Euskadi Fundazioa
2023/03/08 - 22:56
Jorge Azanza: ''Orain arte izan dugun martxan jarraitu behar dugu lanean, Espainiako Vueltan berriro egoteko''
Euskaltel Euskadi ez da 2023ko Espainiako Vueltan izango, ez baitu jaso antolatzaileen gonbidapena. Kern Pharmak ere ez du parte hartuko; Caja Ruralek, ordea, bai. EITBk Jorge Azanza Euskaltel Euskadiko zuzendariarekin hitz egin du.
2023/03/08 - 14:45
Euskaltel Euskadi eta Kern Pharma ez dira Vueltan izango; Caja Rural, bai
Lasterketako antolatzaileek bi talde baino ez dituzte gonbidatu aurtengo ediziorako: Caja Rural eta Burgos BH.
2023/03/06 - 14:17
Itzuliak 2023ko ekitaldian egongo diren taldeen zerrenda aurkeztu du
UCI World Team mailako 18 taldeez gain, lasterketan 5 Pro Team talde izango dira; Euskaltel Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma tartean.
2023/03/04 - 15:08
Volleringek irabazi du emakumezkoen Strade Bianche lasterketa Kopecky mendean hartuta azken metroetan
Demi Volleringek bereganatu du garaipena. Herbeheretarrak Lotte Kopecky SD Workseko taldekidea hartu du mendean, bien arteko esprint estuan. Kristen Faulkner izan da hirugarren. Ane Santestebanek 14.postuan amaitu du.
2023/03/03 - 13:48
Bizkaia Durango, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa eta Sopela Women's Team Espainiako Vueltan egongo dira
Kontinental mailako hiru euskal taldeek gonbidapena jaso dute maiatzaren 1a eta 7a bitartean jokatuko den lasterketan parte hartzeko. Movistar taldea ere arituko da bertan, maila goreneko beste hamaika talderekin batera.
2023/02/26 - 21:33
O Gran Camiñoko 4. etaparen laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai O Gran Camiñoko laugarren etapako momentu onenak.
2023/02/26 - 18:29
Jonas Vingegaardek irabazi du O Gran Camiñoren bigarren edizioa, etapa guztiak irabazita
Elurragatik lehen etapa bertan behera utzi ondoren, danimarkarrak gainerako hiru etapak bereganatu ditu.
2023/02/26 - 11:40
O Gran Camiñoko 3. etaparen laburpena eta Ion Izagirreren erorikoa
Bideo honetan dituzu ikusgai O Gran Camiñoko bigarren etapako momentu onenak eta Ion Izagirreren (Cofidis) erorikoa.
2023/02/25 - 19:05
Vingegaardek ia erabakita utzi du O Gran Camiño beste erakustaldi batekin
Ion Izagirre (Cofidis) euskaldunari ihes egin dio podiumak, azken kilometroko jaitsieran erorikoa izan ondoren.
2023/02/24 - 19:33
O Gran Camiñoko 2. etaparen laburpena
Bideo honetan dituzu ikusgai O Gran Camiñoko bigarren etapako momentu onenak.
2023/02/24 - 19:23
Jonas Vingegaardek Tegra mendian irabazi du eta lider dabil O Gran Camiñon; Ion Izagirre, hirugarren
Jumbo-Visma taldeko txirrindulari danimarkarraren atzetik, Movistarreko Ruben Guerreiro portugaldarra eta Cofidiseko gipuzkoarra sartu dira. Izagirrek, sailkapen nagusian, 31 segundora du Vingegaard.
2023/02/22 - 19:46
O Gran Camiño 2023: etapetako profilak, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Jonas Vingegaard, 2022ko Frantziako Tourraren irabazlea bera, lasterketan izango da, hilaren 23tik 26ra bitartean. UCI WorldTeam mailako lau talde izango dira irteeran, Cofidisek Ion Izagirre eta Jonathan Lastra daramatza eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere lehiatuko dira.
2023/02/19 - 18:07
Omar Fraile santurtziarrak irabazi du azken etapa eta Pogacarrek Andaluziako Itzulia
Bizkaitarra izan da helmugara iristen lehena esprint lehiatu batean. Sailkapen nagusian, Pogacar izendatu da Andaluziako Itzuliko txapeldun, eta Mikel Landa arabarra bigarren geratu da.
2023/02/18 - 19:15
Pogacarrek bere hirugarren etapa irabazi du eta lidergoa sendotu du; Landa, laugarren
Esloveniarrak lidergoan jarraitzen du, Mikel Landaren atzetik duelarik, Santiago Buitragoren aurretik jarriz bigarren postuan.
2023/02/17 - 19:02
Euskaltel-Euskadi Afrikara doa lehen aldiz eta Ruandako Tourra lehiatuko du
Zortzi etapa izango dira, eta Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Asier Etxeberria, Unai Iribar eta Mikel Iturria txirrindulariek osatuko dute taldea.
2023/02/17 - 18:26
Tim Wellens bakarrik helmugaratu da Alcala de los Gazulesen
Tadej Pogacar esloveniarrak hirugarren egunez jarraian jarraitzen du lider sailkapen orokorrean, hiru etapetatik bi irabazi ondoren.
2023/02/16 - 19:19
Pogacarrek Andaluziako Itzuliaren bigarren etapa ere irabazi du; Mikel Landa laugarren sartu da
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari arabarra sailkapen nagusiko hirugarren tokian dago, Pogacarrekiko 52 segundora. Euskaltel-Euskadiko Gotzon Martinek mendiko sailkapenaren lehen postuan jarraitzen du.
2023/02/15 - 15:23
2023ko Andaluziako Itzulia: etapetako profilak, parte-hartzaileak eta ibilbidea
Besteak beste, Tadej Pogacar, Egan Bernal eta Mikel Landa arituko dira aurtengo Andaluziako Itzulian. Otsailaren 15etik 19ra jokatuko dute, Jaengo Puente de Genaven hasi eta Malagako Alhaurin de la Torren amaituko da, eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere izango dira irteeran.
2023/02/12 - 19:48
Moschetti, nagusi Almeriako Klasikoan
Matteo Moschetti Italiarrak irabazi du 2023ko Almeriako Klasikoa esprintean De Lie eta Meeus mendean hartuta. Luis Angel Matek (Euskaltel-Euskadi) mendiko saria bereganatu du, eta Eugenio Sanchez bitarteko esprintetan nagusitu da.
2023/02/11 - 19:19
Ben Turner britainiarrak irabazi du esprintean Murtziako Itzulia
Turner sendo mantendu da eta bere momentuaren zain geratu da 4:25:08ko denborarekin irabazteko. Gorka Izagirre gipuzkoarra (Movistar Team) hamargarren postuan geratu da.