Ibai Gómez
2025/06/25 - 21:57
Ibai Gomezek Andorra entrenatuko du, Hypermotion Ligan
Euskal entrenatzaileak bi denboraldiz sinatu du Andorrarekin; Gerard Pique da klub horretako presidentea. 2024-25 denboraldian, Ibai Gomezek Arenas Club zuzendu du, eta Getxoko taldea 1. RFEF mailara igotzea lortu du.
2022/11/08 - 22:33
Ibai Gomezek futbola utzi du
32 urteko bilbotarrak futbolari profesionala izateari utzi dio Deportivorekin kontratua eteteko akordioa lortu ondoren.
2020/11/11 - 17:11
''Gaizka lan gogorra egiten ari da emaitza onak lortzeko, egoera irauli nahi dugu''
Ibai Gomez Athleticeko jokalariak adierazi duenez, talde zuri-gorriaren helburua da "denon artean egoerari buelta ematea".
2020/08/19 - 17:27
Ibai Gomezek eskuineko lepauztaia hautsi du
Athleticek asteazken honetan Lezaman egin duen entrenamenduan lesionatu da jokalari zuri-gorria.
2020/02/10 - 17:01
Balenziaga: 'Asteazkenean emaitza on bat lortu nahi dugu'
Mikel Balenziaga Athleticeko jokalariak, zuri-gorriek asteazkenean Granadaren aurka jokatuko duten Errege Kopako finalerdietako joaneko neurketari buruz hitz egin du.
2020/01/13 - 20:22
Espanyolek Ibai Gomez fitxatu nahi du
Francisco Ruefete Kataluniako taldeko kirol-zuzendariak Athletici jakinarazi dio Espanyolek erdilari bizkaitarra fitxatzeko duen interesa. Ibaik kontratua du 2022ra arte, eta ez du etete klausularik.
2020/01/07 - 16:57
Ibai Gomez: 'Sestaoren aurkakoa partida berezia da niretzat, eta ez da erraza izango'
Athleticeko jokalaria den Ibai Gomezek bere talde ohia izan zen Sestaoren aurkako Errege Kopako neurketari buruz hitz egin du prentsaurrekoan.
2019/12/18 - 00:16
Athleticek nagusitasunez irabazi dio Intercityri eta aurrera egin du (0-3)
Zuri-gorriak lehen minutuan aurreratu dira, Ibai Gomezen bitartez. Bigarren zatian iritsi dira Beñat eta Kenan Kodroren golak.
2019/08/22 - 15:26
Ibai Gomez: 'Nire helburua hasierako hamaikakoan izatea da'
Athleticeko jokalariak lesioaz errekuperatuta eta jokatzeko prest dagoela esan du. Gainera, Bartzelonaren eta Getaferen aurkako partidei buruz hitz egin du.
2019/05/01 - 16:16
Ibai Gomez: 'Orkatila ondo dago'
Talde zuri-gorriko erdilaria prentsa aurrean agertu da eta asteburuan jokatzeko prest ikusten duela bere burua esan du. Erritmo onean entrenatu da.
2019/03/09 - 00:35
Raul Garciak puntu bat eman dio Athletici Espanyolen gol goiztiarra berdinduta (1-1)
Zuri-gorriek denboraldiko hamahirugarren berdinketa pilatu dute, jokalari nafarrak 81. minutuan sartu duen golari esker.
2019/02/02 - 20:18
Ibai: 'Horrelako partidak galtzeak min egiten du'
Ibai Gomez Athleticeko jokalariak, Realaren aurkako euskal derbian jasotako porrotaz (2-1) hitz egin du.
2019/01/29 - 12:45
Abelardo Fernandez: 'Jokalari garrantzitsu bat joaten denean, nabaritu egiten da'
Alaveseko entrenatzailea kritiko agertu zen Rayoren aurkako partida galdu eta gero (0-1). Gainera, Ibai Gomezen falta nabaritu egin dutela azpimarratu zuen. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
2019/01/20 - 19:27
Gehiago merezi izan du Athleticek Vila-realen aurkako berdinketa polemikoan (1-1)
86. minutuan eta markagailua bana zegoenean, epaileak Williamsek egindako gola baliorik gabe utzi du, VAR laguntzaile teknikoa kontsultatu ostean.
2019/01/13 - 20:30
Ibai: 'Niretzat oso berezia izan da zaleen harrera, eta partida irabaztea'
Ibai Gomezek lehen minutuak izan ditu Sevillaren aurkako partidan, Athleticera itzuli denetik. Erdilariak garaipenaren analisia egin du.
2019/01/11 - 21:28
Alaves, bolada onarekin jarraitu nahian
Abelardok ezin izango ditu erabili bere hegaleko jokalari titularrak, hau da, ez Athleticera joaj den Ibai Gomez, ez orkatila minduta daukan Jony Rodriguez.
2019/01/11 - 14:27
Ibai Gomez, Sevillaren kontra jokatzeko prest
Santutxuko jokalaria gaur aurkeztu dute San Mames futbol-zelaian, eta bertan jokatu nahi duela esan du Ibaik. 2022ra arte izango da zuri-gorria.
2019/01/10 - 16:29
Ibai: 'Neure ametsetako lanbideaz gozatzeko nahia berpiztea lortu du Alavesek'
Athleticek baieztatu duenez, datozen hiru denboraldi eta erdirako kontratua sinatu du Gomezek, alegia, 2022ko ekainaren 30era arte. Aurrelaria bi urte eta erdi igaro ostean itzuliko da taldera.
2019/01/10 - 14:36
Ibai, zuri-gorri 2022ra arte
Jokalariaren aurkezpen ofiziala urtarrilaren 11an, ostiralean, 9:00etan, izango da San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan. Ez du etete klausularik izango.
2019/01/10 - 14:31
Ibai Gomezek malko artean esan dio agur Alavesi
Jokalari bilbotarra prentsaurrekoan azaldu da Alavesi eskerrak emateko. Hurrengo urteetan Athleticen jokatuko du Ibaik (Ikusi prentsaurreko osoa).