Donostiako Klasikoa
2018/08/04 - 20:18
Alaphilippek irabazi du eroriko batek baldintzatutako Donostiako Klasikoa
Helmugarako 20 kilometrora erorikoa izan da tropelean. Ondorioz, Mikel Landa, Primoz Roglic, Gorka Izagirre, Tony Gallopin eta Egan Bernal, besteak beste, lasterketatik kanpo geratu dira.
2018/08/04 - 19:57
Lasterketako azken kilometroa
Julian Alaphilippe eta Bauke Mollema biak bakarrik iritsi dira azken kilometrora. Bien arteko lehia frantziarrak irabazi du. Lehen euskalduna Ion Izagirre izan da, zazpigarren, 16 segundora.
2018/08/04 - 19:30
Landa, Izagirre eta bestelako faboritoak jokoz kanpo utzi dituen erorikoa
Helmugarako 20 kilometrora, erorikoa izan da tropelaren aurreko partean eta hainbat faboritok min hartu dute, Mikel Landa, Egan Bernal eta Gorka Izagirre tartean.
2018/08/03 - 17:01
Alaphilippe, Roglic, Van Avermaet eta Landa, Donostiako Klasikorako faboritoen artean
Gorka eta Jon Izagirre ere San Sebastian Region Klasikoan izango dira, larunbatean. Zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2018/08/03 - 16:56
Izagirre anaiak, ilusioz eta gogotsu Klasikorako
Ion eta Gorka Izagirrek Donostiako Klasikoan parte hartuko dute larunbat honetan. Bahrain Merida taldeko txirrindulariak gogotsu daude etxeko lasterketari ekiteko.
2018/08/02 - 16:31
2018ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea
UCI World Tourreko lasterketa Gipuzkoako hiriburuan hasi eta bukatuko da. Zortzi mendate igoko dituzte 229 kilometroko ibilbidean.
2018/08/02 - 16:12
Fraile: 'Egia da Klasikoaren ibilbidea ondo datorkidala'
Omar Fraile da Donistiako Klasikoa irabazteko faboritoetako bat. Ibilbidea ondo datorkiola aitortu du, eta Valverde eta Kwiatkowski ikusten ditu aurkari arriskutsuenak bezala.
2018/08/01 - 15:03
2018ko Donostiako Klasikoaren parte-hartzaileak
22 taldetako 154 txirrindularik parte hartuko dute abuztuaren 4an UCI World Tourreko lasterketan, Euskal Herrian egiten den egun bateko lasterketarik garrantzitsuenean.
2018/07/26 - 17:43
EiTBren sistema batek Klasikoko txirrindularien jarraipena egitea ahalbidetuko du
San Sebastian Region Klasikoko 154 txirrindulari bakoitzak transmisore bat eramango du, eta hark biltzen duen informazio oro web bidez kontsultatu ahal izango da.
2018/07/26 - 16:46
Txirrindulari guztiek GPS bat eramango dute Donostiako Klasikoan
San Sebastian Region Kasikoaren berrikuntza nagusiak segurtasuna eta ikuskizuna areagotuko du, eta 2019rako, gainera, emakumezkoen lasterketa ere egongo da.
2018/07/23 - 21:52
Landa, Fraile, Valverde eta Van Avermaet, Donostiako Klasikoko aurre-zerrendan
Antolatzaileek lasterketaren 38. ekitaldian izango diren parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda eman dute jakitera.
2018/07/12 - 14:40
22 talde, Donostiako Klasikoan
Gonbidatutako taldeak lau izango dira: Cofidis Solution Credits, Caja Rural Seguros RGA, Euskadi Basque Country Murias eta Burgos BH.
2017/07/29 - 20:40
Haimar Zubeldia: '20 urte zoragarri izan dira'
Usurbiko txirrindulariak agur esan dio bere ibilbideari Donostiako Klasikoan, 20 urte profesionaletan eman ostean.
2017/07/29 - 20:33
Haimar Zubeldiak podiumean jasotako omenaldia
Usurbilekoak agur esan die errepidei 20 urte profesionaletan eman ostean. Donostiako Klasikoa izan da bere azken lasterketa.
2017/07/29 - 19:59
Michal Kwiatkowski garaile, Donostiako Klasikoan
Mikel Landa bosgarren izan da, Haimar Zubeldiaren agur ofizialean.
2017/07/29 - 19:49
Lasterketako azken kilometroak
Michal Kwiatkowskik irabazi du 2017ko Donostiako Klasikoa. Mikel Landa bosgarren izan da.
2017/07/29 - 14:47
Haimar Zubeldia: 'Momentu guztiak disfrutatu nahi ditut'
Haimar Zubeldiak txirrindularitza utziko du 20 urte profesionaletan eman ostean. Gipuzkoarrari omenaldia egin diote taldekideek Donostiako Klasikoko antolatzaileek lasterketa abiatu aurretik.
2017/07/29 - 14:42
Haimar Zubeldiari omenaldia egin diote irteeran
Gipuzkoarrak erretiroa hartuko du txirrindularitza profesionalean 20 urte eman ondoren. Taldekideek eta Donostiako Klasikoko antolatzaileek omenaldia egin diote lasterketa hasi baino lehen.
2017/07/28 - 16:13
Mollema, Uran eta Van Avermaet, Haimar Zubeldiaren Klasikoan faboritoak
Usurbilgo txirrindulariak 1 zenbakia izango du profesional moduan egingo duen azken lasterketan. Besteak beste, Mikel Landa eta Alberto Contador ere izango dira Donostiako irteeran.
2017/07/24 - 14:40
2017ko Donostiako Klasikoaren ordutegiak
Lasterketa 11:27an abiatuko da, larunbatean, hilaren 29an, Boulevardetik, eta 17:13 aldera iritsiko da helmugara, Boulevarden bertan.