Golak
2025/08/17 - 00:32
Eibarrek bere lehendabiziko puntua lortu du Malagan (1-1)
Armaginak Javier Martonek sartutako golari esker aurreratu dira markagailuan, baina baloia atzetik ateratzerakoan huts egin dute gero, eta Malagak akats hori baliatu du markagailua berdintzeko.
2025/08/05 - 12:23
Liverpool vs Athletic Club lehia bikoitzeko golak
Zuri-gorriek galdu egin dituzte Ingalaterrako taldearen kontra Anfielden jokatutako lagunarteko neurketa bi-biak. Lehenengo norgehiagokan 4-1eko emaitzarekin nagusitu da Liverpool. Bigarren partidan 3-2 galdu du Athleticek.
2025/07/26 - 23:01
Athleticek ezin izan du PSV menderatu (2-1)
Athleticek 2-1 galdu du PSV-ren aurka. Partida gogorra jokatu dute zurigorriek. PSV-k koxka bat gorago dagoela erakutsi du, baina azterketa ona izan da Athleticentzat erritmoa hartzen joateko.
2025/07/26 - 17:18
Alavesek Castellori irabazi dio Marianoren bi golekin (1-2)
Babazorroek 1-2 irabazi dute Castellonen eta bi golak Marianok sartu ditu. Horrela, bi garaipen lortu ditu orain arte jokatutako aurredenboraldiko bi partidetan.
2025/07/25 - 16:58
Realak 1-2 menderatu du Yokohama FC, Oskarssonek bi golak sartuta
Talde txuri-urdineko aurrelariak lehen zatian sartu ditu bere bi golak: lehena, buruz; bigarrena, penaltiz. Yokohama FC taldeak azken minutuetan egin du 1-2koa.
2025/07/23 - 01:34
Alaves Athletici gailendu zaio, 1-0, eta 2025eko Guardiako Hiribilduko Trofeoa irabazi du
Selu Diallok sartu du, bigarren zatiko aurreneko minutuan, Chacho Coudeten taldeari garaipena eman dion gola. Lagunarteko partida honetan, bi taldeek, eta udalerriak berak, Oscar de Marcos omendu dute.
2025/07/21 - 20:09
Realak 1-0 galdu du V-Varen Nagasakiren aurka, Japonian jokatu duen lehenengo lagunartekoan
Japoniako taldeak 79. minutuan egin du partidako gol bakarra; Kasayanagik sartu du.
2025/06/23 - 01:19
Manex Gibelaldek sartu du Sanseren gola penaltiz
Luzapeneko bigarren zatia hasi eta jarraian, Nasticeko defentsak eskuaz jo du baloia area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Gibelaldek sartu du gola hamaika metroetatik.
2025/06/20 - 15:03
Atletico Madrilek Seattle kanporatu du (1-3)
Zuri-gorriek astelehenean jokatuko dute munduko txapelketako final-zortzirenetarako txartela, Brasilgo Botafogoren aurka, Los Angelesen.
2025/06/20 - 14:58
Botafogok mendean hartu du PSG, eta B multzoko lider jarri da (1-0)
Paris Saint-Germain Europako txapeldunak Botafogo 2024ko Libertadores Kopako txapeldunaren aurka galdu du. Brasilgo taldeak Kluben Munduko Txapelketa irabazteko faboritoetako baten mailan dagoela erakutsi du.
2025/06/17 - 12:38
Boca Juniorsek eta Benficak bina berdindu dute, Portugaleko taldeak emaitza irauli ostean (2-2)
Bestetik, Chelseak Los Angeles menderatu du, 2-0; Flamengok ere emaitza berberarekin irabazi dio Esperance taldeari.
2025/06/16 - 13:26
PSG aise nagusitu zaio Atletico Madrili (4-0), eta Bayernek erakustaldia eman du Aucklanden kontra (10-0)
2025eko Kluben Munduko Txapelketako B multzoko 1. jardunaldian Paris Saint-Germainek 4-0 irabazi dio Atletico Madrili. Horrez gain, C multzoko estreinako jardunaldian, Bayern Munichek 10-0eko emaitzarekin menderatu du Auckland City.
2025/06/16 - 11:43
EA Sports Ligara igotzeko play-offetako Mirandes-Oviedo finalaren laburpena eta golak
Hemen dituzue ikusgai EA Sports Ligara igotzeko play-offetako Mirandes-Oviedo finaleko jokaldi onenak eta laburpena.
2025/06/13 - 01:16
LaLiga EA Sportsera igotzeko play-offetako itzuliko partidetako golak
Hemen dituze ikusgai LaLiga EA Sportsera igotzeko play-offetako itzuliko partidetako golak, jokaldi onenak eta laburpenak.
2025/06/09 - 13:15
LaLiga EA Sportsera igotzeko play-offetako joaneko partidetako golak
Hemen ikus ditzakezue LaLiga EA Sportsera igotzeko play-offetako joaneko partidetako golak, jokaldi onenak eta laburpenak.
2025/06/03 - 19:14
Sucicek Atletico Madrili Anoetan sartutako gola, 2024-2025 EA Sports Ligako onena
Luka Sucic Realeko jokalariak Atletico Madrilen kontrako lehen itzuliko lehian sartu zuen gola, banakoa (1-1) ekarri zuena, hautatu du EA Sports Ligak denboraldiko golik onena gisa.
2025/06/02 - 11:14
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 42. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako 42. jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/05/26 - 01:27
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 38. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 38. jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/05/26 - 01:14
Athleticek galdu egin du Barçaren aurka De Marcosen agurrean (0-3)
Lewandowskiren bi golek eta Del Olmok penaltiz sartutako beste batek denboraldia porrotarekin ixtea eragin dute, De Marcosen agurraren partidan.
2025/05/25 - 23:15
Eibarrek gol festarekin esan dio agur Ipuruari
Eibarrek 4-1 menderatu du Kordoba. Lehen zatian, Andaluziako taldea hobeto aritu da, baina armaginak oso eraginkorrak izan dira gaurkoan. Corpas, Bautista (2) eta Chema izan dira golegileak.