Eurokopa 2025
2021/06/16 - 22:39
Galesek final-zortzirenetara sailkatzeko aurrerapausoa eman du
Turkiaren aurka garaipena lortu du Galesek (0-2) Eurokopao A multzoko bigarren jardunaldiko partidan. Britainia Handiko selekzioak lau puntu pilatu ditu bi neurketa jokatu ostean.
2021/06/16 - 19:37
Errusiak lehen garaipena lortu du, Finlandia mendean hartuta
Eurokopako B multzoko bigaren jardunaldiko partidan Errusiako selekzioak 0-1eko emaitzarekin irabazi dio Finlandiari. Miranchukek sartu du neurketa erabaki duen gola.
2021/06/15 - 14:27
Eriksen: "Ondo nago, eskerrik asko bidalitako mezu guztiengatik"
Danimarkako jokalariak bere lehen adierazpenak egin ditu larunbateko bihotz-biriketako geldialdia eta gero.
2021/06/15 - 11:41
Poloniak 1-2 galdu du Eslovakiaren aurka, hamar jokalarirekin
Lehen gola Wojciech Szczesnyk egin du bere atean; ondoren, Karol Linettyk markagailua parekatu du, eta Milan Skriniarrek 1-2koa jarri du, 69. minutuan.
2021/06/15 - 10:58
Patrick Shickek garaipena eman dio Txekiar Errepublikari Eskoziaren aurka (0-2)
Leverkuseneko aurrelariak Coufalen erdiraketa on bat ongi aprobetxatu du atsedenaldiaren atarian; bigarren gola, zelai erditik, izugarria izan da.
2021/06/15 - 10:49
Espainiaren eta Suediaren arteko berdinketa
Hutsean amaitu zen Sevillako La Cartujan jokatutako neurketa. Larunbatean Poloniaren aurka jokatuko du Luis Enriqueren taldeak.
2021/06/14 - 11:44
Herbehereetako selekzioak Ukraina menderatu du partida zirraragarri batean (3-2)
Lehen zatian ez da golik egon, baina bigarrenean 5 izan dira; etxekoak 2-0 aurreratu dira, Ukrainak markagailua parekatu du, eta herbeheretarrek 85. minutuan jarri dute markagailua alde.
2021/06/14 - 11:23
Austriak historia egin du Mazedoniari irabazita (3-1)
Austriako taldeak lehen garaipena lortu du Eurokopa bateko azken fasean. Mazedoniarentzat estreinaldia izan da txapelketa handi batean.
2021/06/13 - 17:58
B multzoko selekzioetako jokalariak
Multzo hau Belgika, Danimarka, Finlandia eta Errusiako selekzioek osatzen dute.
2021/06/13 - 16:21
Lukakuk Errusia zapaldu du
Aurrelari belgikarrak partida hasi eta 10 minutura izan zuen lehen aukera aprobetxatu zuen eta norgehiagoka amaitu baino lehen 3-0ekoa egin zuen.
2021/06/13 - 14:12
Christian Eriksenek "egonkor" jarraitzen du eta ospitalean segituko du
Danimarkako Futbol Federazioak ohar bat argitaratu du igande honetan, eta bertan adierazten denez, jokalariarekin hitz egiteko aukera izan dute.
2021/06/13 - 01:38
Finlandiak Danimarka garaitu du, Eriksenen ezbeharrak baldintzatutako lehian (0-1)
Bigarren zatian sartutako Pohjanpaloren gola aski izan da Danimarkako taldea azpiratzeko (0-1). Etxekoek penalti bat huts egin dute 74. minutuan.
2021/06/12 - 22:53
Eriksen onik da, Danimarka - Finlandia partidan ezbeharra izan eta gero
29 urteko jokalari danimarkarra berdegunera erori da eta ospitalera eraman dute. UEFAk ohar batean adierazi duenez, Christian Eriksen "egonkor" dago.
2021/06/12 - 22:32
Christian Eriksen ospitalean eta "egonkor" dago zelaian konortea galdu ostean
Danimarkako selekzioko jokalariak zerraldo erori da Danimarka - Finlandia partida jokatzen ari zela, eta ospitalera eraman behar izan dute berdegunean artatu eta gero.
2021/06/12 - 21:16
Danimarka - Finlandia bertan behera, Christian Eriksenek konortea galdu ostean
Jokalari daniarra lurrera erori da bere selekzioaren erasoko jokaldi batean, eta zelaitik atera behar izan dute berdegunean bertan 15 minutuz artatu eta gero.
2021/06/12 - 20:30
Galesek eta Suitzak berdindu egin dute Eurokopa honetako euren lehen partidan (1-1)
Talde helvetiarrak ia partida osoan zehar agindu du zelaian, baina azken ordu erdian Pageren taldeak eraso egin eta berdinketa lortu du.
2021/06/12 - 19:01
A multzoko selekzioetako jokalariak
Italia, Suitza, Turkia eta Galesko selekzioek osatzen dute multzoa.
2021/06/12 - 01:09
Italiak aise irabazi dio Turkiari Eurokopako estreinako partida (0-3)
Erroman jokatu den Turkiaren eta Italiaren arteko neurketarekin hasi da Eurokopa, eta italiarrak nagusitu dira, 0-3ko emaitzarekin.
2021/06/11 - 22:15
Unai Simonek urtebetetzea ospatu du Espainiako selekzioarekin
Athleticeko atezainak 24 urte bete ditu ekainaren 11n eta Espainiako selekzioko kideek zoriondu egin dute. Espainiak hiru egun barru ekingo dio Eurokopari.
2021/06/11 - 16:48
Italia zoritxarrekoa da Eurokopan
Italia lau aldiz izan da Munduko txapeldun, behin bakarrik Europakoa. Gaur Turkiaren aurka arituko da lehen partidan.