Euskal Selekzioa
2025/11/07 - 16:37
Jagoba Arrasatek 22 jokalari deitu ditu Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidarako
Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partida azaroaren 15ean izango da, San Mamesen, 20:30ean.
2025/11/06 - 22:09
Euskal Selekzioak frontballeko munduko txapelketa jokatuko du azaroaren 9tik 15era bitartean, Mexikon
28 herrialdek hartuko dute parte, inoizko gehien, eta lau modalitatetan lehiatuko dira 23 urtez azpiko eta absolutu mailetan. Euskal Selekzioak zortzi pilotari izango ditu bi maila horietan banatuta. Azkenekoz 2007an jokatu zuen Euskal Selekzioak frontballeko txapelketan.
2025/11/06 - 19:52
Euskal Selekzioa-Palestina zuzenean jarraitu ahal izango da EITB Median
Datorren Azaroaren 15ean Euskal Selekzioa–Palestina partida jokatuko da, San Mamesen. Partidua zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en 20:20etik Aurrera. Gainera, Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere egingo die jarraipena.
2025/10/22 - 00:30
Jagoba Arrasatek Euskal Selekzioaren entrenatzaile izaten jarraituko du Palestinaren aurkako partidan
Euskal Selekzioak dagoeneko zehaztuta dauka Palestinaren aurkako hurrengo konpromisoari aurre egingo dion talde teknikoa. Kirol zuzendaritzak, Mikel De Gregorio buru duela, jarraipen eta bikaintasun profesionalaren aldeko apustua egin du, euskal futboleko aurpegi ezagunekin proiektua indartuz.
2025/10/20 - 21:47
Euskal Selekzioa-Palestina partidarako sarrerak ostegun honetan jarriko dira salgai
Euskal Futbol Federazioak afizioa kausa humanitario baten alde mobilizatzea helburu duen Euskal Selekzioa-Palestina partidarako sarreren salmenta martxan jarriko du ostegunean.
2025/10/04 - 16:57
Euskal selekzioa - Palestina partidaren aurkezpen ofiziala egin dute Gernikan
San Mamesen Azaroaren 15ean jokatuko den lagunartekoak bakea eta elkartasuna aldarrikatuko ditu.
2025/10/02 - 15:55
Euskal Selekzioak eta Palestinak partida jokatuko dute San Mamesen, azaroaren 15ean
Euskadiko Futbol Federazioak ofizial egin du berria webgunean argitaratutako ohar baten bidez. Solidarioa izango dela adierazidu, eta ekimenaren aurkezpen ofiziala larunbat honetan egingo dela zehaztu, Gernikako Bakearen Museoan.
2025/09/28 - 00:49
Ugalde eta Etxebarria nagusitu dira Euskal Herriko ardi-moztaileen lehen txapelketan
Euskal Herriko ardi-moztaileen lehen txapelketan, Abadiñon, Joseba Ugaldek irabazi du artaziekin eta Mikel Etxebarria nagusitu da makinarekin. Txapela lortzeaz gain, Zeelanda Berriko Munduko Txapelketarako txartela ere lortu dute.
2025/09/27 - 17:53
Ardi-moztaileen txapelketetan, zer hartzen dute kontuan epaileek?
Gaur jokatuko da Euskal Herriko ardi-moztaileen lehen txapelketa, Abadiñon. Askorentzat ezezaguna den modalitate honetan epaileek zer hartzen duten kontuan azaldu digu Ipar Arrindak.
2025/09/26 - 18:49
Joseba Attard, ardi-moztaileen Euskal Herriko selekzioaren bultzatzaile nagusia
Larunbatean, Euskal Herriko ardi-moztaileen lehen txapelketa jokatuko da Abadiñon. Joseba Attard funtsezkoa izan da hori egin ahal izateko eta ofizialtasuna lortzeko.
2025/09/25 - 17:02
Ardi moztaileen Euskal Herriko Txapelketa, larunbat honetan, Abadiñon
17:30etik aurrera, ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai Euskal Herriko ardi moztaileen txapelketa. Martxoan Zeelanda Berrian jokatuko den Munduko Txapelketarako txartela dago jokoan.
2025/09/18 - 23:04
Kayak surfeko Euskal Selekzioak 19 domina lortu ditu Europako Txapelketetan, Irlandan
Bederatzi urre, zazpi zilar eta hiru brontze irabazi ditu Europako Txapelketan. Irlandako Easkey herriko kostaldean egin dute, bere ezker olatuagatik ezaguna. Munduko Txapelketa, datorren urtean, toki berean jokatu daiteke.
2025/09/18 - 14:12
Euskadiko Federazioak ez du Palestinaren kontrako partida itxitzat jo, baina lanean ari direla baieztatu du
Ohar batean azaldutakoaren arabera, Euskadiko Futbol Federazioak onartu du denbora daramatela Palestinako Federazioarekin negoziatzen.
2025/09/18 - 00:12
Euskal Selekzioak eta Palestinak norgehiagoka jokatuko dute San Mamesen azaroaren 15ean
Espainiako agintarien arabera, ez da soilik kirol ekitaldi bat izango, baizik eta futbol partida baten erakusleihoaren bidez Palestinan pairatzen ari diren "giza eskubideen urraketa guztiak" salatzeko modu bat.
2025/09/11 - 23:00
TASen ebazpenaren zain jarraitzen du Euskal Pilota Federazioak
Euskal Pilota Federazioaren Ofizialtasunaren aferak aurrera jarraitzen du. Espainiako eta Kubako Federazioek ebazpen horren aurka helegitea jarri eta arbitrajerako auzitegiak hiru federazioak bildu ditu.
2025/09/07 - 17:12
Euskal Herriak zilarra lortu du Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 560 kilokoan
Euskal selekzioak zilarrezko domina lortu du Nottinghamen (Ingalaterra), Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 560 kiloko kategorian, finalean Suitzaren aurka galdu eta gero.
2025/09/06 - 16:52
Euskal Herria munduko txapeldun sokatiran, gizonezkoen 600 kilokoan
Euskal selekzioak urrea irabazi du Nottinghamen (Ingalaterra) jokatzen ari den Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 600 kiloko kategorian final estuan Suitza menderatuta.
2025/08/30 - 22:50
4 urre eta 3 zilar lortu ditu Euskal Selekzioak Munduko Wallball Txapelketan
Urrezko dominak bikote mistoetan, banakako emakumezkoetan, banakako gizonezkoetan eta binakako gizonezkoetan lortu dituzte; zilarrezkoak, berriz, banakako emakumezkoetan, banakako gizonezkoetan eta binakako emakumezkoetan.
2025/08/30 - 00:01
Euskal Selekzioa bikote mistoen finalera sailkatu da
Herbehereetako Jurrit Osinga eta Marrit Zeinstra izango dituzte aurkari finalean, larunbatean.
2025/08/28 - 20:22
Egun historikoa Euskal Selekzioarentzat WallBalleko Munduko Txapelketan: lau euskal pilotari finaletan
WallBalleko Euskal Selekzioak emaitza onak lortu ditu Leeuwardenen (Herbehereak) jokatzen ari den Munduko Txapelketan. Gizonezkoen finalean Beldarrain eta Amantegi ariko dira nor baino nor gehiago. Emakumezkoen finalean Larrarte eta Arrizabalaga lehiatuko dira.