Erregina Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Erregina Kopari buruzko albisteak
2024/03/13 - 22:46
Reale Arenak festa handia ospatu du, Realarekin, finalerako sailkatzea gauzatuta
Atletico Madrilen aurkako finalerdiko itzuliko partida amaituta, Anoetan izan diren 15.265 zaleek pozarren ospatu dute Realaren balentria.
2024/03/13 - 22:17
Nerea Eizagirre: ''Izugarrizko talde baten aurka taldeak sufritzen jakin du''
Nerea Eizagirre, Realeko jokalariak, aurkari haundi baten aurka taldeak sufritzen jakin duela adierazi du, Atletico de Madrili 2-0 irabazi ondoren. Garaipen honi esker, txuri-urdinek Erreginaren Kopako finala jokatuko dute maiatzaren 18an.
2024/03/13 - 22:12
Erregina Kopako finalerdietako Reala-Atletico Madril (2-1) partidako golak eta laburpena
Realak bigarren aldiz bere historian jokatuko du Kopako finala. Sanni Franssik eta Synne Jensenek egin dituzte talde txuri-urdinaren golak itzuliko partidan, Reale Arenan.
2024/03/13 - 21:13
Synne Jensenek bigarren gola egin du Atletico de Madrilen aurka (2-0)
Bi ukitu behar izan ditu Realak Jensen Lola Gallardoren aurrean uzteko. Norvegiarrak baloia gurutzatu eta donostiarren bigarrena gola sartzea lortu du. Asistentzia Amaiurrena izan da.
2024/03/13 - 20:31
Sanni Franssiren gola Reala Atletico Madrilen aurka markagailuan aurreratzeko (1-0)
Sanni Franssik talde txuri-urdina aurretik jarri du margailuan 19. minutuan. Realeko aurrelariak banakako jokaldi zoragarria egin eta baloia sareetara bidali du.
2024/03/13 - 16:15
David Aznar: ''Gure bertsio onena bilatu behar dugu''
David Aznar Athleticeko entrenatzaileak ostegun honetan Erregina Koparen finalaurrekoetako Bartzelonaren kontrako itzuliko partida nola ikusten duen azaldu du asteazken goizean emandako prentsaurrekoan.
2024/03/13 - 13:56
Realzaleak itxaropentsu, Kopako finalaren bila
Atletico Madrilen aurka jokatuko du Realak gaur arratsaldean Erregina Kopako finalaurrekoetako itzulikoa, 18:30etik aurrera, Reale Arenan. Garaipena lortzea espero dute Realzaleek.
2024/03/13 - 09:02
Albiste izango dira: Reala-Atletico, lau urte osasun larrialdia ezarri zela eta Angel Berruetari omenaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/12 - 22:10
Realak, Reale Arenak lagunduta, Erregina Kopako finalerako txartela lortu nahi du
Natalia Arroyoren taldea Atletico Madril kanporatzen ahaleginduko da, finalerdietako itzuliko partidan, asteazkenean, 18:30etik aurrera. Joaneko 1-1ekoak aukera handiak ematen dizkio Realari. Neurketa EITBn izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
2024/03/11 - 13:28
Nahia Aparicio: ''Gauzak garbi izanda, Atleticori lana zailtzen saiatuko gara''
Nahia Aparicio Realeko jokalariak asteazken honetan Atleticoren kontra jokatuko duten Erregina Kopako partidaren inguruan hitz egin du. Horrez gain, aipatu du bere lehen partida izango dela Reale Arenan, eta txikitako ametsa beteko duela.
2024/03/07 - 23:02
Athletic-Bartzelona Erregina Kopako finalerdietako partidako laburpena eta golak
Kataluniako taldeak 0-3 irabazi du San Mamesen, finalaurrekoetako joaneko neurketan; Aitana Bonmatik bi gol sartu ditu, eta Salma Paralluelok beste bat.
2024/03/07 - 22:23
Maddi Torre: ''Dena eman dugu, eta Bartzelonan aurpegia ematen ahaleginduko gara''
Maddi Torre Athleticeko jokalariak argi onartu du Bartzelona gehiago izan dela San Mamesen jokatu den Erregina Kopako finalerdietako joaneko partidan. Zuri-gorriek 0-3 galdu dute, baina itzuliko neurketan "aurpegia ematen" saiatuko direla aurretatu du.
2024/03/07 - 22:09
Athleticek 0-3 galdu du, San Mamesen, Bartzelonaren aurka, Erregina Kopako finalerdietako joanekoan
Kataluniako taldeak emaitza bikaina erdietsi du Bilbon, kanporaketako aurreneko neurketan. Aitana Bonmatik bi gol egin ditu, eta Salma Paralluelok sartu du hirugarrena. Athleticek ahalegin handia egin du, San Mamesen izan diren 23.490 zaleek bultzatuta.
2024/03/07 - 19:09
Reala-Atletico Madril Erregina Kopako partida Reale Arenan jokatuko dute, hilaren 13an, datorren asteazkenean
Kopako finalerdietako itzuliko neurketa 18:30ean hasiko da, eta Realak aukera du finalerako sailkatzeko, joaneko partidan bana egin ostean. Klub txuri-urdinak, halaber, iragarri du F Ligako Reala-Athletic derbia ere jokatuko dutela Reale Arenan, martxoaren 23an.
2024/03/07 - 13:34
Realak berdindu egin du, 1-1, Madrilen, Atleticoren aurka, eta emaitza ona lortu du itzuliko partidarako
Amaiur Sarriegik jarri du aurretik Natalia Arroyoren taldea, 64. minutuan, eta Gaby Garciak sartu du 1-1ekoa, 90.ean. Elene Letek penalti bat gelditu du lehenengo zatian; Atletico Madrilek lau aldiz errematatu du langara, neurketan.
2024/03/07 - 13:28
Athletic kanporaketari eusten saiatuko da, Bartzelonako itzuliko partidari begira
Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk: telebistan, ETB1en, eta, streamingez, eitb.eus atarian, 19:00etatik aurrera.
2024/03/07 - 10:19
Elene Letek Sheila Guijarrori geratutako penaltia, Atletico Madrilen kontrako partidan
Elene Lete Realeko atezainak lehen zatiko 35. minutuan aurka zuten penaltia gelditu dio Sheila Guijarro Atletico Madrileko jokalariari.
2024/03/07 - 10:17
Sarriegi: ''Oso partida parekatua izan da''
Amaiur Sarriegik sartu du Realaren gola Atletico Madrilen aurkako partidan. Neurketa oso parekatua izan dela nabarmendu du amaieran, eta berdinketa bidezkoa iruditzen zaiola.
2024/03/06 - 22:00
Amaiur Sarriegik sartutako gola Atletico Madrilen aurka Erregina Kopako finalaurrekoan
Erregina Kopako finaerdietan Amaiur Sarriegik sartu di gola Atletico Madrili neurketako 64. minutuan.
2024/03/06 - 20:33
Athleticek ''munduko talderik onenaren'' aurka neurtuko ditu indarrak, David Aznarren arabera
Bartzelonaren aurkako partida "ilusioz" eta "emozioz" beteta egongo dela adierazi du David Aznar Athleticeko entrenatzaileak. Bartzelonan itzulerako partida dageoen arren, zuri-gorriek "final bat" balitz bezala egingo diote aurre lehiari.