Iñaki Artola
2019/01/26 - 22:51
Bengoetxea VI.a-Imaz eta Artola-Mariezkurrena bikoteen garaipenak
Bengoetxea VI.ak eta Imazek 22-14ko emaitzarekin irabazi dute Olaizoa II.a-Albisu bikotearen aurka. Artola eta Mariezkurrena nagusi izan dira Lasoren eta Aretxabaletaren aurka (22-11).
2019/01/12 - 16:16
Olaizola II.a-Albisu eta Artola-Mariezkurrena bikoteen garaipenak
Olaizolak eta Albisuk 6. garaipena lotu dute Urrutikoetxeari eta Aretxabaletari 22-19 irabazita. Artolak eta Mariezkurrenak 5. garaipena eskuratu dute, Bengoetxea VI.ari eta Imazi irabazita.
2018/12/28 - 14:19
Lasok jokatuko du Artolaren ordez
Alegiakoa min hartuta dago eta ezingo da Etxebarrin aritu Mariezkurrenarekin batera, Danel Elezkano eta Beñat Rezustaren aurka. Unai Laso nafarrak ordezkatuko du.
2018/12/27 - 18:46
Artolak ez du Etxebarrin jokatuko lesioa dela medio
Artola eta Mariezkurrena, eta Elezkano eta Rezusta Etxebarriko frontoian bildu dira ostegun honetan material aukeraketarako, eta Alegiakoak baieztatu duenez, ez du jokatuko min hartuta dagoelako.
2018/12/25 - 21:33
Artola eta Mariezkurrena, garaile Altuna III.aren eta Martijaren aurka
Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak 3. garaipena eskuratu dute Binakako Txapelketan, 5. jardunaldian Altuna III.a-Martija bikoteari 22-17ko emaitzarekin irabazita.
2018/12/13 - 22:06
Irribarria eta Zabaletak erraz gainditu dituzte Artola eta Mariezkurrena
Irribarria eta Zabaletak aise azpiratu dute Artola-Mariezkurrena II.a bikotea (22-6), Urretxuko Ederrenan, Binakako Txapelketako laugarren jardunaldiari hasiera eman dio partidan.
2018/12/09 - 21:17
Olaizola eta Albisu garaile, Artola eta Mariezkurrenaren aurkako lehian
Norgehiagoka parekatua izan da oso azken unera arte. Lidertza jokoan zegoen eta Olaizola eta Albisu gehiago izan dira 22-20 irabazita.
2018/12/03 - 16:57
Artola-Mariezkurrena bikotea ezustekoak ematen ari da lehen jardunaldietan
Binakako Txapelketak gainditu du 2. jardunaldia. Artolak eta Mariezkurrenak denak harrituta utzi dituzte lehen bi jardunaldietan garaipenak lortuta eta maila bikaina emanda.
2018/12/02 - 22:18
Artolak eta Mariezkurrenak Binakako Txapelketako lidertzari eutsi diote
Bikote gaztea 22-13ko aldearekin gailendu zaio Urrutikoetxea-Aretxabaleta bikoteari. Bigarren tokian, ordea, Olaizola II-Albisu bikotea ditugu.
2018/12/02 - 22:10
Artola eta Mariezkurrena, irabazle Urrutikoetxea eta Aretxabaletaren aurka
Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrenak Binakako Txapelketako lidertzari eutsi diote Bizkaia Frontoian Urrutikoetxea eta Aretxabaletari 22-13 irabazita.
2018/11/26 - 21:47
Artola-Mariezkurrena, garaile Bengoetxea VI-Imaz bikotearen aurka
Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak 14-22ko emaitzarekin irabazi dute Oinatz Bengoetxaren eta Ander Imazen aurkako Binakako Txapelketako lehen jardunaldiko partida.
2018/11/26 - 19:44
Artola eta Mariezkurrena, Binakako Txapelketako lehen liderrak
Garaipena lortu dute Bengoetxea-Imaz bikotearen aurka (14-22) lehen jardunaldian eta tanteogataik sailkapeneko lehen postuan kokatu dira.
2018/09/20 - 14:38
Artola eta Martija, garaile asteazkeneko partida bikainean
Artola eta Martija bikoteak 18-14ko markagailua irauli eta 20-22 irabazi zuten Elezkano II.aren eta Albisuaren kontra Adarragako pilotalekuan bart jokatutako partidan.
2018/09/06 - 14:35
Iñaki Artola eta Larunbe, txapeldunak
Iñaki Artola eta Larunbe bikoteak Elezkano II.a eta Rezusta gainditu zuten Lekeition San Antolineko finalean 22-18. Artolak arriskatu behar izan zutela adierazi zuen.
2018/08/06 - 16:40
Artola, sasoiko aurtengo udan
Sasoi onean da Iñaki Artola. Udan maila bikaina eskaini du, eta Ama Zuria Txapelketa jokatzeko aukera eman dio Asegarcek. Artola pozik da eskaintzen ari den mailarekin.
2018/04/23 - 22:38
Elezkanok Artolari irabazi dio eta Bengoetxearen aurka jokatuko du
Danel Elezkano 22-11 nagusitu da Iñaki Artolaren aurka, astelehen honetan Tolosako Beotibarren jokatu den norgehiagokan. Hartara, Zaratamokoa arituko da Bengoetxearen aurka larunbatean, Labriten.
2018/02/11 - 22:36
Ezkurdia-Zabaleta, garaile Artola-Zabala bikotearen aurka
Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaleta finalerdietatik gertu daude Artolari eta Zabalari 22-15 irabazi ostean Binakako Txapelketako 12. jardunaldian.
2018/02/06 - 16:55
Artola: 'Txapelketako partida jokatu ahal izatea motibazio handia da'
Iñaki Artolak Binakako Txapelketako partida jokatuko igandean. Min hartuta dagoen Mikel Urrutikoetxea ordezkatuko du, eta bikotea osatuko du Untoria ordezkatuko duen Zabalarekin. Pozik da Artola.
2018/02/05 - 22:21
Artolak eta Zabalak ordezkatuko dituzte Urrutikoetxea eta Untoria 12. jardunaldian
Mikel Urrutikoetxeak minduta ditu bi eskuak, baja da asteburu honetarako eta Artolak ordezkatuko du. Bestalde, Zabalak Untoria ordezkatzearen erabakia Asegarce enpresaren erabaki teknikoa da.
2017/10/22 - 22:25
Altuna III.ak Artolari irabazi dio Eibarren (22-7)
Jokin Altuna Ezkurdiaren aurka arituko da, nor baino nor txartel baten bila. Urrutikoetxea finalerdietara sailkatuta dago.