Donostiako Klasikoa
2022/07/30 - 19:29
Evenepoelek irabazi du Donostiako Klasikoa, erakustaldia emanda
Remco Evenepoel da 2022ko Donostiako Klasikoko txapelduna. Belgikarrak erasoa jo du Erlaitzeko igoeran, tropela hautsi, eta 43 kilometroko ihesaldiari amaiera biribila eman dio garaipena lortuta.
2022/07/30 - 15:46
Alejandro Valverde omendu dute bere azken Klasikoan
2008an eta 2014an Donostiako Klasikoa irabazi zuen Alejandro Valverde txirrindulariari omenaldia eskaini diote 2022ko edizioari hasiera eman aurretik. Murtziako txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi amaieran.
2022/07/29 - 23:30
Donostiako Klasikoan arituko diren taldeak aurkeztu dituzte
Larunbat honetan Donostiako Klasikoa lehiatuko da. Izen handiko txirrindulariak izango dira bertan eta guztira 18 euskal ziklistak hartuko dute parte. Arratsaldean taldeen aurkezpena egin dute, eta bertan egon dira Evenepoel, Pogacar eta Valverde, besteak beste.
2022/07/28 - 18:26
Izar ugari Donostiako txapela jantzi nahian
Larunbatean Donostiako 41. Klasikoa jokatuko da, eta Asko dira Bulebarreko helmugan eskuak jasotzeko faboritoak. Tadej Pogácar eta Remco Evenpoel dira aurten Donostiako Klasikora etorriko diren bi izen nagusiak.
2022/07/27 - 15:20
2022ko Donostiako Klasikoaren profila eta ibilbidea: Donostia – Donostia (224,8 km)
Sei mendate puntuagarri gainditu beharko dituzte ibilbidean zehar (1. mailako bat, 2. mailako hiru eta 3. mailako bi). Horietako azkena (Murgil) helmugatik bost kilometro eskasera egongo da kokatuta.
2022/07/22 - 17:30
Donostiako Klasikoaren 41. edizioa aurkeztu dute
Uztailaren 30ean izango da eta azken urteetako ibilbide bera egin beharko dute ziklistek. Guztira 24 taldetako 168 txirrindularik hartuko dute parte, haien artean Landa, Izagirre anaiak, Alex Aranburu eta Mikel Nieve. Irteeran Alejandro Valverde omenduko dute.
2022/07/12 - 16:47
Donostiako Klasikoak lasterketan parte hartuko duten 24 taldeen izenak eman ditu
UCI World Teameko 18 talde izango dira irteera lerroan, baita Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere.
2021/10/11 - 19:35
2021eko UCI World Tourreko egutegia
Australiako urtarrileko bi lasterketak bertan behera geratu eta gero, lehenengoa Arabiar Emirerri Batuetako Tourra izango da, otsailean.
2021/10/02 - 17:20
Raul Alcala ziklista ohia Donostian da, bisitan etorrita
Mexikarrak Donostiako Klasikoa irabazi zuen 1992. urtean eta garaipen hura ez duela ahaztu erakutsi du.
2021/07/31 - 21:39
2021eko Gizonezkoen Donostiako Klasikoaren azken kilometroak
Donostiako Klasikoaren 40. ekitaldiko azken kilometroak zirraraz beteta izan dira. Bideo honetan azken 10 kilometroak daude ikusgai.
2021/07/31 - 20:56
Mikkel Honore eta Lorenzo Rotak erori egin dira azken kilometroetan
Donostiako Klasikoko azken kilometroetan boskote bat egon da ihes eginda, eta horietako bi, Mikkel Honore eta Lorenzo Rota, erori egin dira bost kilometroren faltan, Murgileko jaitsieran
2021/07/31 - 20:09
Neilson Powless, garaile euripean jokatu den Donostiako Klasikoan
Education First taldeko txirrindulariak Matej Mohoric (Bahrain) eta Mikkel Honore (Deceuninck) gainditu ditu esprintean.
2021/07/31 - 19:16
Borako hiru kideren erorikoa Jaizkibelen behera
Donostiako Klasikoa euripean egin dute txirrindulariek, eta errepidea arriskutsu egon da. Hala, Jaizkibelen behera Borako Matteo Fabro, Wilco Kelderman eta Giovanni Aleottik erorikoa izan dute.
2021/07/23 - 19:16
Vingegaard, Alaphilippe eta Mikel Landa Donostiako Klasikoan izango dira
Ibilbide gogorra izango dute, sei mendaterekin, baina azken edizioan baino bi kilometro laburragoa, azken jaitsieran txirrindularien segurtasuna bermatu ahal izateko.
2021/07/12 - 15:11
Euskaltel, Caja Rural eta Ken Pharma 2021eko Klasikoan izango dira
World Tourreko guztiak eta gonbidatutako sei taldek osotzen dute behin betiko taldeen zerrenda.
2021/07/05 - 22:31
Donostiako Klasikoak 2 kilometro gutxiago eta 6 mendate izango ditu
Emakumezkoen probak, aldiz, kilometro gehiago edukiko ditu, 139 guztira, eta 4 mendate.
2020/07/29 - 14:09
2021ko Itzulia, apirilaren 5etik 10era eta Klasikoa, uztailaren 31an
Tokioko Olinpiar Jokoak direla era hainbat lasterketen datak moldatu behar izan dituzte.
2020/05/11 - 12:32
Donostiako Klasikoa, egunero, ETB1en eta eitb.eus-en
Aste honetan txirrindularitza izango da berriro protagonista arratsaldero EiTBn
2020/05/06 - 12:07
Txirrindularitzako egutegi berria
UCIk egutegi ofiziala iragarri du jada.
2020/04/30 - 11:01
Euskal Herriko Itzulia, bertan behera
2020ko Itzulia ez da jokatuko antolakuntzak ezingo dutela egin esan du. Donostiako klasikoa ere ez.