Ion Izagirre Insausti
2023/07/14 - 15:35
''Um ble ble''ren doinuan ospatu dute Jon Izagirreren garaipena Cofidis taldean
Jon Izagirrek Frantziako Tourraren 12. etapan lortutako garaipena "Um ble ble" abestuz ospatu zuten Cofidis taldeko kideek, Jon Izagirrek berak gidatuta.
2023/07/13 - 22:26
Ormaiztegiko herritarrak, pozez gainezka Jon Izagirrek Tourreko 12. etapa irabazi ostean
Ormaiztegiko herritarrek poz handia hartu dute Jon Izagirrek Frantziako Tourreko 12. etapa irabazi ostean.
2023/07/13 - 21:42
Jon Izagirre, beste behin, maisu
Jon Izagirre jaun eta jabe izan da Frantziako Tourreko 12. Etapan, eta bakarrik helmugaratu da Tourreko bere bigarren garaipena eskuratzeko.
2023/07/13 - 20:48
Bingen Fernandez: ''Bagenekien ihesaldirako eguna gaur izango zela''
Bingen Fernandez txirrindulari ohiak eta Cofidis taldeko zuzendariak Jon Izagirrek Tourraren 12. etapan lortutako garaipena goraipatu du, taldearen bigarrena lasterketa honetan.
2023/07/13 - 20:31
Jon Izagirre, podiumean Frantziako Tourreko 12. etapa irabazi eta gero
Jon Izagirre gipuzkoarrak Frantziako Tourreko 12. etapa irabazi du, bere bigarrena lasterketa honetan. Cofidis taldeko txirrindulariak erasora jo du helmugarako 30 kilometro falta zirenean, eta azkenean, etaparen garailea izan da.
2023/07/13 - 20:14
Jon Izagirre: ''Nire indarrekin konfiantza neukan etapa eskuratzeko''
Jon Izagirrek irabazi du Frantziako Tourreko 12. etapa, eta prentsaurrekoan oso pozik agertu da Frantziako lasterketan lortutako bigarren garaipenarekin.
2023/07/13 - 20:11
Jon Izagirreren erasoa eta bakarkako azken kilometroak Tourreko 12. etapa irabazteko
Jon Izagirrek Frantziako Torreko bere bigarren garaipena eskuratu du lasterketaren 12. etapan. Helmugarako 30 kilometro falta zirenean, gipuzkoarrak ihes egin du eta jarraitzaileek ezin izan dute Izaguirre harrapatu.
2023/07/13 - 19:34
Jon Izagirrek irabazi duen 12. etapako azken kilometroa
Jon Izagirre (Cofidis) gipuzkoarra bakarrik iritsi da helmugara, 30 kilometroren faltan ihesaldia eman ostean. Bideo honetan etapako azken kilometroa ikus dezakezu.
2023/07/13 - 19:21
Jon Izagirrek Tourreko 12. etapa bereganatu du bakarka ihes eginda
Ormaiztegiko txirrindulariak lortzen duen Tourreko bigarren etapa da, 2016an irabazi zuenaren ondoren. Garaipen bikaina erdietsi du; maila handiko ihesaldi batean sartu da, eta, oraindik 30 kilometro geratzen zirela, aurrera jo du, eraso ederra eginez.
2023/07/13 - 10:54
Frantziako Tourreko 12. etaparen profila eta ibilbidea: Roanne – Belleville-en-Beaujolais (168,8 km)
Txirrindulariek bost mendate igo beharko dituzte mendi ertaineko etapa honetan: lehen hirurak hirugarren mailakoak eta ondorengo biak bigarren mailakoak, azkena helmugarako ia 30 kilometrora.
2023/07/12 - 19:35
Philipsen, laugarren aldiz garaile aurtengo Tourrean
Jasper Philipsenek irabazi du 2023ko Frantziako Tourreko 11. etapa, esprintean Groenewegen eta Bauhaus mendean hartuta. Ondorioz, belgikarrak lau etapa irabazi ditu aurtengo edizioan.
2023/07/12 - 11:27
Frantziako Tourraren 11. etaparen profila eta ibilbidea: Clermont-Ferrand-Moulins (179,8 km)
Jardunaldi historikoa izango da: Moulinsera iristean, Tourrak Frantzia kontinentaleko prefektura guztietatik igarota egongo da.
2023/07/11 - 11:02
Frantziako Tourraren 10. etaparen profila eta ibilbidea: Vulcania-Issoire (167,2 km)
Igoera eta jaitsiera luzez betetako ibilbidea izango da, itzuli gogorra txirrindularientzat, eta kosta egingo zaie ihesaldiko taldean sartzea.
2023/07/09 - 22:37
Woodsek bereganatu du 9. etapa eta Vingegaardek horiari eutsi dio
Kanadarra bera bakarrik iritsi da helmugara, Matteo Jorgenson eguneko ihesaldiko protagonista igoeran gainditu ostean. Pogacarrek 8 segundo murriztu dizkio Vingegaardi, eta orain 17ra dago.
2023/07/09 - 21:11
Jon Izagirre: ''3.600 metroko desnibela eta holako mendate zaharrarekin, bero honekin, oso gogorra egin da''
Jon Izagirre, Cofidiseko euskal txirrindulariak, Frantziako Tourreko 9. etapari buruz hitz egin du. Amaiera beroa eta ibilbidea gogorra izan dela azpimarratu du.
2023/07/09 - 20:20
Michael Woods garaile Puy de Dôme mendatean, eta Pogacarrek 8 segundo kendu dizkio Vingegaard liderrari
Kanadarra bera bakarrik iritsi da helmugara, Matteo Jorgenson eguneko ihesaldiko protagonista igoeran gainditu ostean. Gorka Izagirre 11. izan da.
2023/07/09 - 00:35
Frantziako Tourraren 9. etaparen profila eta ibilbidea: Saint Leonard de Noblat-Puy de Dome (182,4 km)
Gorabeheraz beteriko ibilbidea da, eskalatzaileentzat prestatua, helmugan erasoa egin aurretik hautagaien zangoen nekea bermatuko duena. Guztira, metatutako 3.600 metroko desnibela gainditu beharko dute.
2023/07/08 - 22:53
Pedersen, nagusi Limogeseko esprintean
Danimarkarra azkarrena izan da, Mark Cavendishek eroriko baten ondorioz lasterketa utzi behar izan duen egunean. Mikel Landak era erorikoa izan du eta 47 segundo galdu ditu helmugan. Vingegaardek lider jarraitzen du.
2023/07/08 - 19:14
Tourreko 8. etapako azken kilometroa
Frantziako Tourrak atzean utzi du zortzigarren etapa. Irabazlea esprintean erabaki da eta bideo honetan eguneko azken kilometroa ikus dezakezu.
2023/07/08 - 19:07
Mads Pedersen Philipseni gailendu zaio Limogeseko esprintean
Danimarkarra azkarrena izan da, Mark Cavendishek eroriko baten ondorioz lasterketa utzi behar izan duen egunean. Mikel Landak era eroikoa izan du eta 47 segundo galdu ditu helmugan. Vingegaardek lider jarraitzen du.