FC Bartzelona
2023/08/16 - 21:35
Realaren eta Granadaren arteko partida egunez aldatu du Ligak, eta irailaren 2an jokatuko da
Laugarren jardunaldiko partida batzuen data eta ordua aldatzea erabaki du EA Sports Ligak. Txuri-urdinek Andaluziako taldearen kontra jokatu beharreko neurketa, esate baterako, egun bat aurreratu dute; hau da, irailaren 2ko (larunbata) 14:00etara.
2023/08/15 - 11:06
EA Sports Ligako 1. jardunaldiko partida guztietako golak
Hasi da 2023-2024 denboraldiko EA Sports Liga. Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako lehen jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/07/27 - 21:04
Bartzelonak Txapeldunen Liga jokatu ahal izango du UEFAren "behin-behineko" onarpenarekin
Klub katalanak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatu ahal izango du UEFAk irekita zegoen Negreira auziaren prozedura eten ostean.
2023/07/16 - 16:28
Realak Jacqueline Owusu fitxatu du
Ghanakoa da, 21 urte ditu eta Emek Hefer taldeko protagonistetako bat izan da. Gainera, Ghanaren selekzio absolutuarekin ere jokatzen du.
2023/07/14 - 21:16
Emma Ramirez Realera itzuli da
21-22 denboraldian talde txuri-urdinean egon ondoren, Ramirez Zubietara itzuli da Bartzelonarekin Liga eta Txapeldunen Liga irabazita.
2023/07/14 - 13:22
Amorebietak Alvaro Nuñez fitxatu du
Sondikako jokalariak Zornotzako taldean jokatuko du 2023-204 denboraldian. Bartzelona B taldearekin kontratua amaitu ostean iritsi da Amorebietara.
2023/07/07 - 20:25
Aldaketak Lehen Mailako 1. jardunaldiko partidetan: Reala-Girona abuztuaren 12an eta Celta-Osasuna 13an
EA Sports LaLigak moldatu egin ditu 2023-2024 denboraldiko estreinako jardunaldiko lehenengo jardunaldiko partida batzuen datak eta ordutegiak. Realak Girona hartuko du Reale Arenan abuztuaren 12an, labrunbatean; Osasunak, aldiz, hilaren 13an egingo diobisita Celtari.
2023/07/05 - 13:05
Bartzelonak Iñigo Martinez fitxatu du, 2025era arte
Ondarroako atzelariak 32 urte ditu, 2018ko urtarriletik aurtengo ekainera arte Athleticen ibili da, eta Realaren harrobian hazi zen. Hurrengo bi denboraldietan, Kataluniako klubaren futbolaria izango da.
2023/06/29 - 17:38
Euroligak lehiaketa formatua aldatu eta "play-in" kanporaketak izango ditu
Lehen fasea zazpigarren eta hamargarren postuen artean amaitzen duten taldeek elkarren aurka jokatuko dute, final-laurdenetako kanporaketetara sailkatzeko asmoz.
2023/06/21 - 02:06
Bartzelonak irabazi du Endesa Liga, Real Madrilen aurka hirugarren garaipena lortuta (82-93)
Madrildarren etxean lortutako emaitzari esker, kataluniarrek euren historiako 20. Liga txapelketa eskuratu dute.
2023/06/21 - 02:05
Bartzelonak Endesa Liga irabazi du Real Madrili hirugarren partidan gailenduta (82-93)
Bartzelonak bere 20. Liga txapelketa irabazi du. Kataluniarrak Real Madrili nagusitu zaizkio play-offeko hirugaren partidan.
2023/06/18 - 23:38
Bartzelona bigarrenez gailendu zaio Real Madrili eta garaipen batera du liga txapelketa(86-85)
Bartzelonak Endesa Liga irabazteko play-offetako bigarren partida irabazi dio Real Madrili (86-85) eta 2 eta 0 aurreratu da bien arteko finalean. Hirugarren partida astartean jokatuko dute, Madrilen.
2023/06/17 - 14:03
Bartzelona, nagusi Real Madrilen aurka (97-88) Endesa Ligako finaleko lehen partidan
Barçak 97-88 irabazi zion atzo Real Madrili Endesa Ligako play-offetako finaleko lehen partida. Ligako titulua lortzeko, bi taldeetako batek 3 partida irabazi beharko ditu, eta hurrengoa ekainaren 18an jokatuko da. Bideo honetan ikus dezakezu partidaren laburpena.
2023/06/12 - 20:54
Elene Lete, Irene Paredes, Oihane Hernandez eta Maite Oroz, Munduko Txapelketarako Espainiaren lehen zerrendan
Jorge Vilda Espainiako hautatzaileak 30 jokalarik osatutako zerrenda iragarri du; behin-behineko zerrenda da. Munduko Txapelketa Australian eta Zeelanda Berrian jokatuko dute, eta uztailaren 20an hasiko da.
2023/06/05 - 03:10
Santander Ligako 38. jardunaldiko partida guztietako golak
Santander Ligako 2022-2023 denboraldia amaitzear denean, hemen dituzu Lehen Mailako 38. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/06/03 - 20:03
Bartzelonak Txapeldunen Liga irabazi du, Wolfsburgen aurkako finalean bi goleko desabantaila iraulita
Barçak 3-2ko emaitzarekin bereganatu du garaipena finalean, Alemaniako taldearen aurka, eta bere bigarren Txapeldunen Liga irabazi du. Kataluniako taldea 0-2 galtzen hasi da, baina emaitza irauli du, bigarren zati bikaina jokatuta.
2023/06/02 - 14:57
Simon, Kepa, David Garcia, Zubimendi, Merino eta Nico Williams, Nazioen Ligarako deialdian
Luis de la Fuente gizonezkoen Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Nazioen Ligako Lau Finalerako deitu ditu sei euskal jokalari. Gainera, Realeko Robin Le Normand ere sartu du deialdian.
2023/05/29 - 01:55
Athleticek, Realak eta Osasunak 18:30ean jokatuko dute azken jardunaldia, igandean
Talde bakoitzak jokoan duena kontuan hartuta, Ligak partiden ordutegia aldatu du 18:30era eta 21:00etara.
2023/05/29 - 00:12
Santander Ligako 37. jardunaldiko partida guztietako golak
Amaitzear da Santander Ligako 2022-2023 denboraldia. Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako 37. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/05/26 - 01:36
Santander Ligako 36. jardunaldiko partida guztietako golak
Amaitzear da Santander Ligako 2022-2023 denboraldia. Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako 36. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.