Golak
2025/08/24 - 21:22
Budimirrek denboraldiko lehen garaipena eman dio Osasunari, Sadarren (1-0)
Alessio Lisciren taldea nagusi izan da lehen zatian. Budimirrek gola sartu du partidaren hasieran, eta epaileak Gaya kanporatu du ondoren. Alabaina, bigarrenean ez du partida itxi, eta Valentziak estu hartu du, berdinketa lortu nahian.
2025/08/24 - 17:26
Eibarrek estreinakoz irabazi du EH Kopa
Eibarrek 1-0 menderatu du Reala Dulantzin jokatu den Euskal Herria Kopako finalean, Malen Urangak sartutako golari esker. Partida lehiatua izan da, eta talde txuri-urdinak estu hartu ditu armaginak, baina Eibarrek ondo kudeatu du lehen zatian lortutako abantaila.
2025/08/23 - 01:34
Alavesek porrot egin du Betisen aurka (1-0)
Lo Celsok lehen zatian sartutako golak garaipena lortzeko balio izan dio Sevillako taldeari, area barruan asmatzea falta izan zaion Alavesen aurka.
2025/08/20 - 16:49
Osasunak 1-0 galdu du, Bernabeun, penaltiz, 2025-26 denboraldiko Ligako lehen partidan
Kylian Mbappek sartu du Real Madrili garaipena eman dion gola, 51. minutuan. Osasuna sendo aritu da, baina, azkenean, ezin izan du punturik batu; Abel Bretonesi txartel gorria atera diote, bigarren zatiko luzapenean.
2025/08/20 - 01:53
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 1. jardunaldiko golak eta laburpenak
Ikusi EA Sports Liga txapelketako 1. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/08/17 - 23:33
Athleticek Sevilla garaitu du uste baino partida korapilatsuagoan (3-2)
Nico Williamsek, penaltiz, Maroanek eta Navarrok markagailua estreinatu dute zuri-gorrientzat, une batez zail ikusi duten garaipena lortuz.
2025/08/17 - 21:23
Sanse garaipenarekin estreinatu da Bigarren Mailan
Talde txuri-urdinak 1-0 irabazi dio Zaragozari, Job Ochiengek lehen zatian sartutako gol eder batekin.
2025/08/17 - 02:15
Kubok puntu bat batu du Realarentzat Mestallan (1-1)
Japoniarrak hiru minutuan baliorik gabe utzi du Diego Lopezen gola, abagunez betetako bigarren zatian, txuri-urdinentzat zapore gazi-gozoa utzi duen partidan.
2025/08/17 - 01:40
Alavesek Levante garaituz eman dio hasiera denboraldiari (2-1)
Toni Martinezek estreinatu du markagailua babazorroentzat eta Tenagliak sartu du garaipenaren gola luzapenean.
2025/08/17 - 00:32
Eibarrek bere lehendabiziko puntua lortu du Malagan (1-1)
Armaginak Javier Martonek sartutako golari esker aurreratu dira markagailuan, baina baloia atzetik ateratzerakoan huts egin dute gero, eta Malagak akats hori baliatu du markagailua berdintzeko.
2025/08/05 - 12:23
Liverpool vs Athletic Club lehia bikoitzeko golak
Zuri-gorriek galdu egin dituzte Ingalaterrako taldearen kontra Anfielden jokatutako lagunarteko neurketa bi-biak. Lehenengo norgehiagokan 4-1eko emaitzarekin nagusitu da Liverpool. Bigarren partidan 3-2 galdu du Athleticek.
2025/07/26 - 23:01
Athleticek ezin izan du PSV menderatu (2-1)
Athleticek 2-1 galdu du PSV-ren aurka. Partida gogorra jokatu dute zurigorriek. PSV-k koxka bat gorago dagoela erakutsi du, baina azterketa ona izan da Athleticentzat erritmoa hartzen joateko.
2025/07/26 - 17:18
Alavesek Castellori irabazi dio Marianoren bi golekin (1-2)
Babazorroek 1-2 irabazi dute Castellonen eta bi golak Marianok sartu ditu. Horrela, bi garaipen lortu ditu orain arte jokatutako aurredenboraldiko bi partidetan.
2025/07/25 - 16:58
Realak 1-2 menderatu du Yokohama FC, Oskarssonek bi golak sartuta
Talde txuri-urdineko aurrelariak lehen zatian sartu ditu bere bi golak: lehena, buruz; bigarrena, penaltiz. Yokohama FC taldeak azken minutuetan egin du 1-2koa.
2025/07/23 - 01:34
Alaves Athletici gailendu zaio, 1-0, eta 2025eko Guardiako Hiribilduko Trofeoa irabazi du
Selu Diallok sartu du, bigarren zatiko aurreneko minutuan, Chacho Coudeten taldeari garaipena eman dion gola. Lagunarteko partida honetan, bi taldeek, eta udalerriak berak, Oscar de Marcos omendu dute.
2025/07/21 - 20:09
Realak 1-0 galdu du V-Varen Nagasakiren aurka, Japonian jokatu duen lehenengo lagunartekoan
Japoniako taldeak 79. minutuan egin du partidako gol bakarra; Kasayanagik sartu du.
2025/06/23 - 01:19
Manex Gibelaldek sartu du Sanseren gola penaltiz
Luzapeneko bigarren zatia hasi eta jarraian, Nasticeko defentsak eskuaz jo du baloia area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Gibelaldek sartu du gola hamaika metroetatik.
2025/06/20 - 15:03
Atletico Madrilek Seattle kanporatu du (1-3)
Zuri-gorriek astelehenean jokatuko dute munduko txapelketako final-zortzirenetarako txartela, Brasilgo Botafogoren aurka, Los Angelesen.
2025/06/20 - 14:58
Botafogok mendean hartu du PSG, eta B multzoko lider jarri da (1-0)
Paris Saint-Germain Europako txapeldunak Botafogo 2024ko Libertadores Kopako txapeldunaren aurka galdu du. Brasilgo taldeak Kluben Munduko Txapelketa irabazteko faboritoetako baten mailan dagoela erakutsi du.
2025/06/17 - 12:38
Boca Juniorsek eta Benficak bina berdindu dute, Portugaleko taldeak emaitza irauli ostean (2-2)
Bestetik, Chelseak Los Angeles menderatu du, 2-0; Flamengok ere emaitza berberarekin irabazi dio Esperance taldeari.