Ernesto Valverde
2023/03/13 - 14:15
Valverde: ''Akats nabarmenetarako erabili beharko litzateke VARa''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak deitoratu egin zuen VARak Iñaki Williamsen gola bertan behera utzi izana, Bartzelonaren aurkako partidaren azken txanpan.
2023/03/13 - 01:09
Athleticek Barçaren aurka galdu du San Mamesen (0-1)
VARak ontzat eman du epaileak jokoz kanpo egoteagatik baliorik gabe utzitako Raphinharen gola, eta Iñaki Williamsen gola baliogabetu du Muniainen ustezko eskuagatik.
2023/03/11 - 20:29
Valverde: ''Oraingoz ez du ematen Barçari eraginik egin dionik; lehen postuan dago''
Athleticeko entrenatzaileak azpimarratu duenez, "oraingoz" ez du uste Negreira auziak Barçari inongo eranik egin dionik, "lehen postuan" dagoelako eta "irabazteko hautagai nagusia" delako.
2023/03/05 - 22:59
Rayok eta Athleticek berdindu egin dute atezainek agindu duten norgehiagokan (0-0)
Agirrezabala eta Dimitrievski izan dira partidako protagonistak, eta bi taldeetako batek ere ezin izan dio ihes egin dinamika txarrari.
2023/03/04 - 18:35
Valverde, Herreraren mezuari buruz: ''Ez zait batere interesatzen sare sozialetan ateratzen dena''
Hauek izan dira Athleticeko entrenatzailearen hitzak jokalari zuri-gorriak jasaten ari den lesioei buruz Instagrameko bere kontuan zabaldu zuen mezuari buruz galdetu diotenean.
2023/03/04 - 18:05
Valverde: ''Sailkapenean ez dago alderik, pilatuta gaude denak, garrantzia handiko partida da''
Valverdek garrantzi handia eman dio Rayoren aurkako neurketari, sailkapena oso estu baitago eta entrenatzailearen arabera "gora zein behera begira" jar zaitezke.
2023/03/02 - 00:31
Valverde: ''Haiek izan duten aukera aprobetxatu dute; guk ez''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak azpimarratu du "presioak" zerikusi handia izan duela jokoan eta Osasunak bere aukera aprobetxatzen jakin duela. Hala ere, argitu du itzulera, hilabete barru, oso bestelakoa izan daitekeela (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/02/28 - 21:12
Ikusmin handia Osasuna-Athletic partidarako: Kopako finalerdia abian da
Sadar jendez lepo izango da kanporaketako joaneko neurketan. Nafarroako eta Bizkaiko taldeak asteazkenean arituko dira nor baino nor gehiago, 21:00etatik aurrera.
2023/02/28 - 20:35
Valverde: ''Guk ez dugu berdinketan pentsatzen, irabaztera aterako gara''
Ernesto Valverde prentsaurrekoan agertu da Osasunaren aurka jokatuko duen Kopako finalerdiaren bezperan. Athleticeko entrenatzaileak adierazi duenez, asteburuko porrotak ez du kanporaketa baldintzatzen eta partidaren bila aterako dira.
2023/02/28 - 20:04
Ernesto Valverde: ''Iribar Athleticen esentzia da''
Ernesto Valverde Athleticen entrenatzaileak Jose Angel Iribarren 80. urtebetetzeari buruz eta Athleticen historian zer suposatu duenari buruz hitz egin du.
2023/02/26 - 17:13
Bere atean sartutako bi golek Athleticen porrota eragin dute Gironaren aurka (2-3)
Yuri Berchiche eta Raul Garciaren golek ezin izan dute Bilboko taldeak bere atean sartutako bi golei aurre egin.
2023/02/25 - 14:22
Valverde: ''Aurkariek jakin behar dute San Mamesen gauzak zail izango dituztela''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Ligako lehen itzulian Gironaren aurka jokatu zuten partida txarra errepikatzea saihestu nahi du. Horretarako, San Mames bezalako estadio batean jokatzeak ematen duen abantaila aprobetxatu nahi du (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/02/18 - 18:14
Ernesto Valverde: ''Oso maila altuan lehiatu beharko dugu Atletico menderatzeko''
Zurigorriek Atletico Madrilen aurka jokatuko dute ligako hurrengo partida. Gauzak horrela, Valverdek partida zaila aurreikusten du eta bere taldeak maila altua erakutsi beharko duela baieztatu du.
2023/02/18 - 17:42
Ernesto Valverde: ''Kontratua berritzea Athleticen jarraitzeko dudan asmoaren erakusle da''
Ernesto Valverdek beste urte betez luzatu du kontratua Athleticekin. Valverderen hitzetan, Athletic izan da bere ibilbideko talde garrantzitsuena eta kontratuaren luzatzea bertan jarraitzeko asmoaren erakusle da.
2023/02/17 - 10:19
Valverdek beste denboraldi baterako berritu du Athleticekin zuen kontratua
Horrela, entrenatzaile zuri-gorriak 8 denboraldi egingo ditu Bilboko taldearen aulkian, hiru arotan banatuta.
2023/02/10 - 20:37
Valverde: ''San Mamesen egiten duguna etxetik kanpo balioztatu nahi dugu''
Valentziaren aurka ibiliko da Athletic, Mestallan, eta, bezperan, zuri-gorrien entrenatzaileak ohartarazi du arerioa, nahiz eta bolada txarrean egon, talde "ona" dela. Iñigo Martinez ere izan du hizpide, eta azaldu du Ander Herrerak lesio txikia duela.
2023/02/03 - 23:58
Sancetek bideratu du Athleticen gol festa Cadizen aurka (4-1)
Nafarra izan da partidako protagonista nagusia, urteko lehen garaipena lortzeko hat-trick bat egin baitu. Beste gola Yerayk sartu du.
2023/02/02 - 20:06
Valverde: ''Cadizen aurkako partida oso garrantzitsua da guretzat; behar ditugu hiru puntuak''
Athleticeko entrenatzaileak espero du ostiraleko neurketa inflexio puntua izan dadila, Bilboko taldearentzat; izan ere, azken hiru partidetan, Athleticek ez du punturik lortu. San Mamesen izango da, 21:00etan hasita.
2023/01/30 - 16:09
Valverde: ''Derbi hunkigarria izango da, eta are gehiago jokoan egongo denarengatik''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailearen ustez, Osasunaren eta talde zuri-gorriaren arteko finalerdietako kanporaketa "hunkigarria" izango da, eta bere taldeak kanporaketa gainditzeko bi partida on egin beharko dituela iragarri du.
2023/01/28 - 17:34
Valverde: ''Irabazten ez duzunean, puntuak premiazkoak dira beti''
Athleticek Ligako lau jardunaldi daramatza garaipenik lortu gabe, eta Celtaren aurka jokatuko du igande honetan, jaitsiera postuetan dagoena. Valverdek argi du bere bertuteak inposatu behar dituztela aurkaria gainditzeko.