Euskadi Fundazioa
2025/01/29 - 19:52
Jan Christenek irabazi du Calvia Trofeoa, Mallorcako Challenge proban
UAEko txirrindulari suitzar gazteak probako 34. ekitaldian izango diren bost lasterketetako lehenengoa eskuratu du. Jon Barrenetxea (Movistar) seigarren sailkatu da, eta Alex Aranburuk (Cofidis) zortzigarren postua lortu du.
2025/01/23 - 19:21
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma, Voltara gonbidatutako taldeen artean
Hiru euskal taldeek Burgos BHrekin batera batera Kataluniako lasterketan parte hartzeko gonbidapena jaso dute. Proba martxoaren 24tik 30era artean korrituko da.
2024/11/20 - 21:45
Laboral Kutxa, bide-orritik aldendu gabe
Laboral Kutxako taldea hamazazpi txirrindularitik hamalaura murriztu da; hamalau horietatik, hiru euskal ziklista dira proiektu honen oinarria: Ane Santesteban, Usoa Ostolaza eta Eneritz Vadillo.
2024/11/08 - 12:36
Ruben Perez eta Pablo Urtasun, Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendari berriak
Euskaltel-Euskadik bere talde teknikoa sendotu du "eskarmentu handiko bi zuzendarirekin", datorren denboraldiko erronkei aurre egiteko. Biak Euskadi Fundaziora itzuliko dira horrela, aurretik txirrindulari profesionalak izan baitziren talde laranjan.
2024/10/30 - 19:09
Laboral Kutxak Alice Arzuffi fitxatu du, eta Juaristik eta Martinek Euskaltel-Euskadirekin berritu dute
Hurrengo bi denboraldietarako sinatu dituzte hirurek kontratu berriak, alegia, 2025erako eta 2026rako.
2024/10/25 - 12:44
Usoa Ostolazak 2027ra arte luzatu du kontratua Laboral Kutxarekin
Zarauzko txirrindulariak 2025era arte zuen kontratua indarrean, iaz kontratua berritu ondoren.
2024/10/23 - 19:32
Euskaltel Euskadik Marton Dina eta Jordi Lopez fitxatu ditu; Naia Amondarainek Laboral Kutxarekin berritu du
Dina ATT Investements taldetik iritsi da Euskal Herriko taldera, eta Lopez, ordea, Kern Pharmatik. Biek ala biek 2025erako eta 2026rako sinatu dute Euskaltel-Euskadirekin, eta Amondarainek, berriz, 2025erako berritu du.
2024/10/22 - 14:42
Murguialday Euskaltel Euskadin ariko da datozen bi denboraldietan; Lopez de Abetxukok kontratua berritu du
Jokin Murguialday bi urterako kontratua sinatu du, eta Andoni Lopez de Abetxukok urtebetez berritu du talde laranjarekin lotzen duen kontratua.
2024/10/18 - 13:36
Jon Agirre Euskaltel-Euskadin arituko da hurrengo bi denboraldietan
Euskal harrobian hazitako txirrindularia da Agirre, eta bost urteko eskarmentua du profesionaletan, Kern Pharma taldean.
2024/10/17 - 13:54
Xabier Berasategik eta Mikel Bizkarrak kontratua berritu dute Euskaltel-Euskadirekin
Batetik, Berasategik bi denboraldi luzatu du kontratua, 2025erako eta 2026erako, hain zuzen. Bestetik, Bizkarrak 2025era artekoa zuen, eta bat gehiago luzatu du.
2024/10/15 - 14:24
Ander Ganzabal Euskaltel-Euskadin arituko da hurrengo bi denboraldietan
Orozkoko txirrindularia Laboral Kutxako txirrindularia izan da orain arte, eta lehen taldearekin bat egingo du. 2025 eta 2026 denboraldietarako sinatu du kontratua.
2024/10/10 - 18:30
Iñaki Isasi, Euskadi Fundazioko presidentea
Euskaltel-Euskadiko txirrindulari ohia da, eta kirol zuzendari lanetan ibilia. EITBk elkarrizketa egin dio, eta azaldu digu "ilusioz" hartu duela kargua.
2024/10/01 - 19:52
Arnaud De Liek eta Cat Fergusonek irabazi dute 2024ko Binche-Chimay-Binche klasikoa, Belgikan
Lotto Dstny taldeko txirrindulari belgikarrak eta Movistarreko ziklista britainiarrak eskuratu dute garaipena, asteartean jokatutako proban.
2024/09/30 - 19:14
Laboral Kutxak eta Euskaltel-Euskadik hainbat klasikotan parte hartuko dute Belgikan eta Italian egunotan
Bi taldeak hainbat lasterketatan arituko dira: Binche-Chimay-Binche, asteartean, hilaren 1ean; Giro dell'Emilia, hilaren 5ean; eta Vareseko Hiru Haranak, hilaren 8an. Euskaltel-Euskadikoek, gainera, Coppa Agostoni eta Coppa Bernocchin parte hartuko dute, hilaren 6an eta 7an, hurrenez hurren.
2024/09/19 - 23:25
Euskaltel-Euskadi taldeari buruzko ''Marea laranja'' dokumentala aurkeztu dute Donostian
Euskal txirrindularitzako izar nagusiak izan dira dokumentalaren aurkezpenean. Lanak zaleen pasioa eta sentimendua islatzen du. Urriaren 6tik aurrera egongo da ikusgai.
2024/09/19 - 12:01
Marea Laranja, Euskaltel-Euskadi taldeari buruzko dokumentala
Euskaltel-Euskadiren filma irailaren 19an aurkeztuko da. Taldearen zaleek laranja kolorez margotu dituzte Europako errepideak hainbat urtean. Dokumentalak Euskaltel-Euskadi eragin zuena du hizpide. Txirrindularitza munduko izen garrantzitsuek hartzen dute parte filmean, baita hainbat zalek ere.
2024/09/18 - 20:32
Alex Aranburuk bigarren postua lortu du Valoniako Sari Nagusian
Roger Adria Red Bull-BORA taldeko kataluniarrak soilik gainditu du Movistarreko txirrindulari gipuzkoarra. Emakumezkoen lasterketan, UAEko Karlijn Swinkels herbeheretarrak irabazi du, eta Usoa Ostolaza hamabigarren tokian helmugaratu da.
2024/09/12 - 22:52
Orbeak ez du Euskadi Fundazioa babesten jarraituko
Ia 31 urteko kolaborazioaren ondoren, Orbeak eten egin du Euskadi Fundazioarekin duen harremana. Hala, Euskaltel Euskadi eta Laboral Kutxa euskal taldeentzat bizikletak ekoizteari eta taldeak babesteari utziko dio.
2024/09/11 - 22:03
Beloki 12. eta Vadillo 28. Europako Txapelketako 23 urtez azpiko mailako erlojupekoan
Markel Belokik 12. postuan amaitu du txirrindularitzako Europako Txapelketako 23 urtez azpiko mailako gizonezkoen erlojupekoa, eta Eneritz Vadillok 28. postuan bukatu du emakumezkoen proba.
2024/09/04 - 20:25
Grovesek bereganatu du garaipena Santanderren, Vueltako 17. etapan
Kaden Groves nagusitu da Espainiako Vueltako 17. Etapan, esprintean Pavel Bittner eta Vito Braet menderatuta. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon, eta Ben O'Connorrek jarraitzen du liderraren elastikoarekin.