Iker Muniain Goñi
2023/03/18 - 00:39
Athleticek gola berreskuratu eta Valladolid gainditu du (1-3)
Iñigo Martinez, Gorka Guruzeta eta Mikel Vesgaren (penaltiz) hiru golek garaipena eman diote talde bilbotarrari, Ligan irabazi gabeko lau jardunaldietako bolada txarrari amaiera emanez.
2023/03/13 - 01:09
Athleticek Barçaren aurka galdu du San Mamesen (0-1)
VARak ontzat eman du epaileak jokoz kanpo egoteagatik baliorik gabe utzitako Raphinharen gola, eta Iñaki Williamsen gola baliogabetu du Muniainen ustezko eskuagatik.
2023/03/05 - 22:59
Rayok eta Athleticek berdindu egin dute atezainek agindu duten norgehiagokan (0-0)
Agirrezabala eta Dimitrievski izan dira partidako protagonistak, eta bi taldeetako batek ere ezin izan dio ihes egin dinamika txarrari.
2023/02/26 - 17:13
Bere atean sartutako bi golek Athleticen porrota eragin dute Gironaren aurka (2-3)
Yuri Berchiche eta Raul Garciaren golek ezin izan dute Bilboko taldeak bere atean sartutako bi golei aurre egin.
2023/02/19 - 21:50
Athleticek 1-0 galdu du Atletico Madrilen aurkako norgehiagoka
Partida ona jokatu dute Valverdek zuzendutako mutilek. Aukera asko sortu ez badituzte ere, Atletico Madrili gola egiteko abagune gutxi eman dizkiote.
2023/02/03 - 23:58
Sancetek bideratu du Athleticen gol festa Cadizen aurka (4-1)
Nafarra izan da partidako protagonista nagusia, urteko lehen garaipena lortzeko hat-trick bat egin baitu. Beste gola Yerayk sartu du.
2023/01/29 - 21:52
Athletic porrotarekin itzuliko da Balaidosetik (1-0)
Valverderen taldeak ez du asmatu erasoan eta Celtak izan dituen aukera bakanetako atean gola sartzea lortu du. Iñaki Williamsek 2016tik jokatu ez duen lehen partida izan da Balaidosekoa.
2023/01/27 - 01:20
Kopako final-laurdenetako Valentzia – Athletic (1-3) partidako golak eta jokaldirik onenak
Bideo honetan ikus daitezke Valentziak eta Athleticek Mestalla futbol-zelaian jokatutako 2023ko Errege Kopako final-laurdenetako neurketari dagozkion jokaldirik onenak eta golak.
2023/01/26 - 23:03
Athleticen sendotasunak Valentzia gainditu du finalerdietara igarotzeko (1-3)
Muniainen, Nico Williamsen eta Vesgaren golek garaipena ematen diete bilbotarrei, eta asteleheneko Errege Kopako finalerdietako zozketan egongo dira.
2023/01/10 - 00:52
Hutsean berdindu dute Athleticek eta Osasunak
Athletic nagusi izan da 90 minutuetan baina ezin izan dute nafarren atea zulatu.
2022/12/19 - 19:56
Ernesto Valverde: ''Biharko partida ofiziala da, erabakigarria, eta kontzentratuta egon beha dugu''
Ernesto Valverdek taldea kopako partidara ondo iritsiko dela uste du. Sestao Riverren aurkako norgehiagokaren inguruan aritu da komunikabideen aurrean.
2022/12/11 - 23:02
Athleticek Chivas garaitu du Gernikako Arbola Sariaren joaneko partidan (2-0)
Berenguerren eta Sanceten golek garaipena eman diete lehoiei San Mamesen jokatutako lagunarteko partidan. Horrela, Valverderen mutilek abantaila dute Mexikoko itzuliko partidarako.
2022/11/03 - 21:40
Ernesto Valverde: ''Indartsu sentitzen gara Gironari aurre egiteko''
Athleticen entrenatzaileak argudiatu du taldeak energia duela eta hori mantendu behar dutela. Girona arriskua sortzen duen taldea dela uste du, baina indartsu ikusten ditu bere jokalariak haiei aurre egiteko. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2022/10/24 - 01:07
Athleticek Bartzelonaren gol zaparrada jasan du (4-0)
Kataluniako taldeak argi eta garbi gainditu ditu bilbotarrak, lehen zatiaren amaierarako hiru gol sartu baitituzte jada. Porrota nahikoa ez balitz, Ander Herrerak eta Dani Garciak zelaia utzi behar izan dute min hartuta.
2022/10/19 - 00:16
Athleticek ezin izan du Getafe mendean hartu (2-2)
Bi aldiz jarri da aurretik talde zuri-gorria baina Getafek ez dizkio gauzak erraz jarri. Partida orekatua izan da, bi taldeak gogor lehiatu dira, eta ez diote elkarri erasorako erraztasunik eman.
2022/10/16 - 01:14
Athleticen presioa ez da nahikoa izan Atletico Madril garaitzeko (0-1)
Bilbotarrak azken unera arte saiatu dira, eta bigarren zatian etxekoen nagusitasuna nabarmendu da hainbat gol aukerarekin, baina azkenean Griezmannen golak garaipena lortzeko balio izan die madrildarrei.
2022/10/13 - 19:14
Muniain: ''Hirunaka gehitzen jarraitu nahi dugu goiko postuetan mantentzeko''
Iker Muniainek Atletico Madrilen aurka jokatuko du larunbatean Athleticekin jokatuko duen 508. Partida. Kapitainak argi du taldea sasoi onean dagoela eta goiko postuetan mantentzeko borrokatuko duela. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2022/10/08 - 23:14
Athleticek bana berdindu du Sevillan
Valverdek zuzendutako taldeak partida ona egin du hasiera txarra izan arren. Oliver Torresek 3. minutuan lortu du Sevilla markagailuan aurreratzea eta Vesgak banakoa jarri du 72. minutuan. Ander Herrerak txartel gorria ikusi du luzapenean.
2022/10/01 - 00:57
Athleticek erakustaldia eman du San Mamesen Almeria garaituta (4-0)
Williams anaien bi golek (anai bakoitzak bat), Sancetek sartutako beste batek eta Vesgak penaltiz sartutako azkenak, merezitako garaipena eman diete bilbotarrei, Europako postuetan kokatuz.
2022/09/18 - 01:26
Athleticek Iraolaren Rayo Vallecano garaitu du San Mamesen (3-2)
Williams anaien golek, Iñakiren bat eta Nikoren beste bat, eta Sanceten hirugarren batek garaipena eman diote talde bilbotarrari, partida hasi eta berehala jasotako gol bati buelta eman behar izan dionak.