Gorka Izagirre
2023/04/03 - 19:30
Ethan Hayterrek irabazi du Itzuliaren lehen etapa, eta lehen maillot horia jantzi du
Euskal Herriko lehen eguna Gasteizen hasi eta Bastidan amaitu da; etapa esprintean erabaki da. Jon Aberasturi eta Alex Aranburu hirugarren eta laugarren postuan sartu dira, hurrenez hurren.
2023/04/03 - 12:51
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Gasteiz–Bastida (165,4 km)
Lasterketaren lehen egunean, tropela Araban izango da. Baliteke haize bizia ibiltzea, eta horrek txirrindularien jardunean eragina izatea; hartara, adi-adi izan beharko dira.
2023/04/02 - 12:47
Dena prest, 2023ko Euskal Herriko Itzuliari ekiteko
2023ko Itzulia apirilaren 3tik 8ra artean jokatuko da, eta etapa guztiak ikusgai izango dituzu eitb.eus-en eta ETB1en. Luxuzko parte-hartzea izango du lasterketako 62. edizioak.
2023/03/31 - 21:12
Itzuliak 3. eta 5. etapetako ibilbideak moldatu ditu
Errenteria eta Amasa-Villabona arteko etaparen eta Zornotzan hasi eta bukatuko denaren ibilbidean aldaketak egin dituzte antolatzaileek, txirrindularien segurtasuna bermatzeko.
2023/03/31 - 19:27
2023ko Miguel Indurain Sari Nagusia: profila, parte-hartzaileak eta ibilbidea
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma eta beste 18 talde, tartean UCI WorldTeam mailako hamar, Lizarrako irteeran izango dira, larunbatean. Aurreikuspena da parte hartzea Carapazek, Ion eta Gorka Izagirrek, Aranburuk eta Chavesek. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute lasterketa.
2023/03/23 - 18:22
Itzuliak, ohiturari jarraituz, ibilbide oso gogorra izango du aurten ere
Apirilaren 3an hasiko da lasterketa, Gasteizen, eta, sei etapa jokatuta, hilaren 8an amaitu, Eibarren.
2023/03/23 - 18:18
Vingegaard da faborito nagusia Euskal Herriko Itzulian, baina ospe handiko beste zenbait izen daude
Daniel Felipe Martinez 2022an lortutako garaipena berresten saiatuko da, eta Mikel Landa eta Pello Bilbao dira hautagairik sendoenak, euskal txirrindularitzaren aldetik.
2023/03/23 - 13:13
Vingegaard eta beste hainbat faborito saiatuko dira Itzulian Daniel Felipe Martinezi lekukoa hartzen
Ostegunean aurkeztu dute ofizialki 2023ko Euskal Herriko Itzulia, eta, besteak beste, Jonas Vingegaard 2022ko Frantziako Tourraren irabazlea, Martinez 2022ko Itzuliaren irabazle, Pello Bilbao, Mikel Landa, David Gaudu, Simon Yates, Ion Izagirre eta Enric Mas arituko dira bertan.
2023/03/22 - 22:22
Munduko txirrindulari onenak euskal errepideetan barrena ibiliko dira 2023ko Frantziako Tourrean
Bilbon hasiko da 2023ko Tourra eta lehen etapa Bilbon bertan amaituko da. Bigarren etapa, aldiz, Gasteizen hasi eta Donostian amaituko da. Bestalde, hirugarren etapak Zornotzan izango du abiapuntua eta helmuga Baionan egongo da. Munduko txirrindulari onenak ibiliko dira euskal errepideetan.
2023/03/12 - 18:35
Pogacarrek erakustaldia eman du Paris-Nizako 8. etapan
Tadej Pogacarrek bereganatu du garaipena 8. etapan eta 2023ko Paris-Niza irabazi du. Esloveniarrak hiru etapa garaipen lortu ditu aurtengo edizioan.
2023/03/12 - 16:49
Pogacarrek irabazi du Paris-Niza azken etapan garaipena bereganatuta
Tadej Pogacar da Paris-Niza lasterketako 81. edizioko irabazlea. Esloveniarra garaile izan da azken etapan. 2023ko Paris-Nizako zortzi etapetatik hiru irabazi ditu Pogacarrek.
2023/03/11 - 16:23
Pogacar nagusitu da Paris-Nizako 7. etapan eta lidertza sendotu du
Tadej Pogacarrek bere bigarren etapa garaipena bereganatu du 2023ko Paris-Niza lasterketan. 7. etapan esloveniarrak 2 segundo atera dizkio Gauduri eta 6 Vingegaardi.
2023/03/10 - 14:59
Paris-Nizako seigarren etapa bertan behera geratu da "ezohiko haize-bolada bortitzengatik"
Ostiral honetarako, martxoaren 10erako, aurreikusita zegoen Tourves eta La Colle-sur-Loup arteko etapa bertan behera uztea erabaki dute lasterketako antolatzaileek, haizeteengatik hainbat zuhaitz erori direlako etapako ibilbidean.
2023/03/09 - 18:30
Kooijek Paris-Nizako bosgarren etapako esprinta bereganatu du, eta Pogacarrek maillot horiari eutsi dio
Jumbo-Visma taldeko txirrindulari herbeheretarra azkarrena izan da Saint-Paul-Trois-Chateaux herrian izandako helmugan, eta nagusitasun handiz gailendu da esprintean, Pedersen eta Merlier atzean utzita. Sailkapen nagusian, Gauduk lau segundo kendu dizkio Pogacarri.
2023/03/08 - 18:13
Pogacarrek La Loge des Gardesen irabazi du, eta Paris-Nizako lehen postuan jarri da
UAE Team Emirates taldeko txirrindulari esloveniarrak igoera ikusgarria egin du lasterketako laugarren etaparen amaieran izan den lehen mailako mendatean; soilik David Gauduk izan du indarra Pogacarren parean ibiltzeko. Vingegaard seigarren sartu da, 43 segundo galduta.
2023/03/08 - 13:49
Paris-Niza 2023: etapetako profilak, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Jonas Vingegaard eta Tadej Pogacar nor baino nor gehiago arituko dira denboraldi honetan lehen aldiz. Bestalde, Egan Bernalek ezu parte hartuko belauneko lesioaren ondorioz. Izagirre anaiak eta Erviti ere ageri dira parte-hartzaileen zerrendan.
2023/03/07 - 18:03
Jumbo-Vismak irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa, eta Magnus Cort Nielsen horiz jantzi da
EF Education – EasyPost taldeak egin du bigarren denborarik onena, Jumbo-Vismak baino segundo bat gehiago, eta Jayco gelditu da hirugarren. Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma), hala, 23 segundo atera dizkio UAE Team Emirateseko Tadej Pogacarri.
2023/03/06 - 17:51
Pedersenek irabazi du Fontainebleuko esprinta, Paris-Nizako bigarren etapan, eta lider jarri da
Tropela bat eginda iritsi da helmugara, eta esprinta ikusgarria izan da, hainbat txirrindulari sartu baitira garaipenerako lehian. Trek-Segafredo taldeko txirrindulari danimarkarra Olav Kooij Jumboko herbeheretarrari eta Magnus Cort Nielsen EF Education-EasyPosteko danimarkarri gailendu zaie.
2023/03/05 - 19:33
Merlierrek Paris-Nizako liderraren elastikoa jantzi du lehen etapa esprintean irabazita
Tim Merlierrek bereganatu du garaipena 2023ko Paris-Nizako estreinako etapan, esprintean Bennett eta Pedersen mendean hartuta. Bestalde, Pogacarrek sei segundoko gainsaria hartu du etapako azken igoeratxoan, eta hirugarren da sailkapen nagusian.
2023/03/05 - 18:33
Paris-Nizako lehen etapako azken kilometroa eta esprinta
2023ko Paris-Niza lasterketako lehen etapako irabazlea esprintean erabaki da. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa, oso-osorik.