Munduko Futbol Txapelketa
2022/12/01 - 23:32
Japoniak Espainia garaitu du eta final-zortzirenetara lagunduko du
Espainiarrak multzoko bigarren postuan igaroko dira 2-1 galdu ondoren. Alemaniak etxeko lanak egin ditu Costa Rica garaituz (2-4), baina bere ahalegina saririk gabe geratu da.
2022/12/01 - 21:37
Argentinarrek hirugarrenarekin amesten jarraitzen dute
Argentinako zaleek emozioz bizi izan zuten Qatarreko Munduko Txapelketako final-zortzirenetarako txartela.
2022/12/01 - 21:31
Australiarrak, pozez gainezka sailkapenaren ondoren
Australiako selekzioaren zaleek pozez gainezka ospatu zuten haien taldearen sailkapena Munduko Txapelketako final-zortzirenetara.
2022/12/01 - 00:34
Argentinak eta Poloniak egin dute aurrera C multzoan
Argentinak 0 eta 2 irabazi dio Poloniari eta Mexikok mendean hartu du Saudi Arabia (1-2). Ondorioz, argentinarrek multzoko lehen postua bermatu dute, eta poloniarrak sailkatu dira final-zortzirenetara mexikarrek baino gol bat gutxiago jaso baitute Munduko Txapelketan.
2022/11/30 - 19:26
Australiak ezustekoa eman du eta final-zortzirenetara sailkatu da Frantziarekin batera
Australiako selekzioak mendean hartu du Danimarka (1-0) multzoen faseko azken jardunaldian eta final-zortzirenetan egongo da D multzoko bigarren sailkatu gisa. Frantziak aurrera egin du lider moduan Tunisiaren kontra galdu egin duen arren (1-0). Danimarka eta Tunisia kanporatuta geratu dira.
2022/11/30 - 00:18
B multzoko Ingalaterra eta Estatu Batuak, final zortzirenetan
Multzoko lehen eta bigarren sailkatuak, Senegal eta Herbehereen aurka arituko dira hurrenez hurren.
2022/11/29 - 19:50
Herbehereak eta Senegal, A multzoko sailkatuak
Senegalek garaipena behar zuen eta Ekuadorren aurka 2 eta 1 irabazita lortu du sailkapena, hegoamerikarrak kanporatuz. Qatarrek, anfitrioiak, bigarren jardunaldian galdu zituen aurrera egiteko aukera guztiak.
2022/11/28 - 23:26
Zale batek berdegunera jauzi egin du LGTBI bandera eskuan zuela Portugal – Uruguai partidan
Zaleak 51. minutuan egin du jauzi, bandera eskuan zuela, eta kamisetan inskripzio bat zuela, emakume irandarrentzako errespetua eskatuz.
2022/11/28 - 21:33
Brasilek irabazi egin dio Suitzari, eta final-zortzirenetara sailkatu da (1-0)
Titek zuzentzen duen taldeak bitik bi garaipen lortu ditu, eta G multzoko buruan dago.
2022/11/28 - 19:45
Ghanak garaipena erdietsi du Hego Korearen aurka (2-3)
Iñaki Williamsek 90 minutuak jokatu ditu bere selekzioak Asiako taldearen aurka lortutako garaipenean.
2022/11/28 - 17:59
Kamerunek eta Serbiak berdindu egin dute neurketa zoro batean (3-3)
Puntu banarekin geratu dira selekzio biak sailkapenean, baina bizirik helduko dira multzoen faseko azken jardunaldira.
2022/11/27 - 23:32
Espainiak berdindu egin du Alemaniarekin, eta gertu ditu final-zortzirenak (1-1)
Füllkrugen gol batek gorrien garaipena zapuztu du. Dena den Luis Enriqueren taldea multzoko liderra da, eta eskura dauka hurrengo kanporaketara sailkatzea.
2022/11/27 - 20:03
Kroaziak Kanada jipoitu du, eta aurrera egiteko aukerarik gabe utzi du Iparramerikako taldea (4-1)
Kanadarrak izan dira markagailua irekitzen lehenak Davisen golari esker, Munduko Txapelketako golik azkarrena, baina kroaziarrek partidaren kontrola hartu dute, markagailuari buelta emanez eta aurkaria final-zortzirenetara heltzeko aukerarik gabe utziz.
2022/11/27 - 14:46
Costa Ricak sufritutako garaipena lortu du Japoniaren aurka (0-1)
Fullerrek 80. minutuan sartutako golak garaipena eman dio Erdialdeko Amerikako taldeari. Partida irabazita, bete-beetan sartu da Costa Rica E Multzoan aurrera egiteko lehian. Japoniarrei, ordea, ihes egin die sailkapena bideratzeko aukera paregabeak.
2022/11/26 - 23:56
Messi jokoan nagusitu da, Mexiko gainditu eta amesten jarraitzeko (2-0)
Garaipen honekin, Argentina C Multzoko bigarren postuan kokatu da eta bere esku dago final-zortzirenetarako txartela lortzea.
2022/11/26 - 20:41
Frantzia, final-zortzirenetarako lehen sailkatua Danimarkari irabazita (2-1)
Egungo munduko txapeldunak Mbapperen bi golei esker lortu du sailkapena partida zirraragarri baten ostean garaipena lortuta.
2022/11/26 - 18:45
Poloniak irabazi egin dio Saudi Arabiari (2-0) eta estreinako garaipena bereganatu du Munduko Txapelketan
Poloniako selekzioa 2-0eko emaitzarekin nagusitu da C multzoko bigarren jardunaldiko partidan. Zielinski eta Lewandowski izan dira golegileak.
2022/11/26 - 00:06
Ingalaterra eta Estatu Batuak hutsean geratu dira oso partida parekatuan (0-0)
Talde ingelesak ezin izan du berdinketatik pasa bere Munduko Txapelketan bizirik mantentzen den Estatu Batuen aurka.
2022/11/25 - 20:17
Berdinketa Herbehereen eta Ekuadorren arteko partidan (1-1)
Bana berdinduta amaitu da A multzoko bigarren jardunaldia itxi duen norgehiagoka. Emaitza honen ondorioz, Qatar aurrera egiteko aukera gabe geratu da.
2022/11/25 - 18:32
Senegalek garaipena lortu eta Qatar hondoratu du (1-3)
Horrela, Afrikako selekzioak lehen puntuak lortu ditu Munduko Txapelketan, eta anfitrioiari gauzak zaildu zaizkio.