Golak
2025/05/12 - 01:01
Budimirrek puntu bat eskuratu du Osasunarentzat Betisen aurka (1-1)
Cucho Hernandezek eta Ante Budimirrek sartu dituzte golak, puntu banaketarekin bukatu den eraginkortasun gutxiko partidan.
2025/05/11 - 22:35
Athleticek gora begira hasi du aste erabakigarria, eta Alaves amildegi-ertzean geratu da (1-0)
Derbia oso trabatua izan da, joko gutxikoa, eta, azkenean, Manu Sanchezek bere atean sartutako gol batekin nagusitu da Athletic. Jaitsiera postuetatik puntu batera geratu da Alaves.
2025/05/11 - 21:25
Barçak Real Madril garaitu du Liga erabakitzeko klasiko eroan (4-3)
Kataluniako taldeak 0-2ko markagailua irauli du lehen zatian, eta ia erabakita utzi du Liga.
2025/05/11 - 17:36
Eibarrek ezin izan du garaipena lortu Yerai Martinen azken partidan Ipuruan
Eibarrek denboraldi osa ona egin du, baina ezin izan du Atletico menderatu Ipuruan, Yerai Martin entrenatzailearen azken partidan. Madrilgo taldeak garaipena behar zuen Txapeldunen Liga jokatzeko hirugarren tokia ziurtatzeko, eta ez du barkatu: 0-2 gailendu da.
2025/05/11 - 17:21
Athleticek Espanyoli irabazi dio, baina Txapeldunen Liga jokatzeko aukerarik gabe geratu da
Athleticek 1-0 irabazi dio Espanyoli, baina Atleticok garaipena lortu du Ipuruan, 0-2, eta, horrenbestez, Bilboko taldea aukerarik gabe geratu da datorren denboraldian Txapeldunen Liga jokatzeko, Madrilgo taldeak lau puntuko aldea ateratzen baitio Liga bukatzeko jardunaldi bakarra falta denean.
2025/05/11 - 01:03
Sorlothen poker batek Reala hondoratu du ordu erdian (4-0)
Norvegiarrak talde txuri-urdinaren animoak eten ditu, hiru gol lau minutuan eginez Ligako historiako hat-trick azkarrena lortuta. Gainera, ordu erdira laugarrena egin du.
2025/05/06 - 01:33
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 38. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita hemezortzigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/05/06 - 01:31
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 34. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamalaugarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/05/04 - 17:14
Athleticek atzerapausoa eman du Txapeldunen Ligarako lehian, Atleticoren aurka galduta (1-0)
Athleticek 1-0 galdu du Atletico Madrilen aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, eta, ondorioz, Madrilgo taldea lau puntura joan zaio Txapeldunen Ligarako postua eskuratzeko lehian.
2025/05/03 - 23:21
Bautistaren kaleratzeak eta Panichelliren golak Eibarren porrota ekarri dute Ipuruan (0-1)
Argentinarrak partidako 90. minutuan egin du gola, jokoan zeuden hiru puntuak Mirandesi emateko.
2025/05/03 - 23:01
Realak amaiera eman dio bolada txarrari, Espanyol aise menderatuta (0-3)
Hamaika partidaren ostean, Realak garaipenaren zaporea dastatu du berriro, Espanyol 0-3 menderatuta. Amaiur, Franssi eta Nerea Eizagirre izan dira golegileak.
2025/05/03 - 20:32
Osasunak porrot egin du La Ceramicako gol festan (4-2)
Vila-real oso eraginkorra izan da erasoko jokoan, eta Vicente Morenoren taldeak hiru gol jaso ditu lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, emaitza itxuratzea lortu dute gorritxoek, Ruben Garciak eta Aimar Orozek sartutako golei esker.
2025/05/03 - 16:54
Amaitu da Eibarren bolada ona etxetik kanpo (2-0)
Eibarrek bederatzi jardunaldi zeramatzan etxetik kanpo galdu gabe, baina gaur Yerai Martinen taldeak 2-0 galdu du Valentzian, F Ligako azken sailkatuaren zelaian.
2025/04/30 - 01:10
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 37. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita hamazazpigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/04/27 - 23:16
Bosgarren berdinketa jarraian Eibarrentzat, bana eginda Teneriferen aurka (1-1)
Armaginek aurrea hartu dute lehen zatian Jon Guruzetaren golari esker, baina Enric Gallegok markagailua berdindu du bigarrenean. Tenerifek beste gol bat sartu du aurretik, baina gola baliorik gabe geratu da, Eibarrentzat puntu bat ziurtatuz.
2025/04/27 - 22:28
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 26. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita seigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/04/27 - 22:25
Realak ez du norabidea aurkitzen, eta azken sailkatua den Valentziaren aurka galdu du (0-2)
Dagoeneko 12 partida jarraian daramatzate txuri-urdinek garaipenik gabe, Zubietan Valentziaren aurka 0-2 galduta, F Ligako 27. jardunaldian. Penalti bat huts egin dute, eta valentziarrak nagusitu dira Mariana Marti eta Emma Martinen golei esker.
2025/04/27 - 16:57
Athleticek bolada onean jarraitzen du San Mamesen Tenerife menderatuta (2-0)
Athleticek Atletico Madrilen arrastoari eutsi dio Txapeldunen Ligako azken postua lortzeko lehian, San Mamesen Costa Adeje Tenerife 2-0 garaituta, bigarren zatiaren hasieran Irene Oguizak eta Daniela Agotek sartutako golei esker.
2025/04/26 - 22:50
Eibarrek mailari eustea ziurtatu du Espanyolen aurka berdinduta (1-1)
Eibarrek F Ligan jarraituko du datorren denboraldian, Espanyolen aurka berdindu ondoren (1-1). Armaginak aurretik jarri dira Mariana Cerrok penaltiz sartutako golari esker, baina azken minutuetan Julia Guerrak markagailua berdindu du.
2025/04/25 - 13:41
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 33. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamahirugarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.