Ernesto Valverde
2023/09/23 - 02:00
Valverde: ''Oso ondo jokatu dugu, pixkanaka nagusitzen joan gara''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Alavesen aurkako euskal derbian lortutako garaipenaz hitz egin du. Pozik agertu da egindako partidagatik, baina akatsak ere atera dizkio bere taldeari.
2023/09/21 - 20:55
Valverde: ''Alaves traila duen taldea da, gure mailan egon beharko dugu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako seigarren jardunaldiari hasiera emango dion Alavesen aurkako derbiaz hitz egin du. Partida lehiatua aurreikusten du, baina "ahalik eta puntu gehien" lortu nahi ditu.
2023/08/28 - 11:31
Valverde: ''Horrelako partida bati buelta ematea oso garrantzitsua da taldea indartzeko''
Ernesto Valverdek nabarmendu duenez, oso garrantzitsua da aurkako emaitza bati buelta eman eta azkenean garaipena lortzea. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2023/08/26 - 21:34
Valverde: ''Rubialesek jokabide desegokia izan du eta bere gain hartu behar ditu ondorioak''
Ernesto Valverderen ustez, Luis Rubialesek "jokabide desegokia izan du" eta, horren aurrean, Espainiako Futbol Federazioko presidenteak "ondorioak bere gain hartu behar ditu". "Munduko txapeldun izan diren jokalari horien lorpen handiari behingoz erreparatzea da bidezkoena" gaineratu du Valverdek.
2023/08/18 - 21:16
Valverde: ''Gure bertsio onenera itzuli behar gara eta puntuak batzen hasi''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Osasunaren aurkako EA Sports Ligako 2. jardunaldiko abuztuaren 19ko euskal derbiari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/08/11 - 21:02
Ernesto Valverde: ''Partida garrantzitsua da, aurkari handi baten kontra, eta ondo hasteko asmoarekin goaz''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak denboraldiko lehen partidaz hitz egin du. Real Madrilen kontra jokatuko du talde zurigorriak San Mamesen, abuztuaren 12an.
2023/08/06 - 21:27
Athleticek 1-1 egin du 10 jokalarirekin Manchesterren aurka, denboraldiaurreko azken partidan
Nico Williamsek aurretik jarri ditu zuri-gorriak 29. minutuan. Bigarren zatian, epaileak txartel gorria atera dio Paredesi, eta gaineratutako denboran Pellistrik banakoa egin du.
2023/08/03 - 23:55
Athleticek eta Eibarrek berdindu egin dute, 1-1; Martonek eta Sorianok egin dituzte golak
Ernesto Valverderen taldeak 19. minutuan sartu du aurreneko gola, eta Joseba Etxeberriarenak, ordea, 34. minutuan. Partidak erritmo bizia izan du, eta bi entrenatzaileek kalitatezko minutuak eman ahal izan dizkiete euren gizonei.
2023/08/02 - 00:53
Athleticek galdu egin du Celticen aurkako lagunartekoa (3-2)
Bilbotarrak bi aldiz aurreratu dira markagailuan, Unai Gomezek eta Iker Muniainek egindako golei esker, baina eskoziarrek emaitza irauli dute bigarren zatian.
2023/07/17 - 00:30
Chivasek Gernikako Arbola Saria eskuratu du penaltietan Athletic garaituz
Mexikarrek joaneko partidako emaitza berdindu dute eta, penaltietara joan ondoren, Raul Garciaren eta Unai Vencedorren hutsek garaipena eman diote.
2023/07/13 - 18:12
Chivas - Athletic partida, zuzenean eitb.eus-en eta ETB1en, igandean
Bilbotarrak garaile atera ziren San Mamesen jokatu zuten joaneko partidan, 2-0, Berenguer eta Sanceten golei esker.
2023/07/11 - 16:28
Ernesto Valverde, UEFAren erabakiaz: ''Osasunaren arazoa da, guk ez dugu horrekin zerikusirik''
Valverdek bere iritzia eman du Konferentzia Ligaren eta Osasunaren inguruan, eta ez du Athletic "guri ez dagokigun" gai batean kokatu nahi izan.
2023/07/11 - 15:40
Valverdek ez du taldea itxitzat ematen, eta Athleticen asmoa Villalibre taldean geratzea dela aurreratu du
Valverdek denboraldiaren aurreikuspenak jakinarazi ditu, helburuei buruz hitz egin du eta taldeari begira oso pozik dagoela baieztatu du. Aldaketak egitera zabalik agertu da ere (Adierazpenak gaztelaniaz).
2023/06/15 - 21:23
Athletic uztailaren 6an itzuliko da entrenamenduetara
Ohiko azterketak eta zelaiko lehen saioak egin ondoren, lehoiak Mexicora bidaiatuko dira Chivasen eta Necaxaren aurkako neurketak jokatzeko.
2023/06/08 - 21:22
Valverde: ''Etxean jokatu ditugun 21 partidak irabazteko aukera izan dugula uste dut''
Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak, zuri-gorrien denboraldiaren balantzea egin du klubeko hedabideentzat. Esan du "pozik" dagoela "gauzak nola joan diren ikusita", eta hasieratik egon direla borrokan Europan sartzeko. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2023/06/06 - 23:29
Ander Capak ez du Athleticen jarraituko, klubak baieztatu duenez
Portugaleteko hegaleko atzelariak, 2022ko uztailean, bi denboraldirako kontratua sinatu zuen, baina Athleticek aukera zuen bakarrera murrizteko. Guztira, bost denboraldi eman ditu Athleticen, eta 112 partida ofizial jokatu.
2023/06/05 - 03:10
Osasunak jokatuko du Konferentzia Liga, eta Athletic Europatik kanpo geratu da
Nafarrek 2-1 irabazi diote Gironari, Budimirren bi golei esker. Bilbotarrek, aldiz, 1-1 egin dute Bernabeun, Real Madrilekin, Sanceten gol batekin markagailuan aurreratu ostean.
2023/06/03 - 18:23
Valverde: ''Zaila dugu, baina amaierara arte jarraitu behar dugu''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Ligako azken jardunaldian Real Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Badaki zaila dela Europarako sailkatzea, baina argi du azken unera arte borrokatuko dutela.
2023/05/28 - 23:06
Elxek luzapenean sartutako gol batek Europatik urrundu du Athletic (0-1)
Lehoiak aurkaria baino gehiago izan dira, eta etengabe sortu dituzte gol aukerak, baina Boyek luzapenean sartutako gol batek porrota eragin die, eta Athletici oso zail jarri zaio Europarako sailkatzea.
2023/05/27 - 19:40
Ernesto Valverde: ''Ez dut uste Athleticeko zaleek ilusioa galdu dutenik''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Athleticek Elx taldea hartuko du igandean, San Mamesen, LaLiga Santanderreko 37. jardunaldian, Europan sartzeko aukerei eutsi nahian.