Errege Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Errege Kopari buruzko albisteak
2024/02/28 - 01:30
Baloia sartu al da? Luzapeneko lehen zatian Realak gola erreklamatu duen jokaldia
Tierneyren jaurtiketa Samu Costak atera du gol marraren gainetik. Hori da VARetik Gil Manzano epaileari adierazi diotenea Realeko jokalariak baloia Mallorcaren atean sartu dela erreklamatu dutenean.
2024/02/28 - 01:30
Mikel Oyarzabalek partidako 70.minutuan egindako gola (1-1)
Realeko kapitaina bigarren zatian zelairatu da eta banakoa egin du Brais Mendezek emandako pasea aprobetxatuta.
2024/02/28 - 01:30
Gio Gonzalezek Mallorcarentzat 50. minutuan egindako gola (0-1)
Jokaldia alboko sake batean hasi da. Jaume Costak baloia erdiratu du eta Gio Gonzalez bakar-bakarrik sartu da bigarren zutoinean baloia buruarekin errematatu eta Remiroren atean sartzeko.
2024/02/28 - 01:30
Brais Mendezek lehen zatiko 45. minutuan huts egindako penaltia
Raillok eskuarekin ukitu du baloia area barruan eta Gil Manzano epaileak penaltia adierazi du. Braisek jaurti eta baloia Greif atezainak urrundu du.
2024/02/28 - 01:27
Realak penaltietan galdu du, Mallorca aurkari, eta Kopatik kanpo gelditu da
Partidan, Realak eta Mallorcak bana egin dute, Gio Gonzalezek eta Mikel Oyarzabalek golak sartuta. Lehen zatian, Brais Mendezek penalti bat jaurti du, baina Greif atezainak gelditu egin dio. Penalti jaurtiketetan, Mikel Oyarzabalek ezin izan du berea gauzatu.
2024/02/27 - 21:27
Realeko zaleak baikor dira, Mallorcaren aurkako kanporaketa irabazteko
Faborito ikusten dute talde txuri-urdina, baina badakite dena eman beharko dutela zelaian Sevillako finalean egon nahi badute.
2024/02/27 - 16:18
Zale txuri-urdinak, Errege Kopako finalaren bila
Realak Errege Kopako finalerako txartela izango du jokoan gaur gauean Reale Arenan, Mallorcaren kontra. Taldeari harrera beroa egitea eta giro bikaina bizitzea espero da.
2024/02/26 - 20:00
Realak eta Mallorcak Errege Kopako finalerako lehen txartela dute jokoan, Reale Arenan
Joaneko partida hutsean amaituta, Imanolen taldeak azken lau urteetako bigarren finala jokatzea dute helburu. Azkena 2020. urtean jokatu zuten, eta irabazi, Athleticen aurka.
2024/02/26 - 19:29
Yurik lesio muskularra du eta zalantza da Kopako partidarako
Iñigo Lekue eta Ander Herrera ere zalantza dira osteguneko partidarako
2024/02/26 - 15:15
Imanol: ''Aurtengo finala jokatzea dugu buruan, denon artean lortzea espero dut''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak taldeak asteartean Mallorcaren kontra jokatuko duen Errege Kopako itzuliko partidaren inguruan hitz egin du prentsaurrean.
2024/02/25 - 19:12
Zubeldia: ''Egun historiko baten aurrean gaude''
Donostiako taldeak aukera du berriro ere Errege Kopa etxera eramateko, finalderdiak gaindituz gero. Prentsaurrekoan, Errege Kopari begira, Igor Zubeldiak azaldu du taldea "lasai" dagoela eta badakitela zer den Kopa irabaztea.
2024/02/22 - 13:53
Guruzeta: ''Egunez egun joan behar dugu, ezin dugu Betis fokutik kendu''
Gorka Guruzeta Athleticeko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du. Batetik, pozik agertu da aste honetan iragarritako kontratuaren berritzearekin; bestetik, taldeak egunerokoan fokua jarri behar duela azpimarratu du.
2024/02/21 - 19:19
''Titulu bat irabaztea gustatuko litzaidake'', dio Take Kubok, Realarekin berrituta
Realak, asteartean, Mallorcaren aurka jokatuko du, Donostian, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidan, eta martxoaren 5ean, aldiz, Paris Saint-Germainen kontra, Txapeldunen Ligan. Kontratua 2029ra arte berrituta, Kubok adierazi du titulu bat nahi duela irabazi talde txuri-urdinean.
2024/02/21 - 17:43
Oscar de Marcosi elkarrizketa, osteguneko Teleberrin
ETB2ko albistegiko kirol tartean egingo diote elkarrizketa Athleticeko jokalari arabarrari, talde zuri-gorriaren bolada onaz hitz egiteko, besteak beste.
2024/02/17 - 15:30
Ruiz de Galarreta: ''Txikitatik eduki dut Athleticen jokatzeko ametsa, argi nuen etxera bueltatu nahi nuela''
EITB Mediak Iñigo Ruiz de Galarreta Athleticeko jokalaria elkarrizketatu du. Donostiarrak esan digu berarentzat zer den talde zuri-gorrira bueltatzea. Gainera, nola dagoen jakinarazi digu, eta Athleticek denboraldi amaierara arte dituen helburuez ere mintzatu da.
2024/02/17 - 14:58
Ander Herrera baja da Gironaren aurkako partidarako eta zalantza Kopako partidari begira
Klubak aditzera eman duenaren arabera, erdilariak “lesio muskular moderatua du eskuineko zangoko muskulatura iskiosuralean”.
2024/02/08 - 15:34
Guruzetak giharretako lesioa du, eta zalantza da Almeriaren partidarako
Athleticeko aurrelariak zelaia utzi behar izan zuen Errege Kopako Atleticoren kontrako partidan, ezker hankako muskulatura iskiosuralean min hartu zuelako, klubak ohar batean jakinarazi duenez.
2024/02/08 - 10:30
Ander Herrera: ''Pozik gaude, baina asko geratzen da oraindik''
Ander Herrera Athleticeko jokalaria oso pozik agertu da gaurko Atletico Madrilen kontra lortutako garaipenarekin. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2024/02/08 - 02:01
Ernesto Valverde: ''Kanporaketa baten lehen zatia besterik ez da hau; asko sufritu beharko dugu pasatzeko''
Athleticeko entrenatzaileak, bere taldeak Metropolitanon lortutako garaipenaren ostean, Kopako finalerdietako joaneko partidan, Atletico Madrilen aurka (0-1), azpimarratu du oraindik asko dagoela jokatzeko eta borrokatzeko txapelketan jarraitzeko.
2024/02/08 - 01:09
Agirrezabala: ''Bigarren zatian sufritu egin dugu, baina emaitza ona da''
Julen Agirrezabala Athleticeko atezaina pozik agertu da Atletico Madrilen etxean lortutako garaipenarekin, emaitzari eusteko bigarren zatian sufritu egin badute ere. Alabaina, azpimarratu du oraindik beste partida bat jokatu beharko dutela San Mamesen, Kopako finalerako txartela lortzeko.