn eta eitb.eusen.
2022/02/09 - 14:00
2022ko Euskal Herriko Itzuliko etapen ibilbidea eta profilak aurkeztu dituzte
Lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Hondarribitik, 7,5 kilometroko erlojupeko batekin, eta Arraten, Usartzako aldapetan, amaituko da bost egun geroago.
2022/01/26 - 21:10
Ion Izagirre: ''Tourra gure herrian egotea gauza handia da, lehen bi etapak gogorrak dira''
Cofidis taldeko Ion Izagirre euskal txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du 2023ko Frantziako Tourrari hasiera emango dioten lehen hiru etapei buruz.
2022/01/19 - 15:30
2022ko Euskal Herriko Itzuliak baditu irteera eta helmuga puntuak
Lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Hondarribitik, eta Arrate gaineko aldapetan amaituko da bost egun geroago.
2021/12/26 - 21:52
Ion Izagirre: ''Txapelketak irabaztea beti da polita''
Astanako elastikoarekin jokatu duen azken lasterketa irabazi du Ormaiztegiko txirrindulariak, ziklo-kroseko Euskadiko Txapelketa, hain zuzen ere. Emakumezkoetan, Paula Suarezek erdietsi du garaipena.
2021/12/26 - 19:15
Paula Suarez eta Ion Izagirre, ziklo-kroseko Euskadiko txapeldun
Izagirreren atzetik haren anaia, Gorka, helmugaratu da, eta hirugarren postua Jonathan Lastrak lortu du. Emakumezkoetan, Olatz Odriozola izan da bigarren, eta Amaia Lartitegi hirugarren.