Ernesto Valverde
2023/08/02 - 00:53
Athleticek galdu egin du Celticen aurkako lagunartekoa (3-2)
Bilbotarrak bi aldiz aurreratu dira markagailuan, Unai Gomezek eta Iker Muniainek egindako golei esker, baina eskoziarrek emaitza irauli dute bigarren zatian.
2023/07/17 - 00:30
Chivasek Gernikako Arbola Saria eskuratu du penaltietan Athletic garaituz
Mexikarrek joaneko partidako emaitza berdindu dute eta, penaltietara joan ondoren, Raul Garciaren eta Unai Vencedorren hutsek garaipena eman diote.
2023/07/13 - 18:12
Chivas - Athletic partida, zuzenean eitb.eus-en eta ETB1en, igandean
Bilbotarrak garaile atera ziren San Mamesen jokatu zuten joaneko partidan, 2-0, Berenguer eta Sanceten golei esker.
2023/07/11 - 16:28
Ernesto Valverde, UEFAren erabakiaz: ''Osasunaren arazoa da, guk ez dugu horrekin zerikusirik''
Valverdek bere iritzia eman du Konferentzia Ligaren eta Osasunaren inguruan, eta ez du Athletic "guri ez dagokigun" gai batean kokatu nahi izan.
2023/07/11 - 15:40
Valverdek ez du taldea itxitzat ematen, eta Athleticen asmoa Villalibre taldean geratzea dela aurreratu du
Valverdek denboraldiaren aurreikuspenak jakinarazi ditu, helburuei buruz hitz egin du eta taldeari begira oso pozik dagoela baieztatu du. Aldaketak egitera zabalik agertu da ere (Adierazpenak gaztelaniaz).
2023/06/15 - 21:23
Athletic uztailaren 6an itzuliko da entrenamenduetara
Ohiko azterketak eta zelaiko lehen saioak egin ondoren, lehoiak Mexicora bidaiatuko dira Chivasen eta Necaxaren aurkako neurketak jokatzeko.
2023/06/08 - 21:22
Valverde: ''Etxean jokatu ditugun 21 partidak irabazteko aukera izan dugula uste dut''
Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak, zuri-gorrien denboraldiaren balantzea egin du klubeko hedabideentzat. Esan du "pozik" dagoela "gauzak nola joan diren ikusita", eta hasieratik egon direla borrokan Europan sartzeko. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2023/06/06 - 23:29
Ander Capak ez du Athleticen jarraituko, klubak baieztatu duenez
Portugaleteko hegaleko atzelariak, 2022ko uztailean, bi denboraldirako kontratua sinatu zuen, baina Athleticek aukera zuen bakarrera murrizteko. Guztira, bost denboraldi eman ditu Athleticen, eta 112 partida ofizial jokatu.
2023/06/05 - 03:10
Osasunak jokatuko du Konferentzia Liga, eta Athletic Europatik kanpo geratu da
Nafarrek 2-1 irabazi diote Gironari, Budimirren bi golei esker. Bilbotarrek, aldiz, 1-1 egin dute Bernabeun, Real Madrilekin, Sanceten gol batekin markagailuan aurreratu ostean.
2023/06/03 - 18:23
Valverde: ''Zaila dugu, baina amaierara arte jarraitu behar dugu''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Ligako azken jardunaldian Real Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Badaki zaila dela Europarako sailkatzea, baina argi du azken unera arte borrokatuko dutela.
2023/05/28 - 23:06
Elxek luzapenean sartutako gol batek Europatik urrundu du Athletic (0-1)
Lehoiak aurkaria baino gehiago izan dira, eta etengabe sortu dituzte gol aukerak, baina Boyek luzapenean sartutako gol batek porrota eragin die, eta Athletici oso zail jarri zaio Europarako sailkatzea.
2023/05/27 - 19:40
Ernesto Valverde: ''Ez dut uste Athleticeko zaleek ilusioa galdu dutenik''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Athleticek Elx taldea hartuko du igandean, San Mamesen, LaLiga Santanderreko 37. jardunaldian, Europan sartzeko aukerei eutsi nahian.
2023/05/26 - 02:17
Valverde: ''Partida erabakigarria zen; orain Osasuna da abantaila duena''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Osasunaren aurkako derbian jasotako porrotaz hitz egin du. Porrota kolpe latza dela azpimarratu du, orain Osasunaren menpe baitaude Europako postuak lortzeko (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/05/26 - 01:21
Osasunak Athleticen aurkako derbia irabazi du (2-0) eta puntuetan berdindu du
Budimirren eta Torroren golekin, gorritxoek zuri-gorriekin berdindu dute sailkapenean (50 puntu), eta zazpigarren jarri dira, bi jardunaldiren faltan.
2023/05/20 - 20:16
Athleticek hiru puntuak eskuratu ditu San Mamesen Celtari irabazita (2-1)
Bilbotarrek Europako postuengatik borrokan jarraitzen dutela erakutsi nahi izan dute, eta argi eta garbi nagusitu dira gol-zaparrada izan zitekeen norgehiagokan, baina Iñaki Williamsen eta Alex Berenguerren golei esker erabaki dena.
2023/05/19 - 16:58
Valverde: ''Ez daukat zalantzarik talde ona dugula''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailearen aburuz, talde zuri-gorria kalitatezko taldea da, baina gai direla sinetsi behar dute.
2023/05/14 - 20:14
Athleticek jipoia hartu du Vila-realen etxean (5-1)
Alex Baenak eta Nicolas Jacksonek (bina gol) eta Paredesek, bere atean, egin dituzte etxekoen golak. Bilbotarren gol bakarra Sancetek egin du, penaltiz.
2023/05/12 - 22:52
Valverde: ''Partida erabakigarriak datozenean, norberak sinetsi behar du irabazi eta helburua lor daitekeela''
Athleticek Vila-realen aurka jokatuko du larunbatean. Zuri-gorriek Europara sailkatzeko lehiari eutsi nahi diote, eta horretarako ezinbestekoa dute hurrengo neurketa irabaztea, arerio zuzen baten aurka. Bilbotarren entrenatzailearen esanetan, lor dezaketela sinetsi behar dute jokalariek.
2023/05/05 - 02:27
Athleticek galdu egin du Betisen aurka San Mamesen (0-1)
Bilbotarrek gol bat jaso dute partida hasi eta berehala, eta, abagune ugari izan eta bigarren zati ona egin arren, ez dira markagailua iraultzeko gai izan.
2023/05/03 - 21:10
Valverde: ''Betisen aurkakoa finala da''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Betisen aurka maiatzaren 4an San Mamesen jokatuko duen Santander Ligako 33. jardunaldiko partidari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)