Imanol Ćlvarez
2026/03/02 - 14:24
Imanol Alvarez: "Aldatzeko momentua dela sentitu dut"
Imanol Alvarez Super Amara Bera Bera entrenatzaileak prentsaurrekoa egin du astelehen eguerdian, denboraldi bukaeran taldea uzteko hartutako erabakia azaltzeko. Zehaztu duenez, proiektu berriei ekiteko unea dela sentitu du.
2026/03/01 - 18:04
Imanol Alvarezek ez du Bera Bera entrenatzen jarraituko datorren denboraldian
Tati Garmendia klubeko presidenteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Alvarez ez da taldeko entrenatzailea izango datorren denboraldian, eta astelehen honetan Gipuzkoako hiriburuan emango duen prentsaurrekoan azalduko du bere erabakia.
2025/11/14 - 14:18
Imanol Alvarez: ''Defentsan egongo da gakoetako bat''
Super Amara Bera Berak Dijoni egingo dio bisita igandean, Europa Ligan aritzeko pasea lortzeko. Donostiako taldea 3 goleko errentarekin abiatuko da. Kruijswijk min hartuta dago, eta zalantzan dago parte hartzeko moduan izango den. Imanol Alvarezen ustez, defentsan egongo da gakoetako bat.
2025/11/07 - 19:20
Imanol Alvarez: ''Bi borrokaldi izango direla kontuan hartuta lehiatu behar dugu''
Super Amara Bera Berak Dijon Frantziako talde indartsuaren aurka jokatuko du larunbatean, etxean, EHF Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko kanporaketako joaneko partida. Imanol Alvarezek adierazi du haiek direla, a priori, faboritoak.
2025/07/29 - 23:00
Imanol Alvarez, ETBn: ''Bera Beran etxean nago; ez dut asmorik inora joateko''
Imanol Alvarez Super Amara Bera Bera taldearen entrenatzailea elkarrizketatu dugu ETBko "Kirolak" saioan. Bera Bera entrenatzen hasi da, denboraldiaurrean, eta Imanol Alvarezek taldearen fitxaketak izan ditu hizpide, bai eta 2025-26 denboraldirako erronkak ere.
2025/06/04 - 16:18
Imanol Alvarezek kontratua berritu du Bera Berarekin, denboraldi batez
Entrenatzaile ermuarrak eta Donostiako klubak denboraldi batez luzatu dute elkar lotzen dituen kontratua; beraz, Alvarezek zuzenduko du Super Amara Bera Bera 2025-2026 denboraldian.
2025/06/04 - 16:09
Imanol Alvarez: ''Pozik nago, nik hemen jarraitu nahi dut''
Imanol Alvarezek Bera Bera entrenatzen jarraituko du datorren denboraldian, asteazken honetan emandako prentsaurrekoan Tati Garmendia presidenteak jakinarazi duenez.
2025/03/12 - 14:15
Imanol Alvarez: ''Ez da erraza izango, baina gogotsu gaude''
Imanol Alvarez Super Amara Bera Bera eskubaloi taldearen entrenatzaileak asteburuan jokatuko duten Erregina Koparen fase finala nola ikusten duen azaldu du prentsaurrekoan.
2024/11/14 - 19:19
Imanol Alvarez: ''Kanporaketa gainditzeko erasoan ondo egon behar dugu''
Super Amara Bera Berak EHF Europa Ligako 3. atariko kanporaketako itzuliko partida jokatuko du MKS Funfloor Lublinen aurka, arazoaren 17an, Gascan (Donostia). Joaneko neurketak lau golgatik galdu zuen talde gipuzkoarrak, eta huraxe da irauli behar duten desabantaila.
2023/11/16 - 12:36
Imanol Alvarez: ''Partida zaila izango da, baina erronka polita ere bai, etxean jokatzea baliatu behar dugu''
Imanol Alvarez Super Amara Bera Berako entrenatzaileak Donostiako taldeak Solaren aurka azaroaren 19an jokatuko duen Europa Ligako Q3 kanpraketako itzuliko partidari buruz hitz egin du. Bera Berak 7 goleko desabantaila irauli behar du multzoen fasera sailkatzeko.
2023/05/17 - 18:46
Imanol Alvarez: ''Finala balitz bezala jokatu behar dugu''
Imanol Alvarez Super Amara Bera Berako entrenatzaileak ostiraleko neurketa (Ligako finalerdietako kanporaketa) erabakigarriari buruzko gakoak eman ditu asteazken honetako prentsaurrekoan. Talde donostiarra irabaztera behartuta dago, Elxen 28-27 galdu baitzuen.
2023/04/23 - 23:24
Imanol Alvarez: ''Taldeak daukan maila eta gogortasuna erakutsi du''
Imanol Alvarez Bera Berako entrenatzailea harro azaldu da bere taldeak Erreginaren Kopa irabazi ondoren. Merezitako garaipena dela adierazi du, txapelketa ona egin baitute.
2022/12/16 - 15:06
Imanol Alvarez: ''Gakoa izango da defentsa ona egitea eta gure atezainak ondo ibiltzea''
Super Amara Bera Berak igandean (abenduak 18) jokatuko du Costa del Sol Malagaren aurka Espainiako Superkopako finala, Malagan bertan. Imanol Alvarez Bera Berako entrenatzailea baikor azaldu da finalari begira.
2022/04/30 - 23:03
Imanol Alvarez: ''Pena da, gaur ez dugu asmatu''
Super Amara Bera Berak 20 eta 24 galdu du Mecalia Atletico Guardesen aurka Erreginaren Kopako finalerdietan.
2021/05/19 - 14:38
Imanol Alvarez: ''Lehen partidan ondo egon behar gara''
Super Amara Bera Berak Erregina Koparen final-laurdenak Malagaren kontra jokatuko ditu ostiralean.
2019/01/26 - 22:39
Imanol Alvarez: 'Gaizki ekin diogu partidari eta garesti ordaindu dugu'
Super Amara Bera Bera taldeko entrenatzailea den Imanol Alvarezek, Nykobing Handbollen aurka (28-36) jasotako porrotaren analisia egin du.
2018/09/06 - 14:45
Bera Bera, Europara begira
Azken lorpeni eta garaipenei jarraitasuna emateko Bera Berak denboraldi polita egin nahi du Europan. Imanol Alvarez entrenatzaileak 'ilusioz eta gogoz' daudela aitortu du.
2018/06/05 - 22:44
Imanol Alvarez: 'Guretzat oso garrantzitsua da Txapeldunen Liga jokatzea'
Super Amara Bera Bera taldeak entrenatzaile berria du, Imanol Alvarez. Ilusioz ekingo dio erronkari eta Txapeldunen Ligara sailkatzea du helburu.