Euskal Derbia
2024/03/13 - 16:18
Vivian: ''Derbia berezia egiteko modua irabaztea da''
Dani Vivian Athleticeko jokalariak prentsaurrean hitz egin du, taldeak larunbatean Alavesen kontra jokatuko duen derbia nola ikusten duen azaltzeko.
2024/03/05 - 11:07
Osasunak irabazi du Alavesen aurka jokatutako derbi bizia (1-0)
Ante Budimirrek egin du neurketako gol bakarra, bigarren zatian. Gainera, hiru jokalarik zelaia utzi behar izan dute lesionatuta: Osasunako Kike Barja eta David Garcia, eta Alaveseko Abqar.
2024/03/05 - 00:59
Jagoba Arrasate: ''Derbia jokaldi batek erabaki du''
Osasunak Alavesen aurka Sadarren jkokatutako derbia irabazi du, LaLiga EA Sportseko 27. jardunaldian. Neurketako gol bakarra Ante Budimirrek egin du, bigarren zatian.
2024/03/05 - 00:59
Kike Garcia: ''Aukerarik argienak guk izan ditugu''
Alavesek galdu egin du Osasunaren aurka, Sadarren, LaLigako 27. jardunaldian jokatutako euskal derbia. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2024/03/03 - 14:55
Garcia Plaza: ''Osasuna aurkari zaila da, gertu dugu sailkapenean eta partida oso polita izango da''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak talde babazorroak Osasunaren aurka martxoaren 4an Sadarren jokatuko duen EA Sports Ligako 27. jardunaldiko euskal derbiari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/03/03 - 11:26
Osasuna eta Alaves, garaipenaren bila Sadarreko euskal derbian
Babazorroek eta gorritxoek martxoaren 4an jokatuko dute EA Sports Ligako 27. jardunaldiko euskal derbia, eta jaitsieraren mamua uxatzea dute helburu.
2024/02/17 - 20:48
Super Amara Bera Berak irabazi du Replasa Beti-Onaken aurkako derbia (20-29)
Gipuzkoarrek eta nafarrek ligako hemezortzigarren jardunaldiko partida jokatu dute Indurain Anaiak Udal Kiroldegian. Garaipen honekin, donostiarrak bolada onera itzuli, eta, behin-behinean, sailkapenaren goiko postuetan finkatu dira.
2024/02/12 - 19:33
Euskal derbiak dira interesgune handiena pizten duten partidak bisitarien harmailara joateko
Real Sociedad-Athletic Club, Osasuna-Real Sociedad eta Alaves-Athletic Club neurketak izan dira bisitarien aldetik sarrera eskari handiena izan dituzten norgehiagokak.
2024/02/10 - 22:25
Osasuna garaile, Realaren aurka jokatutako euskal derbian (0-1)
Partidako gol bakarra Ante Budimirrek egin du bigarren zatiaren hasieran. Txuri-urdinek hiru partida daramatzate ligan golik sartu gabe; lau, Errege Kopako azkena kontuan izanda.
2024/02/10 - 20:10
Igor Zubeldia: ''Ez gara fin ibili, eta partidak ihes egin digu''
Realak galdu egin du Osasunaren aurka etxean jokatutako EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partida. Nerketako gol bakarra Ante Budimirrek egin du.
2024/02/10 - 19:54
Unai Garcia: ''Oso pozik gaude, partida oso gogorra izan da, azkenean lortu dugu Realari irabaztea''
Osasunak Reala menderatu du, 0-1, Anoetan jokatutako EA Sports Ligako 24. jardunaldiko euskal derbian. Unai Garcia talde gorritxoko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du, garaipena lortu ostean.
2024/02/10 - 15:14
Realeko eta Osasunako zaleak, aldarte onean Donostian, derbiaren aurreko orduetan
Reala eta Osasuna nor baino nor gehiago arituko dira otsailaren 10ean Anoetan, EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partidan. Euskal derbia jokatu aurreko orduetan, bi taldeetako zaleak elkarrekin eta giro onean ibili dira Donostiako kaleetan.
2024/02/09 - 18:36
Arrasate, Reala-Osasuna derbiaz: ''Meritu handia dauka Reala egiten ari den denboraldiak''
Osasunak Reale Arenan jokatuko du larunbatean, aurreko igandean Celtaren aurka 0-3 galdu ostean. Entrenatzailearen esanetan, Donostian emaitza ona lortzeko, Osasunak erakutsi egin behar du talde lehiakorra dela.
2024/02/09 - 18:10
Imanol, Reala-Osasuna derbiaren atarikoan: ''Oso ondo ezagutzen dugu elkar, zaila izango da''
Bere taldea Osasunaren aurka aritu aurretik, Realeko entrenatzaileak esan du txuri-urdinek "irabazteko beharra" dutela; izan ere, azaroan irabazi zuen azken partida Realak Anoetan.
2024/02/09 - 13:01
Reala eta Osasuna, derbirako prest
Txuri-urdinak eta gorritxoak nor baino nor gehiago ariko dira, otsailaren 10ean, Anoetan, EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partidan.
2024/02/04 - 15:46
Realak Eibar menderatu du (0-2) Ipuruako derbian
Txuri-urdinek 0 eta 2 irabazi diete armaginei F Ligako 16. jardunaldiko partida. Franssik sartu ditu neurketako bi golak.
2024/02/04 - 15:35
Arene Altonaga: ''Partida txukuna egin dugu''
Eibarrek Realaren aurkako euskal derbia galdu du, 0 eta 2, F Ligako 16. jardunaldian.
2024/02/04 - 15:27
Nerea Eizagirre: ''Kontraerasoan min egin dugu''
Realak 0 eta 2 irabazi du F Ligan Eibarren aurka jokatutako euskal derbia, Franssik egindako bi golekin.
2024/02/04 - 15:05
Realak 0 eta 2 irabazi dio Eibarri Ipuruan jokatutako euskal derbia
Txuri-urdinak nagusitu dira armaginen aurkako F Ligako 16. jardunaldiko partidan. Franssik sartu ditu norgehiagokako bi golak.
2024/02/02 - 19:31
F Ligako Eibar-Reala derbia, zuzenean, igande honetan, eitb.eus-en eta ETB1en
Norgehiagoka Unben jokatuko da, 12:00etan. Lehen itzuliko partidan, donostiarrak 3-0 gailendu ziren.