Iñaki Artola
2023/09/18 - 21:09
Baikok Artola, Jaka, Larrazabal, Peña II.a eta Urrutikoetxea baieztatu ditu 2023ko Lau t’erdikorako
Asier Agirrek eta Iraitz Zubizarretak, gainera, atarikoa jokatuko dute, irailaren 30ean; irabazlea ere izango da 2023ko Lau t’erdikoan. 2022ko pilotariei erreparatuta, Larrazabalek Unai Laso ordezkatu du, eta Zubizarreta III.ak, atarikoan, Bakaikoa.
2023/07/07 - 15:13
2023ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan.
2023/07/01 - 14:27
Erik Jakak Sanferminetako Lau t´erdiko Txapelketako finalerdia jokatuko du Urrutikoetxearen aurka
Erik Jakak Iñaki Artola garaitu du Sanferminetako Lau t´erdiko Txapelketako final-laurdenetan, eta uztailaren 2an, igandean, txapelketako finalerdian Urrutikoetxearen aurka neurtuko ditu indarrak, Elgetan.
2023/06/24 - 17:51
Peio Etxeberria eta Artola aurrera, San Fermingo Lau t´erdikoan
Peio Etxeberriak aurrera egin du San Fermin Torneoan, 22-4 menderatu zuen Salaberria, eta igandean, Ezkurdia izango du aurrez-aurre Logroñon. Barañainen, berriz, Artolak 22-18 irabazi zion Zubizarretari eta datorren ostiralean Jakaren aurka neurtuko ditu indarrak Zaldibarren.
2023/05/27 - 17:39
2023ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2023/04/08 - 23:03
Danel Elezkanok aurrera egin du Buruz Burukoan Artola 22-19 garaituta
Artola 6-1 aurreratu da baina Elezkanok 7-7 berdintzea lortu du. Hortik aurrera bizkaitarra nagusitu da uneoro markagailuan. Azkenean, 22-19 nagusitu da Elezkano eta final-laurdenetako ligaxkan izango da.
2023/04/05 - 18:31
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da
Jose Javier Zabaletak eta Beñat Rezustak ez dute jokatuko 2023ko Buruz Burukoa, min hartuta baitaude. Txapelketa apirilaren 7an hasiko da, eta finala ekainaren 4an jokatuko da, Bilbon.
2023/03/22 - 17:23
Aukera polita Artolarentzat eta Eskirozentzat Labriten
Artolak eta Eskirozek jokatuko dute Lasoren eta Imazen ordez Peña II-Mariezkurrena II bikotearen aurka Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken jardunaldiko partida, larunbatean, Labriten. Bi bikoteek materiala aukeratu dute jada.
2022/11/20 - 22:22
2022ko 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Lehiaketa urriaren 7tik azaroaren 20ra bitartean jokatuko da, eta finala Bilboko Bizkaia frontoian izango da.
2022/10/08 - 16:51
Danel Elezkanok Lau t´erdiko final laurdenetako ligaxka jokatuko du (22-19)
Bizkaitarrak partida lehiatu baten ostean gainditu du Iñaki Artola Billabonan. Honezkero, Zaratamoko pilotaria final laurdenetako B multzoan arituko da Ezkurdia, Laso eta Elordirekin batera.
2022/10/04 - 21:21
Iñaki Artolak eta Danel Elezkanok hautatu dituzte Lau t'erdiko lehen partidarako pilotak
Villabonako frontoian hasiko da txapelketa aurten. Kaiolan aurrez aurre izango dira Artola eta Elezkano, lehen aldiz partida profesional bat hartuko duen pilotalekuan.
2022/10/03 - 15:22
2022ko Lau t'erdiko txapelketak baditu bere protagonistak
Ostiral honetan abiatuko da txapelketa Elezkano II.aren eta Artolaren arteko lehiarekin. Finala, ostera, azaroaren 20an jokatuko da Bizkaia Frontoian.
2022/09/24 - 23:02
Aspek irabazi du San Mateo Feriako txakoli erronka
Bi eta bat nagusitu zaio Baikori. Bakaikoak eman dio lehen puntua lau t´erdian Baikori, baina binakakoa eta buruz burukoa Asperen alde erori dira. Partida erabakigarrian Irribarriak 18 eta 8 irabazi dio Artolari.
2022/08/06 - 16:30
Lasok eta Imazek Andre Maria Zuriaren Torneoko finala jokatuko dute, Artola eta Albisu mendean hartu ostean
Lasok eta Imazek garaipena lortu dute Artolaren eta Albisuren aurka (22-16) eta Andre Maria Zuriaren Torneoko finala jokatuko dute abuztuaren 9an.
2022/07/14 - 23:09
Artola eta Mariezkurrena, Sanfermin Torneoko txapeldunak Altuna eta Rezusta garaituta (22-16)
Binakako Sanfermin Torneoko finala jokatu dute bi bikoteek. Gorriak aurretik jarri dira partidako lehen zatian, baina hortik aurrera Artola eta Mariezkurrena izan dira nagusi. Baikok Asperi irabazi dio.
2022/07/13 - 18:20
Artola eta Mariezkurrena, San Fermin Txapelketako bigarren finalistak
Artola eta Mariezkurrenak nahikoa zuten 10 tantora iristea Jaka eta Arangurenen aurkako neurketan finalerako txartela erdiesteko; baina hori egiteaz gain, neurketa ere bereganatu zuen (20-22)
2022/07/09 - 17:20
Mariezkurrena eta Artola, nagusi Ezkurdia eta Martijaren aurka
Jon Mariezkurrena eta Iñaki Artolak San Fermin torneoko lehenengo puntua lortu dute Labrit Frontoian. Partida bikaina izan dute garaileek, Ezkurdia eta Martija 22-5 emaitzarekin gaindituz.
2022/07/07 - 18:23
2022ko sanferminetako 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:00etatik aurrera.
2022/07/01 - 23:16
Lasok askorik behartu gabe irabazi dio Artolari (22-11)
Unai Lasok nagusitasunez irabazi du Artolaren aurka (22-11) eta Jon Ander Peña izango du aurkari Baiko enpresako finalean.
2022/07/01 - 17:47
Ezkurdia vs Etxeberria gaur, 22:00etan, ETB1en
Gaur Sanferminetako txapelketako finalerdiak jokatuko dira. Baiko enpresaren adarrean, Laso eta Artola neurtuko dira. Aspe enpresaren adarrean, Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberria lehiatuko dira. 22:00tan, ETB1ek eskainiko du partida zuzenean.