Errugbia
2023/11/03 - 15:56
Leindekarren bigarren denboraldia Aviron Bayonnais taldean
Manuel Leindekar Uruguaiko jokalaria bere bigarren denboraldia betetzen ari da Baionako taldean. Munduko Txapelketaren ostean, Top14a martxan da berriro, eta Avironek partidak jokatuko ditu 15 asteburuz jarraian.
2023/10/29 - 01:34
Hegoafrikak laugarren aldiz irabazi du Munduko Errugbi Txapelketa, bigarrenez jarraian
Pollard jaurtitzaileak gidatuta, afrikarrak 11-12 nagusitu dira Zeelanda Berriaren aurka, Munduko Txapelketa laugarren aldiz eskuratzeko.
2023/10/28 - 22:52
Ampo Ordiziak 50. urteurrena ospatu du
Ampo Ordizia errugbi taldeak 50 urte bete ditu. Cisnerosen aurkako partida jokatzeaz gain, ekitaldi bereziz eta hunkigarriz beteriko arratsaldeaz gozatu dute.
2023/09/25 - 17:15
AMPO Ordizia, denboraldi berriari ekiteko prest
Ordiziakoa Ohorezko Mailako euskal talde bakarra da.Federico Galloren esanetara, igandean emango dio hasiera ligako ibilbideari. Helburua play-offetan sartzea da.
2023/06/28 - 00:48
Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernandez de Corres bosgarren geratu dira Europako Jokoetako errugbiko lehian
Bestalde, Clara Azurmendik final-laurdenetarako txartela ziurtatu du, badmintoneko binakakoan.
2023/06/26 - 22:53
Hiru euskal jokalari dituen errugbiko selekzioa ustekabean kanporatu dute, final-laurdenetan
Bestalde, Clara Azurmendi badmintoneko jokalariak garaipen batekin hasi du bere ibilbidea Europako Jokoetan.
2023/06/10 - 19:20
Euskarians taldeak irabazi egin du Kataluniaren aurka jokatutako lagunartekoa
Donostian egunotan errugbia da nagusi, eta horren aitzakian, Euskarians taldeak lagunartekoa jokatu du Kataluniaren aurka gaur goizean. 50 eta 5 nagusitu da euskal taldea, itxura bikaina emanda.
2023/05/27 - 18:26
Mila bat neska-mutil errugbiaren festaz gozatzen, Bilbao Hiria txapelketan
8. ekitaldian, 16 klubetako 54 talde izan dira, Euskal Herrikoak gehienak. Txapelketa honek, kirola sustatzeaz gain, etorkizunean zeresana izan dezaketen jokalariak jokatzen ikusteko aukera ere ematen du.
2023/03/25 - 19:30
Anoeta gainezka, Baionako Avironen eta Pauren arteko partida ikusteko
Anoeta bete egin da Frantziako Ligako Baionako Avironen eta Pauko Section Paloiseren arteko neurketa ikusteko. Bi taldeetako zaleek harmailak bete dituzte, baita Donostiako kaleak ere.
2023/03/25 - 17:05
35 urtetik gorako 325 emakumek jardun dute Mater Series torneoan
Giro paregabean, 17 talde elkartu dira Bilboko Fango zelaian. Ekimenak kirolaz gozatzea eta kirolean emakumeek duten lekua aldarrikatzea du helburu.
2023/03/08 - 17:22
Ama-alabak eta lagunak, ondo pasatzeko helburuarekin Mungia Errugbi Taldean
Emakumez osatutako taldea da Mungia Errugbi Taldea. Duela gutxira arte, Mungian arazoak izan dituzte emakumeen taldea osatzeko. Orain, ordea, martxan da proiektua. Ama-alabak eta lagunak biltzen dira ondo pasatzeko helburuarekin. Gainera, ez dago adin mugarik.
2023/02/02 - 22:00
Euskariansek England Countiesen aurka jokatuko du maiatzaren 31n
Euskariansek, Euskal Herri osoko jokalariak batzen dituen selekzioak, aurrera begira dituen asmo eta helburuen berri eman du. Maiatzaren 31n England Countiesen aurka jokatuko dute, Donostian.
2022/12/17 - 21:45
Ordiziak irabazi du Gernikaren aurkako derbia (20-23)
Lehen zatian etxekoak izana dira nagusi. Atsedenaldira 10 puntuko aldearekin joan dira aldageletara. Bigarren zatiaren hasieran, ordea, Ordiziak partida irauli eta aurretik jartzea lortu du. Hala ere, Gernikak berdindu eta zigor-kolpe bati esker lortu dute garaipena goierritarrek.
2022/11/12 - 14:46
Zeelanda Berriak Munduko Errugbi Txapelketa irabazi du Ingalaterra mendean hartuta (34-31)
0-14 galtzen hasi ziren beltzezko emakumeak baina partida irauli eta munduko txapeldun bilakatu ziren. Laugarren aldiz irabazi dute txapelketa eta final guztietan egon dira (2 aldiz txapeldun-orde).
2022/10/30 - 13:00
20 urte eta 120 kiloko ogi puska da Moha, Ordizia Rugby taldeko jokalaria
Marokotik ihes egin zuen gaztetxotan, beste hainbatek bezala. Penintsulara iritsi zenean, kalean bizi izan zen, baina Segurako harrera-etxean Joanes Mujika errugbi-jokalaria ezagutu zuen eta han hasi zen bere bizimoduaren aldaketa.
2022/10/02 - 17:04
Ampo Ordiziak porrotarekin ekin dio ligari (30-31)
Gipuzkoako taldeak ezin izan du Bartzelona mendean hartu Altamiran eta Ohorezko Mailako lehen jardunaldian porrota jaso du. Atsedenaldira 13 eta 17 galtzen joan ostean, partida irabaztetik gertu geratu dira ordiziarrak, baina azkenean galdu egin dute (30-31).
2022/10/01 - 23:09
Eibar Rugby Taldeak porrotarekin estreinatu du Ohorezko Maila
Eibarrek larunbat honetan hasi du errugbiko Ohorezko Mailako denboraldia. 36-17 galdu du lehen partida Mahadahondaren aurka. Aurtengo helburu nagusia play-offetara sailkatzea izango dute.
2022/09/28 - 18:52
Ampo Ordiziak anbizio handiarekin begiratzen dio hastear den denboraldiari
Gipuzkoako taldeak iragan denboraldian egindakoari jarraipena ematea du helburu. Taldea gogotsu dago sasoi berriari aurre egiteko.
2022/09/24 - 18:04
Iñaki Uribe: ''Justizia egin da; orain kontua baino lan gehiago egitea dagokigu''
Gernika Rugby Taldea Ohorezko Mailako taldea izango da denboraldi honetan. Batzorde delegatuak onartu egin du klubak jarritako helegitea eta datorren urtean 13 talde izango dira maila gorenean. Klubeko presidentearekin hitz egin dugu. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2022/09/24 - 15:39
Gernika Ohorezko Mailan lehiatuko da 2022-2023 denboraldian
Azkenean, talde bizkaitarra maila gorenean egongo da datorren denboraldian. Mailaz jaitsi zen, baina helegitea aurkeztu zuen Alcobendasek jokalari bat legez kanpoko erabili zuelako, eta epaitegiek arrazoia eman diote.