Fitxaketak
2023/07/14 - 21:44
Sorianok Eibarren jokatuko du, Deportivok utzita
Mario Soriano talde armagineko jokalaria izango da 2023-2024 denboraldian. 21 urteko futbolaria Deportivok utzita heldu da Eibarrera.
2023/07/14 - 21:21
Athleticek Nanclares atezaina fitxatu du
Adriana Nanclaresek kontratua sinatu du Bilboko klubarekin 2027ko ekainaren 30era arte. Realetik iritsi da Athleticera.
2023/07/14 - 21:16
Emma Ramirez Realera itzuli da
21-22 denboraldian talde txuri-urdinean egon ondoren, Ramirez Zubietara itzuli da Bartzelonarekin Liga eta Txapeldunen Liga irabazita.
2023/07/14 - 18:16
Khalifa Diopek Baskonian jokatuko du
21 urterekin eta 2,11 metrorekin, azken Eurocup txapelketa irabazi zuen Kanaria Handiarekin, eta Endesa Ligako boskote gazte onenaren parte izan zen azken bi denboraldietan.
2023/07/14 - 16:27
Alex Renfroe, Surne Bilbao Basketeko joko-antolatzaile berria
Jokalaria Coviran Granadatik dator, eta talde horrekin jokatu ditu joan den ikasturteko 34 partidak, batez beste 9,9 puntu, 5,2 asistentzia eta 13,1eko balorazioa 27 minutuan lortuta.
2023/07/14 - 13:22
Amorebietak Alvaro Nuñez fitxatu du
Sondikako jokalariak Zornotzako taldean jokatuko du 2023-204 denboraldian. Bartzelona B taldearekin kontratua amaitu ostean iritsi da Amorebietara.
2023/07/11 - 18:18
Ana Tejadak Realean jarraituko du 2025era arte
Logroñoko defentsa gazteak elastiko txuri-urdina jantziko du beste bi denboraldiz gutxienez.
2023/07/09 - 12:32
Alavesek Ander Guevara fitxatu du datozen lau denboraldietarako
Erdilari gasteiztarrak Arabako taldearekin sinatu du kontratua 2027ko ekainaren 30era arte, Reala utzi ostean.
2023/07/07 - 13:28
Bernadette, Eibarren hirugarren fitxaketa 2023-2024 denboraldirako
Amani Kakounan Bernadette erdilari afrikarrak bi urterako kontratua sinatu du talde armaginarekin. 26 urteko jokalaria DUX Logroño taldetik iritsi da Eibarrera.
2023/07/06 - 23:20
Luis Eduardo Quinterok Amorebietan jokatuko du Vila-realek utzita
Aurrelaria Amorebietaren laugarren fitxaketa da Bigarren Mailara itzuli den denboraldirako.
2023/07/04 - 21:35
Daniel Lasure, Amorebietaren hirugarren fitxaketa
Aragoiko atzelaria Eibarretik helduko da talde urdinera, iragan urtarriletik denboraldi amaierara arte armaginekin aritu ostean.
2023/07/04 - 21:15
Athleticek Garazi Facila defentsa nafarra fitxatu du, 2026ra arte
Bestalde, Itxaso Uriartek bere kontratua denboraldi batez luzatu du, 2024ra arte.
2023/07/02 - 19:09
Patri Zugastik 2026ra arte sinatu du Athleticekin
Aurrelariak 11 gol sartu ditu denboraldi honetan Osasunarekin Lehen Federazioan.
2023/07/01 - 14:38
Athleticek Marta San Adrian eta Maddi Torre fitxatu ditu
Sanadri Alavesen ibili da azken denboraldietan; Torre, aldiz, Realean. Biek ala biek kontratua sinatu dute talde zuri-gorriarekin 2026ko ekainarn 30era arte.
2023/06/27 - 18:56
Kutxabank Araskik Sami Hill kanadarra fitxatu du
Hegaleko joko-antolatzailea taldeak behar zuen zortzigarren jokalaria da. Alemaniako Eigner Angels Nördlingen taldetik dator.
2023/06/27 - 14:06
Baskoniak Nico Mannion joko-antolatzailea fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako
Joko-antolatzaile italiar-estatubatuarra Boloniako Virtus taldetik iritsiko da Gasteizera, eta eskarmentua du NBAn zein Euroligan.
2023/06/26 - 22:05
Fran Garagarza izango da Espanyol taldeko kirol zuzendaria
Eibarreko kirol zuzendari ohia Julen Lopeteguiren kirol aholkulari lanetan aritu da azken aldian Wolverhampton Wanderer talde ingelesean, bertako lana utzi duen arte.
2023/06/26 - 18:37
Alavesek Nikola Maras jokalaria erosteko aukera gauzatu du
Talde arabarrak atzelari serbiarra fitxatu du, utzita jokatzeko kontratuan agertzen zen klausula bat erabilita.
2023/06/23 - 01:19
Leganesek Aritz Arambarri fitxatu du
Azkoitiko jokalariak askatasun gutunarekin sinatu du hurrengo bi denboraldietan, Realetik irten ondoren.
2023/06/19 - 20:34
Realak Mikel Goti Bilbao Athleticeko jokalari ohia fitxatu du, Sansen jokatzeko
Bizkaitarra bilbotarren bigarren taldeko goleatzailerik onena izan da, eta duela aste batzuk aurreratu zuen Lezaman ez jarraitzeko erabakia.