Iñaki Artola
2022/06/14 - 16:29
Artolak tendinitisa du belaunean
Artolak irrist egin zuen larunbatean Peña II.aren aurka jokatutako partidan eta min hartu zuen. Hala ere, partida amaitzeko gai izan zen.
2022/06/11 - 23:36
Anbotok Kolitza kanporatu du Bizkaia Torneoan
Gallartan, taldekako Bizkaia Torneoa hasi da. Anboto taldea nagusitu da hiru partidetan (3-0). 4 t’erdian, Peñak 18-14 irabazi dio Artolari. Binaka, Urrutikoetxeak eta Mariezkurrenak 22-17 Jaka eta Albisuri. Buruz burukoan, Alberdik 18-12 irabazi dio Zubizarretari. Kolitza taldea kanporatuta dago.
2022/06/11 - 21:06
Artolaren sustoa Gallartan, Bizkaia Torneoan
Peña II.ak eta Artolak ekainaren 11an lau t'erdiko partida jokatu dute. Alegiko pilotariak irrist egin eta min hartu du hankean. Dena den, partida bukatzeko gai izan da.
2022/05/28 - 21:58
2022ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2022ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da.
2022/05/09 - 00:51
Ezkurdia vs Jaka eta Altuna vs Laso izango dira Buruz Buruko finalerdietako kanporaketak
Partidak datorren larunbatean eta igandean jokatuko dira. Dena den, oraindik argitu egin behar da Unai Laso jokatzeko moduan izango den, eskuin besoan duen lesioa dela-eta.
2022/05/08 - 23:28
Jaka Buruz Buruko finalerdietarako sailkatu da Artolari irabazita (22-21)
Partida gogorra izan da hasieratik, txapelketanorain arte jokatutako gogorrena. Pilotakada askoko tantoak jokatu dituzte gehienetan. Jokoan Artolak agindu du, baina Jaka ondo defendatu da airez eta azkenean garaile atera da.
2022/05/08 - 14:53
Partida erabakigarria, Jaka eta Artolarentzat
Baikoko bi pilotariak final-laurdenetako ligaxkako azken partidan neurtuko dituzte indarrak gaur, 17:15etan. Irabazleak Ezkurdiaren aurka jokatuko du finalerdietan. Partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eusek.
2022/05/05 - 19:23
Jaka eta Artola, finelrdietarako sailkapenaren bila
Igandean, maiatzaren 8an, Jakak eta Artolak finalerdietarako txartela izango dute jokoan, Bilboko Bizkaia Frontoian, finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldiko partidan. Pozik geratu dira aukeratu duten materialarekin.
2022/04/30 - 14:14
Artolaren garaipena Rezustaren aurka (13-22)
Buruz Buruko hirugarren jardunaldira Artola bizirik helduko da eta Rezustak, aldiz, ia aukerarik gabe sailkatzeko.
2022/04/29 - 16:30
Rezusta eta Artola, final-laurdenetako 2. jardunaldiari ekiteko prest
Gaur, 22:00etan, Oiartzungo frontian, Rezusta eta Artola neurtuko dira Buruz Buruko txapelketako final-laurdenetako 2. jardunaldian. Neurketa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/04/25 - 23:07
Laso aise nagusitu zaio Artolari (10-22)
Artolak eta Lasok jokatu dute final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko azken partida. Unai Lasok irabazi du 10-22ko emaitzarekin eta B multzoko liderra da.
2022/04/24 - 22:50
Altunak markagailua irauli behar izan du Dariori irabazteko (22-19)
Amezketakoa 13-19ko markagailuari buelta emateko gai izan da, eta final-laurdenetako ligaxkako A multzoko lider jarri da.
2022/04/20 - 21:45
Artola eta Laso, ligaxkako lehen puntuaren bila
Iñaki Artolak eta Unai Lasok apirilaren 25ean jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkaren partida, Zumaian.
2022/04/18 - 21:52
Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako partidak eta emaitzak
Altuna, Zabaleta, Dario, Ezkurdia, Rezusta, Artola, Laso eta Jaka pilotariek jokatu dute final-laurdenetako ligaxka.
2022/04/11 - 17:01
Hamabi pilotari txapelaren bila Buruz Burukoan
2022ko Buruz Buruko Txapelketak berritsaunak izango ditu. Final-laurdenek ligaxka formatua izango dute; lau pilotariz osatutako bi multzo egongo dira. Maiatzaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko da finala eta ez da atzeratzeko aukerarik egongo.
2022/04/11 - 15:35
Buruz Buruko Txapelketak ligaxka izango du final-laurdenetan eta finala ezingo da atzeratu
Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Laso-Peña II.a, Urrutikoetxea-Dario, Ezkurdia-Agirre eta Jaka-Irribarria dira final-zortzirenetako partidak.
2021/12/26 - 19:45
Iñaki Artolak bertsoa eskaini dio Oinatz Bengoetxeari, Bilboko bere agurrean
Bengoetxea VI.ak azken aldiz jokatu du Bilboko Bizkaia pilotaleakuan, urtarrilaren 29an Iruñeko Labriten behin betiko erretiroa hartu aurretik. Hori dela eta, partidaren ostean omenaldi berezia egin diote.
2021/10/02 - 15:57
Aitor Elordi final-laurdenetako ligaxkan sartu da (22-16)
Mallabikoak Iñaki Artola hartu du mendean 22-16, Lau t'erdiko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketan.
2021/10/02 - 03:36
Elordiren eta Artolaren arteko partidaren azken tantoa (22-16)
Aitor Elordik 22-16 gainditu du Iñaki Artola Mallabian jokatu den 4 t'erdiko txapelketaren final-zortzirenetako lehendabiziko kanporaketan. Bideo honetan partidako azken tantoa ikus diteke.
2021/10/01 - 16:45
Artola vs Elordi, final-zortzirenetako lehen partida (22:00etan)
Mallabian emango diote hasiera ostiral honetan Laut'erdiko txapelketari. Aurrez aurre, Iñaki Artola eta Aitor Elordi.