Gipuzkoa Basket
2021/05/10 - 01:24
Acunsak ezin dio Baxi Manresa gainditu (91-83)
Baxi Manresak denboraldiko hamaseigarren garaipena lortu du Acunsa GBCren aurka (93-81). Gipuzkoarrek 7 garaipenekin jarraitzen dute eta oso zail dute Endesa Ligan jarraitzea.
2021/05/04 - 19:28
Endesa Ligako fase erregularra maiatzaren 23an amaituko da
Maiatzaren 8an eta 9an jokatuko da 36. jardunaldia, hilaren 10etik 18ra artean atzeratutako partiden txanda izango da, 19, 20 eta 21 egunetan jokatuko da 37. jardunaldia, eta azken jardunaldia, 23an.
2021/04/29 - 14:02
Lenovo Tenerife - Acunsa GBC, hil edo biziko partida
Gipuzkoarrek 21:15ean jokatuko dute, Baskonia, maiatzaren 11n jokatuko du eta Bilbao Basketen partidak bertan behera geratu dira beste positibo baten ondorioz.
2021/04/27 - 00:17
Xabi Oroz 6-8 hilabete egongo da jokatu ezinda, belauneko lesio larriagatik
Gipuzkoa Basketeko kapitainak belauna bihurritu zuen larunbatean UCAM Murtziaren aurka jokatutako partidan (78-88).
2021/04/26 - 22:00
Covidarengatik atzeratutako GBC - Baskonia derbia maiatzaren 5ean jokatuko da
Hasiera batean larunbat honetan jokatzekoa bazen ere, maiatzeko lehendabiziko asteazkenera aldatu dute. Neurketa 20:30etik aurrera jokatuko da.
2021/04/25 - 13:52
Acunsa Gipuzkoa Basketek galdu egin du UCAM Murtziaren aurka (78-88)
Gipuzkoarrek sailkapeneko zuloan jarraitzen dute etxean murtziarren aurka galdu ostean, Endesa Ligako 33. jardunaldiko partidan.
2021/04/19 - 15:40
Putzutik ezin atera
Acunsa Gipuzkoa Basket eta RETAbet Bilbao Basket sailkapeneko azken bi postuetan daude eta geroz eta jardunaldi gutxiago falta dira denboraldia amaitzeko.
2021/04/19 - 00:52
Acunsa GBC porrotarekin itzuli da Zaragozatik (99-71)
Acunsa GBCk Casademont Zaragozaren aurka galdu du, eta Aragoiko taldeak hiru garaipeneko aldea du sailkapen nagusian.
2021/04/15 - 10:53
Gaur, Baskonia-Estudiantes eta Unicaja-Bilbao Basket
Gipuzkoa Basketek San Pablo taldea gainditu zuen bart Burgosen.
2021/04/15 - 02:22
Gipuzkoa Basketek salbazioa lortzearen ametsa bizirik mantentzen du, Burgosi irabazita
Acunsa GBC taldeak 79-90eko emaitzarekin lortu du garaipena San Pablo Burgosen aurka jokatu duen Endesa Ligako 31. jardunaldiko partidan. Jaitsiera postuetan jarraitzen du, baina salbaziotik gertuago.
2021/04/13 - 21:22
Nicola: ''Konfiantza berreskuratu eta oldarkorrago jokatu behar dugu''
Marcelo Nicola Acunsa GBC taldeko entrenatzaileak, Gipuzkoa Basketek Burgosen aurka asteazkenean jokatuko duen Endesa Ligako 31. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/04/12 - 15:27
Asteburu txarra euskal taldeentzat
TS System Baskoniak UCAM Murtziaren aurka galdu zuen eta Acunsa Gipuzkoak Betis aurkari zuzenaren kontra. Bilbao Basketek ez du jokatu.
2021/04/11 - 01:40
Betisek apur bat gehiago hondoratu du Acunsa GBC (68-91)
Coosur Real Betisek (68-91) Acunsa GBC jipoitu du larunbat honetan, Endesa Ligako 30. jardunaldian, mailari eusteko berebiziko garrantzia zeukan lehian.
2021/04/05 - 01:11
Acunsa Gipuzkoa Basketek Real Madrilen aurka galdu du eta azkena jarraitzen du
Acunsa Gipuzkoa Basketek ezin izan du gauza handirik egin liderraren kontra eta aste bat gehiago jarraituko du sailkapenaren azken postuan (97-71).
2021/03/28 - 00:56
Acunsa GBCk ezin izan dio Obradoirori aurre egin (66-79)
Acunsa Gipuzkoa Basketek galdu egin du Monbus Obradoiroren aurka (66-79). Donostiarrak 6 garaipenekin geratu dira; galiziarrak, berriz, 9 neurketa irabazi dituzte jada.
2021/03/24 - 21:08
Pere Tomasek positiboa eman du koronabirusagatik
Acunsa GBC taldeko gainerako jokalari eta teknikariei egindago frogek emaitza negatiboak eman dituzte.
2021/03/21 - 18:04
Acunsa GBC taldeak Herbalifen etxean galdutako partidaren laburpena (90-81)
Acunsa Gipuzkoa Basketek 90 eta 81 galdu du Endesa Ligako 27. jardunaldiko partidan.
2021/03/15 - 00:09
Gipuzkoa Basketek mailari eusteko borrokari heldu dio berriro (78-60)
Acunsa Gipuzkoa Basketek 78-60 irabazi dio Valentzia Basketi Okouo pibotaren eta Radoncic hegalekoaren partida bikainean oinarrituta, eta mailari eusteko borrokari heldu dio berriro.
2021/03/07 - 01:31
Acunsa GBCk galdu egin du Fuenlabrada aurkari zuzenaren etxean (78-74)
Acunsa GBCk Fuenlabradan galdu du, salbazioa lortzeko aurkari zuzen baten aurka. Donostiarrak aurretik egon dira partidaren zatirik handiena, baina ezin izan dute garaipena eskuratu.
2021/03/01 - 14:43
Baskonia, hirugarren postuan
Endesa Ligako 24 jardunaldi jokatu direnean Baskoniak indarra eta lan talde bikaina erakutsi zuen Fuenlabradaren aurka 3. postua sendotzeko. Bilbao Basketek euskal derbika irabazi zion Gipuzkoari.