Fitxaketak
2024/07/20 - 14:00
Naroa Uriarte, Paula Arana eta Amaia Iribarren Athleticeko jokalariek Granadan jokatuko dute, utzita
Hiru irteera horiek kontuan hartuta, Athleticek sei jokalari laga ditu datorren denboraldira begira, aurrez Eider Arana (Eibar), Amaia Martinez (Espanyol) eta Marina Artero (Deportivo) utzi dituela iragarri baitzuen.
2024/07/19 - 17:16
Moussa Diarra: ''Alavesera etortzea erabaki dut, niretzat onena dela pentsatuta''
Alavesek Moussa Diarra aurkeztu du Mendizorrotzan. Toulouse taldean aritu ostean, 2028ra arte sinatu du babazorroekin, eta dagoeneko ezagutu ditu bere taldekideak.
2024/07/19 - 14:56
Eibarrek Alena Peckova futbolari txekiarra fitxatu du, 2026ra arte
Dagoeneko klub armaginak bost fitxaketa egin ditu datorren denboraldirako emakumeen lehen taldea indartzeko.
2024/07/18 - 21:01
Eibarrek Patri Ojeda eta Leire Peña fitxatu ditu
Ojedak 2025eko ekainera arte sinatu du, eta Peña bi denboralditarako iritsi da talde armaginera.
2024/07/18 - 19:12
Alavesek defentsa sendotu du Moussa Diarraren fitxaketarekin
23 urteko frantziarra nazioarteko jokalaria da Maliko selekzioarekin, eta balio anitzeko jokalaria izateagatik nabarmentzen da, ezker hegalean eta erdiko atzelari gisa jardun dezakeelako.
2024/07/17 - 15:43
Eibarrek Ibai Asenjo fitxatu du 2026ra arte
Athletic eta Eibar akordio batera iritsi dira Ibai Asenjo Eibarrera joan dadin.
2024/07/12 - 17:59
Sergio Gomez: ''Oso pozik nago aukeragatik; orain dena eman behar dut''
Realak hegaleko katalana kontratatu du sei denboraldirako. Olinpiar Jokoak 23 urtez azpiko selekzioarekin jokatzeko kontzentratuta dago, eta bertan parte hartu ondoren hasiko da taldekideekin lanean.
2024/07/12 - 17:12
Realak Sergio Gomez fitxatu du, 2030era arte
Donostiako taldeak akordioa itxi du Manchester Cityrekin ezker hegalekoak elastiko txuri-urdina jantz dezan. 8,7 milioi euro ordainduko ditu Realak horren truke.
2024/07/12 - 15:42
Vilariñok 2027ra arte sinatu du kontratua Athleticekin, eta lehen taldearekin egingo du denboraldiaurrea
Maitane Vilariño 22 urteko aurrelariak Athleticen jokatuko du 2027ko ekainaren 30era arte. Bigarren taldean ariko da, baina F Ligan lehiatuko den taldearekin egingo du denboraldiaurrea.
2024/07/05 - 21:38
Alavesek Tomas Conechny fitxatu du, 2028ra arte
Alaveseko jokalari berria uztailaren 8an hasiko da Arabako taldearekin entrenatzen.
2024/07/05 - 20:21
Osasunak Abel Bretones fitxatu du datozen bost denboraldietarako
Nafarroako klubak 2,8 milioi euro ordaindu dizkio Oviedori ezker hegaleko defentsa fitxatzeko. Jokalari asturiarrak 2029ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.
2024/07/05 - 20:20
Lucia Pardok 2026ra arte jokatuko du Realean
Pardok (24 urte) 2021ean sinatu zuen Madrid CFF taldearekin, eta bertan aritu da azken hiru denboraldietan. Nazioartekoa izan da beheko kategorietan Espainiako selekzioarekin. Gainera, 2022an emakumezkoen futbol profesionaleko lehen goleatzailea izan zen.
2024/07/04 - 16:35
Caja Ruralek Javier Ibañez fitxatu du
Ibañez hiru urtez egon da Caja Rural-Alea filialean, eta filialetik maila profesionalera igaro diren 132 txirrindularien taldean sartu da.
2024/06/27 - 18:18
Kutxabank Araskik Bethy Mununga fitxatu du
Hegal-pibot belgikarra Villeneuve taldetik dator, Frantziako txapeldun eta Euroligako finalista izan dena.
2024/06/20 - 18:18
Dani Diezek ez du Baskonian jarraituko
Diezek 117 partidatan jantzi ditu Baskoniako koloreak, 62 Endesa Ligan eta 55 Euroligan.
2024/06/13 - 17:17
Harald Frey joko-antolatzaile norvegiarra da Bilbao Basketen lehen fitxaketa datorren denboraldirako
27 urte ditu eta 1,88 m-ko altuera. Alemaniako Telekom Baskets Bonn taldetik dator Bilbora. Joan den kanpainan 11,4 puntu, 5,1 asistentzia eta 13 puntuko balorazioa lortu zituen batez beste.
2024/06/12 - 20:34
Baskoniak Timothé Luwawu-Cabarrot fitxatu du 2026ra arte
Hegaleko frantziarrak eskarmentu handia du NBAn, eta Asvel Villeurbanne taldetik iritsiko da Gasteizera.
2024/06/03 - 22:18
Real Madrilek Kylian Mbappé aurrelari frantziarra fitxatu du, bost denboralditarako
Jokalaria Paris Saint-Germain taldean aritu da azken urtean eta bertan 256 gol egin ditu jokatutako 308 partidetan. Sei liga irabazi ditu, lau Kopa, bi Ligako Kopa eta hiru Superkopa.
2024/05/23 - 19:36
Ruben Garciak Osasunan jarraituko du 2026ra arte
Jokalari valentziarrak bi denboraldiz luzatu du talde gorritxoarekin zuen lotura, eta beste denboraldi gehigarri bat egiteko aukera izango du.
2024/04/21 - 12:55
Pablo Ibañezek kontratua berritu du Osasunarekin beste denboraldi batez
Erdilari nafarrak automatikoki berritu du kontratua 2025eko ekainaren 30era arte, Osasunaren eta Rayo Vallecanoren arteko partidan 45 minutu baino gehiago jokatuta.