Euskal Derbia
2024/01/08 - 20:24
Osasuna–Reala eta Athletic–Alaves, Kopako final-zortzirenetan
Errege Kopako final-zortzirenetarako egindako zozketak euskal derbi bikoitza ekarri du. Horrela, Osasunak eta Realak Sadarren jokatuko dute, eta Athleticek eta Alavesek San Mamesen.
2024/01/07 - 23:31
Athletic final-zortzirenetan sartu da, Eibar 0 eta 3 mendean hartuta
Villalibre, bi aldiz, eta Muniainizna dira partidako golegileak. Eibar saiatu da, baina zuri-gorriak gehiago izan dira zelaian.
2024/01/07 - 23:30
Athleticek Eibarren aurka Kopan lortutako garaipenaren laburpena eta golak (0-3)
Asier Villalibrek, bi, eta Iker Muniainek egindako golek final-zortzirenetarako txartela eman diote talde bilbotarrari.
2024/01/05 - 15:39
Yerai Martin: ''Athletic aurkari gogorra izango da''
Athleticek eta Eibarrek euskal derbia jokatuko dute igandean Lezaman, F Ligako 13. jardunaldian. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 12:00etatik aurrera.
2024/01/05 - 15:27
David Aznar: ''Derbia da, eta Eibar gauzak zail jartzen ahaleginduko da'
Athleticek eta Eibarrek indarrak neurtuko dituzte igandean, 12:00etan, Lezaman, F Ligako 13. jardunaldiko partidan. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2024/01/03 - 09:50
Realak eta Alavesek puntuak banatu dituzte urteko lehen euskal derbian (1-1)
Luis Riojak sartutako penalti batek aurreratu ditu babazorroak, baina Zubimendik markagailua berdindu du azken unean.
2024/01/02 - 23:39
Guevara: ''Gaurkoan hobeto ibili gara, baina pena izan da''
Ander Guevara Alaveseko jokalariakRealaren aurkako euskal derbian lortutako berdinketaz hitz egin du. Remiroren kaleratzeak partida baldintzatu duela onartu du, eta Realak gauzak zail jarri dizkiela.
2024/01/02 - 23:25
Marrero: ''Bat gutxiagorekin ere, irabaztea merezi izan dugu''
Unai Marrero Realeko atezainak debuta egin du Ligan Alavesen aurkako euskal derbian. Bat gutxiagorekin jokatuta ere, irabaztea merezi izan dutela nabarmendu du, eta "bi puntu galdu" dituztela.
2023/12/31 - 18:12
Luis Garcia Plaza: ''Reala talde ikaragarria da, ea lehiatzeko eta zerbait ateratzeko gai garen''
Alavesek Realaren etxean jokatuko du urtarrilaren 2an, asteartean, EA Sports ligako 19. jardunaldiko partida. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/12/30 - 21:52
IDK Euskotren, nagusi Lointek Gernika Bizkaiaren kontrako euskal derbian (59-77)
IDK Euskotrenek garaipena bereganatu du Lointek Gernikaren aurka (59-77) Malosten jokatutako Endesa Ligako 14. jardunaldiko euskal derbian. Bestalde, Kutxabank Araskik galdu egin du Perfumerias Avenidaren kontra (77-57).
2023/12/30 - 21:33
IDK Euskotren nagusitu da urteko azken euskal derbian, Lointek Gernika 59-77 garaituta
Gipuzkoako taldeak mendean hartu du Bizkaikoa Endesa Ligako 14. jardunaldiko partidan.
2023/12/18 - 19:29
Athletic-Reala EA Sports Ligako derbia urtarrilaren 13an jokatuko dute, larunbatez, 18:30ean
Partida 20. jardunaldikoa da, hau da, bigarren itzuliko lehenengokoa. Sevilla-Alaves neurketa ostiralez jokatuko dute, urtarrilaren 12an, 21:00etan. Bartzelona-Osasuna norgehiagoka urtarrilaren 30ean jokatuko dute, asteartez, Superkopagatik.
2023/12/13 - 21:07
Aduriz: ''Nik uste ez dela batere erraza izango Athleticentzat''
Aritz Aduriz Athleticeko aurrelari ohiak Eibarrek eta Athleticek elkarren artean jokatuko duten Kopako partida eta Guruzetaren lana izan ditu mintzagai Bilboko denda batean egin duen ekitaldi batean.
2023/12/12 - 22:12
Mikel Arruabarrenak, 2012ko Eibar-Athletic kanporaketako protagonistetakoa bera, oraingoa ere badu aztergai
2012-13 denboraldiko Errege Kopan, Eibar eta Athletic nor baino nor gehiago aritu ziren, eta talde armaginak egin zuen aurrera. Ipuruan 0-0 amaitu zen joaneko partida, eta San Mamesen Arruabarrenak sartutako golak (1-1) sailkatzea eman zion Eibarri.
2023/12/12 - 20:25
Alaves-Betis, urtarrilaren 6an; Eibar-Athletic, Malaga-Reala, Castello-Osasuna eta Amorebieta-Celta, 7an
Mendizorrotzako partida 20:00etan hasiko da; biharamunean, Ipuruako derbia 19:00etarako dago aurreikusita, Malaga-Reala partida 21:00etan jokatuko dute, Castello-Osasuna, 16:00etan, eta Amorebieta-Celta, 12:00etan.
2023/12/12 - 19:10
Valverde, Eibar-Athletic kanporaketaz: ''Zaila da, haiek talde ona direlako''
Errege Kopako final hamaseirenetan, Eibar eta Athletic nor baino nor gehiago arituko dira, Ipuruan; Ernesto Valverde talde zuri-gorriaren entrenatzaileak kanporaketa horren gaineko bere iritzia eman du.
2023/12/12 - 15:30
Eibar-Athletic, Alaves-Betis, Malaga-Reala, Castello-Osasuna eta Amorebieta-Celta, Kopako final-hamaseirenetan
Zozketaren ondorioz, armaginen eta zuri-gorrien arteko derbia jokatuko da, urtarrilaren 6tik 7ra jokatuko den kanporaketan.
2023/12/03 - 15:09
Kutxabank Araskik bereganatu du garaipena Lointek Gernikaren aurkako derbian, luzapenean nagusituta (64-66)
Arabako taldeak mendean hartu du Bizkaikoa 64-66ko emaitzarekin Malosten jokatutako Endesa Ligako 10. jardunaldiko euskal derbian. Partida luzapenean erabaki da.
2023/12/03 - 11:34
Oroz: ''Reala oso talde ona da, puntua ontzat eman dezakegu''
Aimar Oroz Osasunako jokalariak talde gorritxoak Realaren kontra erdietsitako berdinketari (1-1) buruz hitz egin du EITB Mediarekin Sadarren jokatutako euskal derbia amaituta.
2023/12/03 - 01:16
Igor Zubeldia: ''Partida hasieratik aldapan gora jarri zaigu''
Osasunak eta Realak bana egin dute EA Sports Ligako 15. jardunaldiko partidan.