Flandrian Zehar 2026
2024/03/27 - 21:27
Wout van Aertek lepauztai bat eta saihets-hezur batzuk ditu hautsita, Flandrian Zehar proban erorikoa izanda
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari belgikarrak ezingo du Flandriako Itzulia jokatu, igandean, ezta apirilaren 7ko Paris-Roubaix lasterketa eta apirilaren 14ko Amstel Gold Race proba ere. Van Aertek asteazkenean izan du erorikoa.
2024/03/27 - 18:57
Matteo Jorgensonek Flandrian Zehar lasterketa irabazi du; Van Aertek eta Pedersenek erorikoa izan dute
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari estatubatuarrak denboraldiko bigarren garaipena lortu du; izan ere, Paris-Nizan ere nagusitu zen. Wout van Aert taldekideak eta Lidl-Trekeko Mads Pedersenek, besteak beste, proba utzi behar izan dute, eta zalantzazkoa da Flandriako Itzulian izango diren.
2023/03/29 - 23:58
Oier Lazkano bigarren izan da Flandrian Zehar klasikoan, lasterketa bikaina eginda
Movistar taldeko Oier Lazkano euskal txirrindularia bigarren izan da Flandrian Zehar klasikoan. Gasteiztarra eguneko ihesaldian sartu da, eta bigarren amaitu du lasterketa Cristophe Laporte irabazlearekiko 15 segundora.
2023/03/29 - 20:12
Oier Lazkano: ''Oso polita izan da, egun guztia ihesaldian egonda harrapatu egin gaituzte, eta 2. azkenean''
Oier Lazkano Movistar taldeko euskal txirrindularia bigarren izan da Flandrian Zehar klasikoan. Gasteiztarrak EITB Mediarekin hitz egin du helmuga gurutzatu ostean.
2023/03/29 - 20:07
Oier Lazkanok bigarren postua lortu du Flandrian Zehar Klasikoan, eta Christophe Laportek irabazi du
Movistar taldeko txirrindulari gasteiztarra lasterketa markatu duen ihesaldian sartu da, eta azken kilometroetan, Laportek lasterketa buruan zeuden ziklistak harrapatu eta gaindituta, indarra izan du berriro ere erasoa jo eta probako bigarren postua eskuratzeko.
2021/03/31 - 19:19
Van Baarlek irabazi du Flandrian Zehar lasterketa
Herbehereetako txirrindulariak lortu du garaipena Belgikako klasikoaren 75. edizioan.
2021/02/19 - 11:24
Flandriako klasika, "ateak itxita"
Het Nieuwsblad, Nokere Koerse, Flandriako Tourra, Gante-Wevelgem, Flandrian Zehar, Escaldko Sari Nagusia eta Brabanteko Gezia lasterketak zalerik gabe jokatuko dira.
2019/04/02 - 14:32
Flandrian Zehar lasterketa asteazken honetan jokatuko da
2017an lortu zuen UCI World Tour mailara igotzera. Yves Lampaertek irabazi ditu azken bi edizioak.
2018/03/28 - 21:23
Lampaertek bigarrenez jarraian irabazi du Flandrian Zehar klasikoa
Estekan irabazten duen lehenengo txirrindularia da Quick-Step Floors taldeko belgikarra.
2017/03/23 - 11:14
Lampaertek irabazi du Flandrian Zehar lasterketa
Quick Step taldeko txirrindularia eguneko ihesaldiko indartsuena izan da, eta bakarrik helmugaratu da. Gilbert eta Lutsenko sartu dira ondoren, bigarren eta hirugarren.