Euskal Derbia
Alaves garaipenaren bidera itzuli da Reala menderatuta (1-0)
Lucas Boyek penaltiz jarri du aurretik Alaves lehen zatiko azken jokaldian. Donostiako taldeak barkatu egin du lehen 45 minutuetan, eta azken ordu erdian protagonista izan arren, ez du berdinketa lortzeko abagunerik lortu.
Festa-giroa Gasteizen, Alaves-Reala derbiaren harira
Chacho Coudeten eta Sergio Franciscoren taldeak 16:15etik aurrera arituko dira Mendizorrotzan nor baino nor gehiago. Derbi parekatua eta bizia izatea espero da. Zaleak goizetik hasi dira gozatzen!
Eduardo Coudet: "Irabazteko beharra dugu"
Alavesek Ligako hiru porroten bolada txarra eteteko asmoz ekingo dio biharko hitzorduari. "Irabazteko beharra dugu. Erakutsitako maila onagatik bost puntu gehiago izatea mereziko genuke ", adierazi du Chacho Coudetek partidaren aurreko prentsaurrekoan.
Sergio Francisco: ''Jokalariak gogotsu ikusten ditut talde on bati irabazteko''
Mendizorrotzak sailkapenean puntu bakarreko aldea duten bi talderen arteko derbia jasoko du. Txuri-urdinek 16 puntu dituzte, eta babazorroek 15.