Ernesto Valverde
2018/10/25 - 11:12
Bartzelonak Messi gabe irabazi du
Talde katalanak 2-0 irabazi dio Milango Interri Valverdek Bartzelonako entrenatzaile lanetan bere 50. garaipena lortu. Atleticok, aldiz, Alemanian 4-0eko porrot gogorra izan du.
2018/05/31 - 23:14
Eduardo Berizzo: 'Ez dut inolako zalantzarik izan Athleticera etortzeko'
Athleticek Eduardo Berizzo entrenatzaile gisa aurkeztu du ostegun honetan. Argentinarrak esan duenez, Marcelo Bielsa eta Ernesto Valverderekin hitz egin du talde zuri-gorriarekin fitxatu aurretik.
2018/04/26 - 16:11
'Gauza bat da prentsak Oyarzabalez dioena, eta bestea, errealitatea'
"Cityk Laporte fitxatu zuela ere esan zuten", gaineratu du Ernesto Valverdek, Oyarzabalen aferagatik galdetu diotenean.
2018/04/05 - 12:37
Bartzelona eta Liverpool, finalerdietarako bidean
Kataluniarrek Erroma hartu zuten mendean 4 eta 1; ingelesek, berriz, Guardiolaren Manchester City jipoitu zuten ordu erdian.
2017/10/27 - 13:21
Ziganda eta Valverde berriro elkartuko ditu Katedralak
'Kuko' Zigandak garaipena behar du azken partidetako joko eta emaitza txarrek sortutako giro nahasia baretzen hasteko. Valverdek, berriz, Ligako lidergoan sendotu nahi du Bartzelona.
2017/08/14 - 12:23
Real Madrilek Bartzelonari irabazi dio Superkopako joaneko partidan (1-3)
Madrildarrek banakoa hautsi dute Cristiano Ronaldok 80. minutuan eta Marco Asensiok 90.ean egindako golei esker.
2017/06/01 - 22:46
Ernesto Valverde: 'Athletic nire bizitzako kluba da'
Valverde eguerdian aurkeztu dute Bartzelonako entrenatzailea bezala. Bi uteko kontratua sinatu du eta bere helburuak zeintzuk diren azaldu ditu ondorengo prentsaurrekoan.
2017/05/24 - 20:19
Txalo-zaparrada beroa eman diote Ernesto Valverderi bere agurrean
Valverdek onartu du gogorra egin zaiola Athletici agur esateko unea. Ez du argitu nora doan, baina Athleticen egin behar zuen lana, eginda dagoela esan du Valverdek.
2017/05/19 - 16:42
Valverde: 'Simeone hor egonda, ez dut uste Atletico asko erlaxatuko denik'
"Momentu onean gaude partidari aurre egiteko", azpimarratu du entrenatzaile zuri-gorriak.
2017/05/12 - 16:50
'Iraizozentzat azken partida da etxean; besteontzat, ez dakigu'
Leganesen aurkakoa Athletici San Mamesen zuzenduko dion azken partida den ala ez galdetu diote Valverderi, baina entrenatzaileak bere etorkizuna argitu gabe jarraitzen du.
2017/05/04 - 20:41
Urrutia: 'Nire entrenatzailea niretzat onena da; bihar, ikusiko dugu'
Athleticeko presidenteak ez du Ernesto Valverderen etorkizuna argitu. Bera eta Valverde lasai daudela azpimarratu du.
2017/05/02 - 16:11
Clementeren garaipen kopuruen marka berdindu dezake Valverdek
303 partida zuzendu ditu talde zuri-gorrian eta 141. garaipena eskuratzetik gertu dago teknikaria.
2017/04/27 - 11:34
Betis hartuko du San Mamesen Athleticek
Eibarren kontrako garaipenarekin talde zuri-gorria seigarren postuan da eta bolada onarekin jarraitu nahi du etxean.
2017/04/15 - 00:34
Gol festa San Mamesen (5-1)
Zuri-gorriak aise gailendu zaizkio Las Palmasi Bilbon jokatutako partida zoroan. San Josek, Muniainek (2) eta Adurizek (2) egin dituzte lehoien golak; kanariarrena, berriz, Pedro Bigasek egin du.
2017/03/17 - 15:33
Valverde: 'Badakite San Mamesen irabaztea zaila dela'
Real Madrilek puntu beharra dauka, Liga jokoan duelako, eta jakin badaki, Valverdek azpimarratu duenez, San Mamesen irabaztea ez dela batere erraza.
2017/03/03 - 00:34
Athletic galtzaile, etxetik kanpo irudi hobea eman arren (1-0)
Ernesto Valverderen taldeak lanak eman dizkie andaluziarrei, eta berdinketa lortzeko merituak egin ditu. Partidako gol bakarra Iborrak egin du, Iraizozek penalti bat gelditu ostean.
2017/02/24 - 13:22
Beñat: 'Oso kolpe gogorra da'
Athletic Europa Ligatik kanpo geratu da APOELen aurkako kanporaketa galduta. Beñaten ustez, bilbotarrak nagusi izan dira baina ez dituzte izandako aukerak aprobetxatu.
2017/02/23 - 22:05
Agur tristea Europari
Zuri-gorriek 2 eta 0 galdu dute Zipren (4-3, orotara) lehen zatian gola egiteko aukera argiak izan arren. Bigarrenean, APOELek bi gol egin ditu, eta 10 jokalarirekin geratu da.
2017/02/15 - 18:18
Valverdek eta Muniainek partida aztertu dute
Iker Muniainek eta Ernesto Valverdek prentsa aurrean agertu dira; Athleticek Apoelen kontra jokatuko du ostegunean San Mamesen. (Ikusi prentsaurreko osoa).
2017/02/05 - 13:58
'Helburua puntuak lortzea da, eta irudiak ez du punturik ematen '
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Athleticek Bartzelonareen aurka galdutako aukerak deitoratu ditu Valverdek. Bilbotarrek 3 eta 0 galdu du Nou Campen.