Errege Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Errege Kopari buruzko albisteak
2024/11/19 - 19:20
Epaitegiak berretsi du Jove Español-Reala Kopako partida ostegunean 21:00etan jokatuko dutela
Horrenbestez, ukatu egin dute Gipuzkoako klubak eskatutako kautelazko neurria; Realaren nahia zen Errege Kopako lehen kanporaketako neurketa beste egun batean jokatzea.
2024/11/16 - 15:47
Realak Justiziara jo du Kopako partida bertan behera uztea eskatzeko
Azaroaren 21ean jokatzeko aurreikusita dagoen "partida bertan behera uzteko kautelazko neurria" eskatu du talde txuri-urdinak.
2024/11/14 - 15:27
Federazioak gaitzetsi egin du Realaren helegitea, eta Joveren aurkako partida azaroaren 21ean jokatuko da
Espainiako Futbol Federazioak gaitzetsi egin du Donostiako klubak Jove Españolen kontrako Kopako partida dataz aldatzeko aurkeztutako helegitea; beraz, neurketa hilaren 21ean jokatuko da. Horrez gain, Athleticen aurkako Ligako euskal derbia azaroaren 24an jokatuko da, aurreikusita zegoen bezala.
2024/11/11 - 18:54
Realak helegitea aurkeztu du, Jove Españolen aurkako kanporaketa hilaren 21ean ez jokatzeko
Errekurtsoan, Gipuzkoako klubak eskatzen du bertan behera uztea Jove Español-Reala Kopako kanporaketa azaroaren 21ean jokatuko dela zehaztu duen ebazpena, eta partida horretarako azaroaren 27a baino lehenagoko beste data bat ezartzea.
2024/11/09 - 15:06
Imanol, Kopako partida atzeratuari buruz: ''Ez da posible izan data aldatzea, eta egokitu egingo gara''
Jove Español Alacanteko taldearen aurkako Errege Kopako partida atzeratua azaroaren 21ean jokatuko du Realak, hainbat jokalari selekzioarekin arituko diren astean eta Athleticen aurkako derbia jokatu baino hiru egun lehenago. Hauxe da Imanol Alguacilen iritzia.
2024/11/08 - 22:04
Jove Español-Reala Kopako partida atzeratua azaroaren 21ean jokatuko da, 21:00etan
Horrela, Athleticen eta Realaren arteko euskal derbia hilaren 24an jokatuko da, igandean, 21:00etan, eguna aldatzea eskatu zuten arren.
2024/11/06 - 21:30
Imanolen eta Valverderen iritzia, Athletic-Reala derbiaren balizko atzerapenaren gainean
Realak Errege Kopako lehen kanporaketako neurketa oraindik jokatu gabe du, eta, berez, azaroan jokatu beharko luke, bigarren kanporaketa abenduaren hasieran baita. San Mameseko derbia, hasiera batean, azaroaren 24rako dago iragarrita, baina baliteke aldaketarik izatea.
2024/11/06 - 13:20
Kike Barja ''pozik'' agertu da 246 egunen ostean Osasunarekin Kopako partidan berragertu baita
Osasunak 0-5eko emaitzarekin menderatu du Chiclana Errege Kopako lehen kanporaketan. Garaipenaz gain, talde gorritxoan Kike Barjaren berragerpena izan da albiste ona. Barjak belauna apurtu zuen duela 246 egun, eta ordutik jokatu gabe egon da.
2024/11/06 - 11:04
Osasunak garaipen argia lortu du Chiclanan (0-5), eta Errege Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu da
Raul Garciak bi gol sartu ditu, eta Iker Benitok, Jose Arnaizek eta Moi Gomezek bana. Osasunak bigarren zatian egin ditu bost golak; atsedenaldian, emaitza 0-0ekoa zen.
2024/11/06 - 10:39
Chiclana-Osasuna (0-5) partidaren laburpena eta golak
Osasuna 2024-25 denboraldiko Errege Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu da, Chiclana 0-5 mendean hartuta. Raul Garciak bi gol sartu ditu, eta Iker Benitok, Jose Arnaizek eta Moi Gomezek bana.
2024/11/04 - 21:12
Dani Pendin: ''Vicente Morenok askatasun oso handia ematen digu''
Osasunaren bigarren entrenatzaileak nabarmendu du, prentsaurrekoan, Chiclanaren aurkako Errege Kopako kanporaketaren garrantzia. Vicente Moreno entrenatzailea Valentzian da.
2024/10/31 - 23:32
Amorebieta eta Tudelano Kopatik kanpo geratu dira jipoiak jasota
Talde bizkaitarrak 4-0 galdu du Barbastroren aurka, eta nafarrek gol-zaparrada jaso dute Deportiva Mineraren aurka (5-0).
2024/10/31 - 01:05
Luzapenean jasotako gol batek Kopatik kanpo utzi du Eibar, Logroñesen aurka (1-0)
Txapelketako lehen kanporaketan, Las Gaunasen jokatutako neurketan, Pol Arnau Logroñeseko jokalariak gola egin du, luzapenean, eta Eibar at gelditu da. Luzapenaren aurretik, baina, talde armaginak oso gertu izan du sailkatzea emango zion gola.
2024/10/31 - 00:55
Lleida-Barakaldo Errege Kopako kanporaketako laburpena eta golak (1-3)
Revillak eta Pablok (bitan) sartutako golen bidez, Bizkaiko taldea Camp d'Esportsen gailendu da, eta bigarren kanporaketarako sailkatu.
2024/10/31 - 00:28
Barakaldo Errege Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu da, Lleida menderatuta (1-3)
Eibarrek, Beasainek eta Cortesek, aldiz, ezin izan dute txapelketan aurrera egin; izan ere, hurrenez hurren, Logroñesen, Cartagenaren eta Granadaren aurka galdu dute, 1-0, 0-1 eta 0-2.
2024/10/30 - 22:05
Osasunaren eta Realaren Kopako neurketak, bertan behera denboraleagatik
Talde gorritxoak Chiclana izan behar zuen aurkari asteazken honetan, eta txuri-urdinek Jove Español, ostegunean.
2024/10/30 - 13:17
Alavesek Compostela kanporatu du (0-1), eta Errege Kopako bigarren kanporaketan da
Luis Garcia Plazaren taldea sailkatzeko gola Compostelako atzelari batek egin du, bere atean, hamabigarren minutuan. Alaves ez da ondoegi aritu norgehiagokan, baina ez du ia estutasunik izan gailentzeko.
2024/10/30 - 00:11
Compostela-Alaves Errege Kopako kanporaketako laburpena eta gola (0-1)
Kike Compostelako atzelariak bere atean sartutako golari esker, Alavesek Compostela kanporatu du, eta 2024-25 denboraldiko Errege Kopako bigarren txandarako sailkatu da.
2024/10/29 - 23:34
Luis Garcia Plaza: ''Taldeak irabazteko beharra zuen, eta irabazi egin dugu''
Alavesen entrenatzaileak, bere taldeak Errege Kopan Compostela menderatuta, azpimarratu du garaipena oso garrantzitsua dela, Arabako taldea bolada txarrean baitabil EA Sports Ligan. Garcia Plazak, halaber, Stoichkovekin jazotakoa izan du hizpide.
2024/10/14 - 21:54
Errege Kopako lehen kanporaketako ordutegiak
Euskal Herriko bederatzi talde izango dira 2024-25 denboraldiko lehen txandan; neurketak urriaren 29tik 31ra jokatuko dituzte.