Golak
2025/10/27 - 13:14
Alavesek azken hasperenean galdu du Rayoren aurka (1-0)
Alemaok luzapenean sartu du garaipenerako gola, eta partida on baten ondoren, saririk gabe utzi ditu babazorroak.
2025/10/27 - 13:13
Osasunak denboraldiko lehen partida galdu du Sadarren, Celtaren mesedetan (2-3)
Budimirrek bi gol sartu ditu, baina binakoarekin, aurrelari kroaziarrak penalti batean huts egin du, eta, azken txanpan, Galiziako taldeak 2-3koa egin du. Celtaren lehen garaipena da ligan.
2025/10/26 - 22:05
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 10. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 10. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/10/26 - 20:06
Real Madril-Bartzelona (2-1): golak, polemika eta jokaldirik onenak
Etxeko taldearen golak Mbappek eta Bellinghamek egin dituzte; bisitariena, berriz, Ferminek.
2025/10/26 - 17:39
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 11. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/10/25 - 23:00
Sansek etxetik kanpo puntuak lortu ezinik jarraitzen du
Jon Ansotegiren taldeak 1-0 galdu du Burgosen, eta jaitsierako postuetan segitzen du. David Gonzalezek sartu du gola, penaltiz, neurketaren azken txanpan.
2025/10/25 - 22:38
Athleticek galdu egin du Getaferen aurka, partida oso kaskarra eginda (0-1)
Mayoralek sartu du partidako gol bakarra, lehoien partida gris batean.
2025/10/25 - 20:53
Eibarrek eta Leganesek hutsean berdindu dute Ipuruan (0-0)
Armaginek gola egiteko aukera argiak izan dituzte, baina bisitarien atezaina oso ziur aritu da atepean.
2025/10/25 - 01:07
Reala garaipenaren bidera itzuli da (2-1)
Txuri-urdinek 2-1 irabazi diote Sevillari Oyarzabalen bi golei esker, eta Realak denboraldi honetako bigarren garaipena lortu du etxean horrela.
2025/10/20 - 11:55
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 9. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 9. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/10/20 - 11:44
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/10/19 - 20:37
Realak puntu eskasa lortu du hamarren kontra Balaidosen, eta zuloan segitzen du (1-1)
Txuri-urdinak 1-0 galtzen hasi dira, baina Celta hamar jokalarirekin geratu da atsedenaldia heldu baino lehen. Realak partidaren azken minutuan berdindu du markagailua, Carlos Solerrek buruz gola eginez.
2025/10/19 - 18:53
Athleticek puntu bat atera du Elxen partida eskasa jokatuta, eta erasoan arriskurik sortu gabe (0-0)
Zuri-gorriak ez dira Eder Sarabiaren taldea estutzeko gain izan, eta Unai Simonen geldiketek etxekoen garaipena saihestu dute.
2025/10/19 - 17:46
Reala nagusitasunez gailendu da Ipuruan (0-3)
Eibarrek ondo eutsi dio Realari lehen zatian, baina Edna Imadek partida erabakita utzi du atsedenaldiaren ostean, bi gol sartuta. Hirugarrena Lavogezek egin du, neurketaren azken minutuan.
2025/10/19 - 01:05
Osasunak ezin izan dio eutsi Atleticoren erasoari, eta etxetik kanpo punturik lortu gabe jarraitzen du (1-0)
Almadak sartu du partidako gol bakarra, eta gorritxoek kanpoan punturik lortu ezinik jarraitzen dute.
2025/10/18 - 22:14
Athleticek irabazi ezinda jarraitzen du (0-0)
Zuri-gorriek golik gabeko berdinketa lortu dute Alhama igo berriaren etxean. Ondorioz, lehenengo geldialdira garaipenik gabe iritsi dira, 5 berdinketa eta 3 porrot erdietsita.
2025/10/14 - 10:22
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/10/12 - 22:53
Real Madrilek Athletic garaitu du San Mamesen, eta jaitsiera postuetan da (1-4)
Real Madrilek Athletic jipoitu du, 1-4, San Mamesen, ia 10.000 zaleren aurrean, F Ligako 7. jardunaldian. Hortaz, zuri-gorriak azken-aurreko postuan dabiltza.
2025/10/12 - 21:43
Eibarrek eta Castellok hutsean amaitu dute Ipuruan (0-0)
Bi taldeek gola egiteko aukera argiak izan dituzte, baina Magunagoitiaren geldiketa bikainek eta aurrelarien punteria faltak ezinezko bihurtu dute gola egitea.
2025/10/12 - 16:55
Eibarrek azken minutuetan irabazi du Teneriferen aurkako partida (0-1)
Denboraldiko partidarik biribilena egin dute armaginek Kanaria aldean, eta Carmen Alvarezek 86. minutuan egindako golari esker eskuratu dituzte hiru puntuak.