Gipuzkoa Basket
2025/09/24 - 00:24
Gipuzkoa Basketek Sergio Garciak zuzentzen duen taldea aurkeztu du
Inveready Gipuzkoa Basketek denboraldi honetarako taldearen aurkezpen instituzionala egin du gaur, Amenabar Arenan. Sergio Garciaren taldearen helburu nagusia zilarrezko mailan finkatzea da.
2025/06/06 - 17:13
Inveready Gipuzkoa Basketek Sergio Garcia entrenatzaile berria aurkeztu du
Entrenatzaile donostiarrak bi denboraldirako sinatu du. 2017tik 2019ra bitarte, Donostiako taldean bigarren entrenatzailea izan zen. 2022tik aurrera, Bilbao Basketen aritu da. Orain, etapa berri honetan, Inveready Gipuzkoa Basket zuzenduko du.
2025/06/04 - 12:16
Sergio Garciak entrenatuko du Gipuzkoa Basket
Entrenatzaile donostiarra taldeko bigarren entrenatzailea izan zen 2017 eta 2019 urteen artean. Orain, datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du.
2025/05/28 - 15:29
Odriozolak Gipuzkoa Basketen entrenatzaile izateari utzi dio
Mikel Odriozolak ez du jarraituko Gipuzkoa Basketen entrenatzaile karguan. Klubak jakinarazi duenez, teknikariak beste denboraldi baterako kontratua zuen, baina atzera egin eta ez du beteko. Odriozolak azalpenak eman ditu.
2024/09/19 - 16:22
Bilbao Basketek Gipuzkoa Basketi irabazi dio, 96-73
Surne Bilbao Basketek Inveready Gipuzkoa Basket hartu du mendean, 96-73, asteazkenean, Donostiako Josean Gasca pabiloian jokatutako lagunarteko partidan. Askatuak kluba omendu dute; izan ere, Donostiako klub historikoa 50. urteurrena ari da ospatzen.
2024/09/19 - 00:12
Bilbao Basketek Gipuzkoa Basket menderatu du, 96-73, Askatuak klubaren 50 urteak ospatu dituen lagunartekoan
Bilboko eta Donostiako taldeak Gascan aritu dira nor baino nor gehiago, Gipuzkoako hiriburuan, asteazkenean. Askatuak historikoak 50 urte betetzen dituen honetan, ospakizun ekitaldien testuinguruan jokatu dute neurketa.
2024/06/19 - 21:59
Xabi Orozek Gipuzkoa Basket utziko du, taldean zortzi denboraldiz jokatuta
Kapitainak prentsaurrekoa eman du asteazkenean, azaltzeko zer dela eta hartu duen erabakia. Orozek ez du zehaztuta non jarraituko duen bere kirol ibilbidea, baina adierazi du uste duela une egokia dela beste proiektu batean hasteko.
2024/04/26 - 01:36
IDK Euskotrenek puntu batengatik galdu du, 59-60, Gascan, eta finalerdiaren bila joango da Valentziara
Azu Muguruzaren taldeak partida ona egin du, aurkari handi baten kontra; hirugarren laurdenean, 40-28koan, hamabi puntuko aldea ere izan du. Valentzia Basket suspertu egin da, eta, azkenean, abantaila duela hasiko du itzuliko neurketa.
2024/03/19 - 12:26
Mikel Odriozola Guuk Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak 2026ra arte berritu du kontratua
Entrenatzaile donostiarra joan den uztailaren 5ean iritsi zen klubera, eta orain adostutakoaren arabera, beste bi denboraldi egingo ditu taldean.
2024/02/28 - 18:46
Pavel Savkov eskoltak Gipuzkoa Basketen jokatuko du, Baskoniak utzita, denboraldiaren amaierara arte
Jokalari errusiarra, 21 urtekoa eta Baskoniako harrobikoa bera, NBA G League txapelketako Birmingham Squadron taldean aritu da azken hilabeteotan, alegia, AEBko Garapen Ligan. Urrezko LEB Ligan ibiliko da hemendik aurrera, Gipuzkoa Basketen.
2024/01/12 - 10:22
Mikel Odriozola: ''Biokimikak irakatsitakoa ere saskibaloian aplikatzen dut''
Mikel Odriozola Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea da eta baita biokimikan lizentziatua ere. Momentuz, zientzia, alde batera utzi badu ere, kimikaz aritu gara berarekin, bai laborategikoaz eta baita kantxakoaz ere.
2023/11/08 - 21:45
Alex Barcello Guuk Gipuzkoako jokalaria seigarren jardunaldiko MVP izendatu dute
Jokalari estatubatuarra oso pozik dago Donostian bizitzen ari den esperientziaz. Azken partidan, 36 puntu eta 50eko balorazioa lortu du.
2023/11/03 - 22:40
Gipuzkoa Basketek eta Askatuakek lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Guuk Gipuzkoa Basketek eta Askatuakek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, harremanak berreskuratu eta normalizazio aro berri bati hasiera emateko. GBCk Askatuaken ibilbide historikoa aitortu nahi izan du, eta, horretarako, armarri ofizialaren erdigunean Askatuaken logoa jarriko dute.
2023/10/03 - 19:00
Mikel Odriozola, GBCko entrenatzailea: ''Play-offetako borrokan egoten saiatu behar dugu''
Odriozolak ostiralean egingo du debut ofiziala Guuk Gipuzkoa Basketen entrenatzaile modura, Urrezko LEB Ligan.
2023/09/19 - 17:27
Gipuzkoa Basketek 2023-24 denboraldirako kamiseta berriak aurkeztu ditu
Guuk Gipuzkoa Basketek urriaren 6an ekingo dio Ligari, Lleidan. Urrezko LEB mailako Euskal Herriko talde bakarra da.
2023/07/26 - 17:00
Gipuzkoa Basketek eta Iraurgik hitzarmena sinatu dute
Bi klubek elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute, dela babesleak lortzeko, dela Gipuzkoan dagoen talentu gaztea bilatu eta horrekin lan egiteko. Gainera, bi taldeetako abonatuek ere etekina aterako dute akordioarekin.
2023/07/05 - 22:09
Mikel Odriozolak zuzenduko du Gipuzkoa Basket datorren denboraldian
Teknikari donostiarra da Guuk Gipuzkoa Basket taldeko entrenatzaile berria. 2022-2023 denboraldian Iraurgi zuzendu zuen. Aurten, GBC zuzentzeko erronkari aurre egingo dio.
2023/06/21 - 19:23
Ibon Muñozek eta Aitor Uriondok ez dute jarraituko Gipuzkoa Basketen
Guuk GBCk jakinarazi duenez, Ibon Muñoz zuzendari nagusiak eta Aitor Uriondo kirol zuzendariak ez dute taldean jarraituko. Uriondok prentsaurrekoa eskaini du denboraldiaren balorazioa egiteko, Natxo Muñoz presidentearekin batera.
2023/06/18 - 20:51
Encinasen eta Motosen adierazpenak Gipuzkoa Basketek igoera play-offeko final-erdietarako partida galdu ostean
Lolo Encinas Gipuzkoa Basketeko (GBC) entrenatzaileak eta Mikel Motos jokalariak igoera play-offeko final-erdietako partidari buruz hitz egin dute.
2023/06/18 - 01:30
Guuk GBCk agur esan dio igotzeko aukerari, finalerdietan San Pablo Burgosekin galduta (64-69)
Donostiarrak aurretik izan dira markagailuan Burgoseko taldeak partida azken laurdenean irauli duen arte. Burgosek Zunder Palencia taldea izango du aurkari finalean.