Erik Jaka
2023/02/13 - 22:00
Bi jardunaldi ezin interesgarriago playoff-etan sartzeko borrokan
Ezkurdiak eta Martijak partidarik onena jokatu eta playoff-ak puntu batera dituzte. Jaka eta Arangunenentzat berriz, bukatu da txapelketa. Bestalde, Altunak eta Tolosak eskuratu dute finalerdietarako jokoan zegoen bigarren txartela.
2023/02/12 - 21:54
Ezkurdiak eta Martijak finalerdietarako aukerei eutsi diete (22-6)
Ezkurdiak eta Martijak Binakako Txapelketako finalerdietarako sailkatzeko aukerei eutsi diete, Jaka eta Aranguren, dagoeneko kanporatuta daudenak, 22-6 mendean hartuta.
2023/02/07 - 17:06
Ezkurdia-Martija eta Jaka-Aranguren bikoteek iganderako materiala hautatu dute, Altsasun
Igandean, Altsasuko Burunda pilotalekuan, Binakako Txapelketan sailkapeneko azken postuan dauden bikoteek neurtuko dituzte indarrak, Ezkurdia-Martijak eta Jaka-Arangurenek, hain zuzen ere. Astearte honetan 12. jardunaldiko partida horretarako pilotak hautatu dituzte.
2023/02/06 - 18:03
Elordi eta Zabaleta, finalerdietarako sailkatuta
Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta Binakako Txapelketako 11 jardunaldietatik 10 irabazi dituzte. Hartara, Aspeko bikotea dagoeneko finalerdietara sailkatu da eta orain, hilabete bat dauka finalerdietako ligaxkarako prestatzeko.
2023/02/04 - 21:40
Jakak eta Arangurenek txapelketako bigarren garaipena lortu dute (22-16)
Bikotea Binakako Txapelketako azken sailkatua da, eta orain arte garaipen bakarra zuten lortua. Larunbat honetan 22-16 nagusitu zaie P. Etxeberria eta Rezustari, hasiera parekatua izan duen partidan.
2023/01/30 - 21:45
Jaka-Aranguren, ia kanporatuta; Ezkurdia-Martija, kinka larrian
Gipuzkoarrek, puntu bakarrarekin, txapelketari agur esan diote. Nafarrek ere ez dute lan erraza Binakakoan jarraitu nahi badute. Altunak eta Tolosak berriz, sendo jarraitzen dute.
2023/01/29 - 22:20
Urrutikoetxea-Albisuk bosgarren puntua batu dute Jaka-Arangurenen aurka (22-13)
Partida hotza izan da. Lehen bederatzi tantoetatik zortzi galdutakoak izan dira. Aurrelariek tantoak amaitzeko zailtasunak izan dituzte. Guztira 20 tanto galdu dituzte bi bikoteen artean.
2023/01/22 - 21:45
Peñak eta Eskirozek garaipena eskuratu dute Jakaren eta Arangurenen aurka (22-15)
Partida garrantzitsua zen bi bikoteentzat. Peña-Mariezkurrenak zazpigarrenekiko abantaila handitzeko eta Jaka-Arangurenek gaurko aurkariak puntu batera izateko. Azkenean, Peñak eta Mariezkurrenak lortu dute puntua.
2023/01/14 - 22:35
Lasok eta Imazek 22 eta 16 irabazi diete Jakari eta Arangureni
Lasok eta Imazek Jaka eta Aranguren menderatu dituzte Labriten jokatu den partidan. Gorriak agintzen hasi dira baina 11ra berdindu dute urdinek. Azken berdinketa 16ra izan da. Azkenean, gorriak garaile.
2023/01/07 - 21:52
Peio Etxeberria eta Rezusta, garaile Jaka-Aranguren bikotearen aurkako lehia estuan (22-20)
Peio Etxeberria-Rezusta bikoteak laugarren garaipena erdietsi du Binakako Txaoelketan, Jakari eta Arangureni 22 eta 20 irabazita. Azken hauek, artida bakarra irabazita itxi dute lehen itzulia.
2022/12/27 - 16:54
Erik Jaka baikorra da bere lesioarekin, eta larunbatean Mallabian egotea espero du
Erik Jakak subluxazioa du ezker eskuko hatz erakuslearen puntan. Lizartzako aurrelaria lesioa sendatzen ari dela uste du, eta datorren larunbatean Mallabian jokatuko den jaialdian parte hartzea espero du.
2022/12/24 - 13:46
Ezkurdia eta Martija, nagusi Jaka-Aranguren bikotearen aurka (22-18)
Ezkurdiak eta Martijak irabazi egin dute Jakaren eta Arangurenen aurka, 22-18ko emaitzarekin, Binakako Txapelketako 5. jardunaldian. Bigarren garaipena da Ezkurdia-Martija bikotearentzat.
2022/12/14 - 14:49
Jaka eta Arangurenek txapelketako lehen puntua bereganatu dute
Jaka eta Arangurenek 22-12 irabazi diete Altuna IIIa eta Tolosari, Binakako Txapelketako 4. jardunaldiari hasiera eman dion neurketan. Hala, Baikoko bikoteak txapelketako lehen garaipena eskuratu dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatutako lehian.
2022/12/11 - 21:35
Urrutikoetxeak eta Albisuk bigarren garaipena bereganatu dute, Jaka-Aranguren bikotea mendean hartuta (22-16)
Urrutikoetxeak eta Albisuk irabazi egin dute Jakaren eta Arangurenen aurka jokatu duten Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partida. Ondorioz, txapelketako bigarren garaipena erdietsi dute.
2022/12/03 - 21:45
Peña II.ak eta Mariezkurrena II.ak bigarren garaipena erdietsi dute Jaka eta Arangurenen aurka (22-10)
Mariezkurrena sendo ibili da atzean eta Peñaren tantoek partidaren gidoia azkar batean argitu da. Hasieratik nagusitu dira urdinak. Jaka eta Aranguren 7-9 hurbiltzera heldu dira, baina ezin izan dute etekinik atera.
2022/11/28 - 19:51
Puntuak garesti daude Binakako Txapelketan
Orain arte Binakako Txapelketan jokatutako hiru neurketak oso lehiatuak izan dira eta oso estuak. Gauzak horrela, badirudi lehia gogorra izango dela.
2022/11/26 - 21:45
Lasok eta Imazek garaipena lortu dute Bartzelonan Jakaren eta Arangurenen aurka (22-21)
Partida trabatua izan da Vall d'Hebroneko frontoian jokatu dena. Jaka eta Aranguren jokoaren ekimena hartuta, azkenean Lasok eta Imazek lortu dute garaipena 22 eta 21.
2022/11/22 - 17:18
2023ko Binakako Txapelketa aurkeztu dute, eta ostiralean abiatuko da
P. Etxeberria eta Elordi dira berrikuntza nagusiak: lehen aldiz izango dira Binakako Txapelketan. Lau t'erdikoan bikain ibili dira biak. Aspeko pilotarien iritziz, Baikok bikote indartsuagoak osatu ditu.
2022/11/22 - 12:56
Elordi eta Peio Etxeberria, titular 2023ko Binakako Txapelketan
Bi aurrelari gazteek joan zen urtean hasieratik aritu ziren Iker Irribarria eta Danel Elezkanoren lekuak hartuko dituzte Aspe enpresan.
2022/10/08 - 22:59
Elordi eta Peña II.a final laurdenetako ligaxkara sailkatu dira
Elordi eta Peña sailkatu dira Lau T'erdiko final laurdenetako ligaxkara. Elordik 22 eta 16 irabazi dio Jakari. Peña II.ak, berriz, 22 eta 18 garaitu du Urrutikoetxea.