Gipuzkoa Basket
2023/06/18 - 20:51
Encinasen eta Motosen adierazpenak Gipuzkoa Basketek igoera play-offeko final-erdietarako partida galdu ostean
Lolo Encinas Gipuzkoa Basketeko (GBC) entrenatzaileak eta Mikel Motos jokalariak igoera play-offeko final-erdietako partidari buruz hitz egin dute.
2023/06/18 - 01:30
Guuk GBCk agur esan dio igotzeko aukerari, finalerdietan San Pablo Burgosekin galduta (64-69)
Donostiarrak aurretik izan dira markagailuan Burgoseko taldeak partida azken laurdenean irauli duen arte. Burgosek Zunder Palencia taldea izango du aurkari finalean.
2023/06/16 - 23:02
Doblas: "Gipuzkoa Basket ondo ari da lanean eta merezi duen lekuan egotea nahi dut"
Guuk Gipuzkoa Basketek ACBra igotzeko final fourra jokatuko du asteburuan, Burgosen. David Doblas 2005 eta 2016 bitartean aritu zen taldean eta kapitaina izandakoa ere bada. Gipuzkoa Basket bizitzen ari den momentuaz hitz egin du EITBk jokalari ohiarekin.
2023/06/15 - 19:26
Guuk Gipuzkoa Basketek larunbatean hasiko du Endesa Ligara igotzeko lauko finala
Guuk Gipuzkoa Basketek Burgosen kontra jokatuko du larunbatean, ekainak 17, talde aurkariaren etxean. Endesa Ligara igotzea da helburua, eta faboritoa den San Pablo Burgos izango dute aurrez-aurre. Lolo Encinas entrenatzaileak ametsa egia bihurtu nahi du.
2023/06/13 - 23:26
ACB Ligara igotzeko Lauko Finala jokatuko du GBCk asteburuan
Donostiarrek finalerdietako partida jokatuko dute larunbatean San Pablo Burgos taldearen aurka. Burgoseko taldea da igoera lortzeko faborito nagusia.
2022/09/01 - 18:55
Gipuzkoa Basketek ekin die entrenamenduei
Egin beharreko fitxaketak egin ondoren, lanera itzuli dira. Bigarren denboraldia egingo du Gipuzkoa Basketek LEB Ligan. Denboraldiaurrean, 13 egunetan bost partida jokatuko ditu.
2022/06/20 - 17:39
Mikel Motosek beste bi denboraldiz jarraituko du Gipuzkoa Basketen
Donostiarrak 121 partida ofizial jokatu ditu, eta zazpigarren denboraldia jokatuko du taldean.
2021/12/21 - 17:32
2021ean saskibaloiak utzi dizkigun momentu azpimarragarrienak
2021ak denetarik utzi digu saskibaloian. Esaterako; Baskoniak urte nahasia izan du, Gipuzkoa Basket jaitsi egin zen Endesa Ligatik, eta Bilbao Basketek mailari eutsi zion. Urtea ona izan da Lointek Gernika eta Bidaideakentzat, eta Pau Gasolek erretiroa hartu du, besteak beste.
2021/10/12 - 23:02
Gipuzkoa Basketek ezin izan du Caceres gainditu Illunben
Urte eta erdi joan eta gero, nahi zuen jarraitzaile orok Ilunbera joateko aukera izan du. Zaleek biziki animatu dute Lolo Encinasen taldea, baina garaipenak ihes egin dio.
2021/10/05 - 16:53
Acunsa GBC eta Juaristi Iraurgi ISB taldeak, prest
Urrezko LEB mailan arituko diren bi euskal taldeek, biak gipuzkoarrak, larunbatean ekingo diote bide berriari. Acunsa GBC-k Almansan jokatuko du eta Juaristi Iraurgik Girona hartuko du etxean, Azpeitian.
2021/09/20 - 18:13
Gipuzkoa Basketek Steinarsson aurkeztu du
Acunsa GBC taldeak Aegir Steinarsson jokalariaren aurkezpena egin du, Donostian. Islandiarra Gipuzkoa Basketek denboraldi honetarako egin duen fitxaketetako bat da.
2021/06/24 - 21:01
Lolo Encinasek zuzenduko du Gipuzkoa Basket datorren denboralditik aurrera
Entrenatzaile donostiarrak bi urterako kontratua sinatu du Acunsa GBC taldearekin, azken bi denboraldietan Bilbao Basketen Alex Mumbruren teknikari laguntzaile izan ostean.
2021/06/24 - 16:21
Ikusleak harmailetara itzuliko dira datorren denboraldian
Futbol zelaiak eta saskibaloi kantxak pandemiaren aurreko egoerara itzuliko dira, hala ere, erkidegoek ikusle kopurua mugatzeko aukera dute.
2021/06/21 - 21:34
Acunsa GBCk zuzendari nagusia eta kirol zuzendaria aurkeztu ditu
Acunsa Gipuzkoa Basketek Ibon Muñoz zuzendari nagusia eta Aitor Uriondo kirol zuzendaria aurkeztu ditu astelehen honetan.
2021/06/04 - 19:49
Acunsa Gipuzkoa Basketek aro berri bati ekingo dio
Ibon Muñoz izango da gipuzkoarren zuzendari nagusia eta, horrez gain, Andy Pankorekin aurreakordioa egin dute klubaren irudia eta babesa izateko.
2021/06/03 - 21:04
Marcelo Nicolak ez du Gipuzkoa Basket zuzentzen jarraituko
Argentinarrak Acunsa GBC taldeko entrenatzaile karguan ez jarraitzea erabaki du klubeko administrazio kontseiluak.
2021/05/25 - 12:04
Jardunaldiko jokaldi onenak
Hirugarren postuan Cheick Diallo Fuenlabradako jokalariak egin duen birrintzea; bigarren lekuan Sergio Garcia eta Pauliren arteko jokaldia eta onena Jordan Davis Murtziako jokalariak sartu duena.
2021/05/23 - 23:49
Acunsa GBCk galdu egin du berriro ACBri agur esan dion egunean (105-71)
Acunsa GBC 105-71 galdu du Morabanc Andorraren etxean, eta sailkapeneko azken postuan bukatu du 7 garaipenekin.
2021/05/19 - 02:03
GBCk azken postuan amaituko du Endesa Liga, Unicajaren aurka porrota jaso baitu
Acunsa Gipuzkoa Basketek 75-81eko emaitzarekin galdu du Unicajaren aurka jokatu duen Endesa Ligako 37. jardunaldiko partida.
2021/05/14 - 01:41
Baskonia, nagusi Gipuzkoa Basketen aurkako derbian
TD Systems Baskoniak garaipena lortu du Acunsa GBC taldearen aurka (63-81) jokatu duen Endesa Ligako 35. jardunaldiko euskal derbian. Urrezko LEB Mailara jaitsi da Gipuzkoa Basket.