Emakumeen kirola
2025/08/12 - 16:26
Euskal Herria Kopako Athletic-Eibar eta Alaves-Reala finalerdiak, abuztuaren 16an; finala, hilaren 24an
Euskal Herria Koparen 15. edizioa abuztuaren 16an jarriko da martxan. Larunbat horretan Alaves-Reala (19:30ean) eta Athletic-Eibar (19:00etan) finalerdiak jokatuko dira. Irabazleek finala jokatuko dute hilaren 24an, 12:00etan.
2025/08/11 - 17:25
Sonia Bermudez da Espainiako selekzioko hautatzaile berria, eta Iraia Iturregi izango du laguntzaile
Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi du Montse Tomek ez duela karguan jarraituko eta Bermudez dela hautatzaile berria. Iturregi izango da bigarren entrenatzailea.
2025/08/11 - 16:26
Arraun Lagunakek eskura du Euskotren Ligako titulua
Arraun Lagunak denboraldi bikaina egiten ari da, eta oso gertu du Euskotren Ligako titulua. EITB Mediak Juan Mari Etxabe entrenatzailearekin hitz egin du. Orain arte egindako lana eta taldeak sasoi amaierara arte dituen helburuak izan ditu mintzagai.
2025/08/11 - 15:59
Claudia Fernandezek eta Nerea Bengoak Alavesen jokatuko dute, Athleticek utzita
Fernandezek aurten egin du debuta F Ligan, zuri-gorrien lehen taldearekin. Bengoak, aldiz, bigarren denboraldiz jarraian jokatuko du Gasteizko taldean.
2025/08/11 - 11:48
Estefania Etxebestek marka ezarri du, 100 kiloko harri zilindrikoari 59 altxaldi emanda
Iturengo (Nafarroa) harri-jasotzaileak Idoia Etxeberriak 2014an ezarritako errekorra ondu du Ramon Latasa Memorialean; 59 altxaldi egin ditu 100 kiloko harri zilindrikoarekin. Bost minutuko lehen kintzean 32 altxaldi egin ditu; bigarren kintzean, aldiz, 27 altxaldi.
2025/08/10 - 16:48
Arraun Lagunakek Galizian emandako asteburua borobildu du Boiron
Donostiako traineruak Euskotren Ligako Rianxeira Bandera ere irabazi du, Orioren aurretik sailkatuta. Hala, bederatzigarren bandera eskuratu eta ia erabakita utzi du liga.
2025/08/09 - 22:51
Arraun Lagunak nagusitu da Galiziako lehen estropadan
Donostiako taldeak bigarren ziabogan lortu du estropada irabazteko aldea, Tolosaldea eta Orio oso gertutik zituela.
2025/08/09 - 20:25
Itziar Eguren: ''Indar froga bat zen, eta horretan gure neskak ondo dabiltza''
Arraun Lagunak klubeko presidentea pozik azaldu da Galiziako lehen estropada irabazi ostean. 8. garaipena lortuta, Liga ongi bideratuta dutela baina oraindik asko geratzen dela esan du.
2025/08/08 - 16:30
F Ligak VARaren erabilera onartu du 2025-2026 denboraldirako
Talde bakoitzeko talde teknikoak bi berrikuspen eskaera izango ditu partida bakoitzeko, eta erabakia zuzentzen bada, erabilitako eskaera berreskuratuko da.
2025/08/08 - 16:11
Athleticek San Mamesen jokatuko du Bartzelonaren eta Real Madrilen aurka F Ligan
Gainera, Athleticek eta Realak iragarri dute denboraldi osoan emakumezkoen taldea ikusteko abonu bat sortu dutela.
2025/08/06 - 16:38
Tolosaldeak gehiago nahi du
Denboraldi erdia pasata Tolosaldeak bandera bakarra irabazi du, eta hirugarren da sailkapenean. Uxune Urkiak, Tolosaldeko arraunlariak, taldearen egoeraren gainean hitz egin du EITB Mediarekin. Kontxako Bandera irabaztea du amets.
2025/08/06 - 14:45
Aiara Agirrezabalak kontratua berritu du Realarekin 2029ra arte, eta lehen taldeko jokalaria da
Berastegiko 16 urteko jokalaria lehen taldeko futbolaria izatera pasa da, kontratua berritu egin baitu, 2029ko ekainaren 30era arte.
2025/08/06 - 10:39
2025eko Itzulia Women lasterketako parte-hartzaileen eta dortsalen behin-behineko zerrenda ofiziala
19 taldetako 113 parte-hartzaile izango dira irteeran aurten. Mundu mailako emakumeen tropeleko izen nabarmenenak lehiatuko dira Euskal Herrian: Marlen Reusser 2023ko garailea eta Demi Vollering 2024ko irabazlea, besteak beste.
2025/08/03 - 22:50
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
2025/08/03 - 19:13
2025eko Euskotren Ligako Euskotren Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak gailendu da Lekeitioko uretan lehiatu den Euskotren Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/03 - 19:01
2025eko Euskotren Ligako Euskotren Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren gelditu da Lekeitioko uretan lehiatu den Euskotren Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/03 - 16:14
Asteburua biribildu du Arraun Lagunakek Lekeition
Arraun Lagunakek beste behin erakutsi du irteera indartsuak egiteko orduan ez duela parekorik. Lehen minutua nahikoa izan zaie Tolosaldeari bi segundoko aldea ateratzeko. Denboraldiko zazpigarren garaipena da lidertzan sendotu den traineruarentzat.
2025/08/02 - 23:30
Atzera bota dute Tolosaldearen helegitea
Tolosaldeak jarritako helegitea atzera bota du TKE-ligako lehiaketa batzordeko epaileak. Arraun Lagunakek bere kalean sartu izana salatu zuen, baina epaileak dio, itsasoko epailea toki egokian zegoela une horretan egon zitezkeen arriskuen gaineko balorazioa egiteko.
2025/08/02 - 23:13
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
2025/08/02 - 22:14
Erakustaldia eman du Arraun Lagunakek
Irteera ikusgarria eginda, laster hartu du aurrea Arraun Lagunakek. Itzulerako luzean, Arraun Lagunakek hegan egin du aurkari guztiak nabarmen atzean uzteko. Helmugan, 16 segundo atera dizkio Tolosaldeari.