Golak
2025/05/25 - 23:03
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 41. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako 41. jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/05/25 - 01:18
Osasuna Europatik gol bakarrera geratu da Alavesen aurka (1-1)
Carlos Vicentek penaltiz sartutako golak eta Raul Garcia de Harok sartutakoak puntuak banatu, eta gorritxoak Europako lehiaketa batean lehiatu ezinik utzi dituzte, Rayoren berdinketaren eta Celtaren garaipenaren ondoren.
2025/05/24 - 20:44
Realak porrot batekin esan dio agur egindako denboraldi kaskarrari (2-0)
Mbappek egin ditu neurketako bi golak, Imanol Alguacilek talde donostiarra aulkitik zuzendu duen azken partidan.
2025/05/20 - 01:13
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 40. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako berrogeigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/05/19 - 00:01
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 37. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamazazpigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/05/18 - 23:45
Realak Gironari irabazita esan dio agur Imanoli, Anoetan (3-2)
Aurten jokatutako azken partidan Realekoak izan dira nagusi, Pablo Marinek, Oyarzabalek penaltiz eta Arkaitz Mariezkurrenak egindako golei esker.
2025/05/18 - 23:10
Osasunak mendean hartu du Espanyol, baina Europako postuak azken jardunaldian erabakiko dira (2-0)
Rayo Vallecanok Celtaren aurka 1-2 irabazita, Osasuna Konferentzia Ligarako sailka daiteke, baita Europa Ligarako ere.
2025/05/18 - 23:04
Alavesek lehen mailan jarraituko du datorren denboraldian, Valladoliden garaipena lortuta (0-1)
Kike Garciak egin du babazorroen gola, penaltiz, lehen zatian. Norgehiagokaren azken txanpan, Valladolidek aurrera jo du, eta Alavesek sufritu egin du emaitzari eusteko.
2025/05/18 - 23:00
Athleticek laugarren postua ziurtatu du Valentziaren aurka (0-1)
Berenguerrek bigarren zatian sartutako gol ikusgarriak zuri-gorrien garaipena ziurtatu du, eta Liga laugarren postuan amaituko dute.
2025/05/18 - 17:18
Tenerifen jipoia jasota esan dio agur Realak denboraldiari (4-1)
Realak 4-1 galdu du Costa Adeje Teneriferen aurka etxetik kanpo jokatu duen partida. Gol guztiak lehen zatian jaso ditu. Txuri-urdinen gola, berriz, Lucia Pardok egin du bigarrenean. Horrenbestez, Realak zazpigarren tokian amaitu du F Liga.
2025/05/18 - 17:13
Eibarrek garaipenarekin itxi du bere denboraldirik onena
Eibarrek bere historiako denboraldirik onena itxi du, Sevilla 1-3 garaituta eta F Liga 8. postuan amaituta. Pizarroren bi golek eta Ojedaren beste batek eman diete garaipena armaginei Yerai Martinen azken partidan.
2025/05/17 - 21:08
Eibarrek berriz irabazi du Ipuruan (1-0), bi hilabete geroago
Corpasek penaltiz sartu du Burgos mendean hartzeko balio izan duen gola. Sierrari txartel gorria atera ostean, talde bisitaria hamarrekin geratu da.
2025/05/16 - 22:27
Hansi Flicken Bartzelonak Liga bereganatu du, Lamine Yamalek gol ikusgarria eginda
Bartzelonak garaipena behar zuen Espanyolen aurka bere 28. Liga eskuratzeko, eta ez zuen hutsik egin. Lamine Yamal eta Fermin izan ziren golegileak.
2025/05/16 - 01:56
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 36. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamaseigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/05/16 - 01:29
Athleticek Getafe garaitu eta Txapeldunen Liga jokatuko du (0-2)
Betisen berdinketaren ondoren, nahikoa zuen Coliseum zelaian puntu bat lortzea, baina Guruzetak eta Vivianek bigarren zatian sartutako golekin modurik onenean sailkatu da Europako txapelketa nagusirako.
2025/05/15 - 23:01
Catenak eta Budimirrek Europara hurbildu dute Osasuna (2-0)
Atletico Madrili irabazi dio oso partida borrokatuan, eta Europako postuak markatzen dituen Rayo Vallecanorekin berdinduta geratu da sailkapenean.
2025/05/14 - 23:18
Alavesek Valentzia menderatu du (1-0), eta urrezko hiru puntu eskuratu ditu mailari eusteko lehian
Joan Jordanek, penaltiz, 79. minutuan, Cacho Coudeten taldeari garaipena eman dion gola sartu du. EA Sports Liga amaitzeko soilik bi partida gelditzen direla, Alavesek, 38 puntu dituela, lau puntura dauka Leganes, alegia, jaitsierako lehen postuan dagoen taldea.
2025/05/14 - 00:22
Realak ezin izan du Celtaren aurka (0-1), eta ez da hurbildu Europako postuetara
Alfonek, 44. minutuan, Galiziako taldeari garaipena eman dion gola egin du. Realak, bigarren zatian bereziki, gogo handiz bultzatu du, golaren bila, baina ez du saririk izan, eta ezin izan da gerturatu nazioarteko txapelketaren baterako txartela ematen duten postuetara.
2025/05/13 - 01:09
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 39. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita hemeretzigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/05/12 - 01:23
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 35. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamabosgarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.