Ernesto Valverde
2023/01/10 - 00:52
Hutsean berdindu dute Athleticek eta Osasunak
Athletic nagusi izan da 90 minutuetan baina ezin izan dute nafarren atea zulatu.
2023/01/08 - 19:45
Ernesto Valverde: ''Partida deserosoa izango da''
Osasuna jasoko du Athleticek San Mamesen. Ernesto Valverdek partida deserosoa aurreikusten du, izan ere, entrenatzailearen esanetan, jokatzeko modu oso antzekoa dute bi taldeek, intentsitate handikoa.
2023/01/04 - 19:46
Valverde: ''Eldense bere mailako liderra da, ondo antolatuta dago, eta erasoan arriskutsua da''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzileak, talde zuri-gorriak Eldenseren aurka urtarrilaren 5ean jokatuko duen Errege Kopako final-hamaseirenetako partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/12/28 - 17:14
Valverde: ''Partida honi gogotsu aurre egiteko arrazoi asko ditugu''
Athleticeko entrenatzaileak laugarren postua sendotuz amaitu nahi du urtea. Horretarako, Betisi irabazi beharko diote ostegun honetan Santander Ligaren itzuleran (adierazpena gaztelaniaz).
2022/12/11 - 23:02
Athleticek Chivas garaitu du Gernikako Arbola Sariaren joaneko partidan (2-0)
Berenguerren eta Sanceten golek garaipena eman diete lehoiei San Mamesen jokatutako lagunarteko partidan. Horrela, Valverderen mutilek abantaila dute Mexikoko itzuliko partidarako.
2022/11/14 - 00:40
Athleticek aurrera egin du Kopan Alziraren aurka gehiegi sufritu gabe (0-2)
Alex Berenguer eta Nico Williamsen golek garaipena eta Errege Kopako hurrengo faserako txartela eman diote Bilboko taldeari.
2022/11/12 - 17:19
Valverde: ''Asko dago irabazteko partida honetan, hori da pentsamoldea''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak adierazi duenez, Alziraren aurkako Kopako kanporaketari "errespetuz" egingo diote aurre, euren estadioan jokatzeaz gain "argudioak" dituztelako. Garaipenean pentsatuz jokatu behar dutela nabarmendu du. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2022/11/05 - 00:38
Athleticek porrota jaso du hobeto jokatu duen Gironaren aurka (2-1)
Etxekoak Bilboko taldea baino gehiago izan dira partida osoan zehar, eta lehoiek erreakzionatu dutenerako bi goleko abantaila zuten dagoeneko.
2022/11/03 - 21:40
Ernesto Valverde: ''Indartsu sentitzen gara Gironari aurre egiteko''
Athleticen entrenatzaileak argudiatu du taldeak energia duela eta hori mantendu behar dutela. Girona arriskua sortzen duen taldea dela uste du, baina indartsu ikusten ditu bere jokalariak haiei aurre egiteko. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2022/10/24 - 01:07
Athleticek Bartzelonaren gol zaparrada jasan du (4-0)
Kataluniako taldeak argi eta garbi gainditu ditu bilbotarrak, lehen zatiaren amaierarako hiru gol sartu baitituzte jada. Porrota nahikoa ez balitz, Ander Herrerak eta Dani Garciak zelaia utzi behar izan dute min hartuta.
2022/10/22 - 21:12
Valverde: ''Garaipena lortzeko animoarekin goaz Bartzelonara, baina badakigu zaila dela''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Bartzelonaren aurka Camp Noun igandean jokatuko duen partidari buruz hitz egin du.
2022/10/19 - 00:16
Athleticek ezin izan du Getafe mendean hartu (2-2)
Bi aldiz jarri da aurretik talde zuri-gorria baina Getafek ez dizkio gauzak erraz jarri. Partida orekatua izan da, bi taldeak gogor lehiatu dira, eta ez diote elkarri erasorako erraztasunik eman.
2022/10/16 - 01:14
Athleticen presioa ez da nahikoa izan Atletico Madril garaitzeko (0-1)
Bilbotarrak azken unera arte saiatu dira, eta bigarren zatian etxekoen nagusitasuna nabarmendu da hainbat gol aukerarekin, baina azkenean Griezmannen golak garaipena lortzeko balio izan die madrildarrei.
2022/10/14 - 21:04
Valverde: ''Atleticori irabaztea bultzada handia izango litzateke''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Atletico Madrilen "espiritua" azpimarratu du, Ligako bederatzigarren jardunaldiko aurkaria izango dena. Laugarren sailkatuaren aurka irabaztea "bultzada handia" izango litzatekeela adierazi du. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2022/10/08 - 23:14
Athleticek bana berdindu du Sevillan
Valverdek zuzendutako taldeak partida ona egin du hasiera txarra izan arren. Oliver Torresek 3. minutuan lortu du Sevilla markagailuan aurreratzea eta Vesgak banakoa jarri du 72. minutuan. Ander Herrerak txartel gorria ikusi du luzapenean.
2022/10/07 - 18:36
Valverde: ''Gure aukerak jokatu behar ditugu eta jokoa guregana etortzea lortu''
Athleticek Sevillaren aurka jokatuko du Sanchez Pizjuanen Santander Ligako zortzigarren jardunaldian. Andaluziako taldeak entrenatzaile berria du, Jorge Sampaoli, eta horrek eragina izan dezake haien jokoan. Valverde hasieratik irabaztera aterako den Athletic espero du. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2022/09/29 - 20:46
Valverde: ''Aurreko partiden ildotik jarraitu nahi dugu''
Athleticek Almeria hartuko du Santander Ligako zazpigarren jardunaldian. Bilboko taldearen entrenatzailearentzat hiru puntu garrantzitsu dira, aurkariei begira urri gogorra izango baitute. Nico Williamsek Espainiako selekzioarekin egindako debutaz ere hitz egin du. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2022/09/16 - 20:31
Valverderen arabera, Iraolaren aurkakoa ''ez da beste partida bat''
Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak, Andoni Iraolaren Rayo Vallecanoren aurka jokatzea ez dela "beste partida bat" onartu du. Iraolak debuta Valverderekin egin zuen azken horrek Lehen Mailako teknikari gisa debuta egin zuen egunean. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2022/09/10 - 20:24
Valverde: “Elxek duen puntu beharra berdindu edo gainditu behar dugu”
Ernesto Valverde taldearen gaurkotasunari buruz aritu da Elxeren aurkako partidaren atarian. Yeray eta Hererra baja izango dira Yuri eta Balenziagarekin batera. Iñigo Martínez aurtengo ligan debuta egitea espero da.
2022/09/04 - 20:26
Defentsako akats batek Athleticen denboraldiko lehen porrota eragin du Espanyolen aurka (0-1)
Vivianen eta Yerayren arteko komunikazio faltaren ondorioz, Braithwaite bakarrik geratu da Unai Simonen aurrean, eta garaipenaren gola sartu du perikitoentzat.